237 emaitza gai bilaketarentzat - [201 - 237] bistaratzen.

gaizki hazi
adj. Pertsonez mintzatuz, gizalegerik ez duena. Mukitsu gaizki haziak! Ume berekoi, gaizki hazi eta apetatsua zen.

Aztergaia: gaizki hazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAIZKI HAZI (G-nav ap. Iz Als; Lar, Añ). "Malcriado" Lar. "Acondicionado, instruido a bien o mal, [...] ondo edo gaiski oitua, azia" Añ. "Gaizki aziya, el mal educado" Iz Als. Gaizki aziak daduzka ongi bizi diran hume humillak ere. Mb IArg I 265. Guraso batek zeukan seme oker ta gaizki azi bat. VMg 57. Emendik ainbeste ume gaizki azi. AA I 564. Biotz gabeko gizon gaizki-azi aiei. Lard 448. Mukitsu gaizki aziyak! Sor Gabon 29. Axolabage da, morroin gaxki azi bat. Mdg 125. Zegaitik az aen gaizki-azia? Or Tormes 91. Pikaro gaizki aziya! Tx B I 58. [Morgante erraldoia] ongi azia ta itz-leuna bait-zan. Berron Kijote 35. v. tbn. Mg CC 214. Zab Gabon 66. Ag G 221. ABar Goi 70. "Gaizki azitako umiak ditu, eta ez dakit zer buru-bide atarako daben. Tiene los hijos malcriados y no sé en qué va a parar" Etxba Eib (s.v. gaizki azi). Au da, gaiski azitako umeen amaija. fB Ic III 347. Gaizki azitako nere buru antzu onek. Berron Kijote 17

adib: gaizki 1 adb. Behar edo nahi denaren edo egoki denaren kontra. Ik. txarto. Anton. ongi Gaizki bizi, gaizki hil. Ongi, gaizki nahiz erdipurdi. Gaizki dugu aita, gibeleko gaitzaz. –Zer moduz? –Gaizki. Gaizki hazitako umeak.

gaizki hazi 5: Consumer (“Tradizioz, ume berekoi, gaizki hazi eta apetatsutzat jo izan dituzte alaba eta seme bakarrak”), EiTB 2 (“Gaizki hazitako umea ematen duzu”), Karmel (“filosofiaren disciplina mahasti bat bezala hartzen badugu, podatze lanak ezinbestekoak dira, gaizki hazia sutara botatzeko, ondo hazia trabarik gabe hazi eta garatu dadintzat hobeto”), Argia (“Pikara, gaizki hazi, / lotsarik gabea, / hik aberastuko naun / lehen banaiz pobrea“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaizki hazi 5: Herria (“gosetearekin gaizki haziak diren 90 miliun haurrak”), Marzel Etxehandi (“Gaizki haziak gara - jana eskasa anitzentzat eta tzarra denentzat”), Felipe Juaristi (“Geroxeago jakin izan zuenez, mirotz malapartatuek eta arrano gaizki haziek jan zituzten uso guztiak”), Anjel Lertxundi (“Ez, sei ezin liteke izan, bost izango dira... Ba frantsesak etorri zirenean, diot, hori haiekin ibili zen sozio, eta negozioa egin zuen, ez nolanahikoa gainera Napoleonen seme gaizki hazi haiekin”), Josu Zabaleta (“Nire bizikideen artean jendetasun gutxien dutenen iritzian opari horiek eralgitze hutsa baizik ez badira ere, eta opari horiek eginez gaizki hazten banaute ere, geroz eta harrituago geratzen dira, urtebete joanda ere, film batean parte hartzen duten izarren izen guzti-guztiak gogoratzen ditudanean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa gaizki sarreran.

gaizki heldu
1 ad.-lok. Egoera txarrean gelditu, arrakastarik ez izan. Gaizki helduko zara hori egiten baduzu. Izan ezazu hauetan sineste, eta ez zara gaizki helduko.
2 ad.-lok. Gaizki etorri. (heldu forma, partizipio burutugabearen balioaz). Puntu honetara ez da gaizki heldu doktore batek kontatzen duena.
3 ad.-lok. Gaizki moldatu. (heldu forma, partizipio burutugabearen balioaz). Gaizki heldu dira elkarrekin.

Aztergaia: gaizki heldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAIZKI HELDU Salir mal parado, ir(le) mal, salir mal,no tener éxito. "Gaizki helduko zare hori egiten baduzu, si vous faites cela, il vous en mésarrivera" Dv. "Eniz gaizki heldu, je ne m'en trouve pas mal" Lh. Ezta gibelat behatu behar, zeren hala behatzeaz izatu da gaizki heldu denik. Ax 467 (V 303; ed. 1864, 546: peril da gaizki hel zaiten). Zeren animaliak, bere adimendu gabearekin ere, eztira lehen gaizki heldu diren lekhura berriz bihurtzen. Ib. 469 (V 304). Lan horren garbitzeko / denbora behar du, / luzaturikan ere / ezta gaizki heldu. Bordel 118. Ukhazu hautan sinheste, eta ez zare gaizki helduko. Laph 210. (Con -ago). Aberezainak thorra betza lasto zamuka batekin abereak eta urez garbi; ez da gaizkiago helduko. Dv Lab 226. No convenir, no venir bien. "Ontsa gaizki heldu zait goan behar izatea igande egunarekin, devoir partir en jour de dimanche est chose qui me contrarie fort" Dv. Ezta pontu hunetara gaizki heldu Pierres Damiano daritzan doktor batek kontatzen duena. Ax 246 (V 166). Zeren eskiribatzera, chipia, chipichoa, gizonchoa, haurchoa ezta ongi heldu euskaraz ongi minzatzen direnen artean. Ib. 18 (V 9). "Gaizki heldu dire elkharrekin, ils vont mal ensemble" H

adib: heldu1, hel, heltzen 4 da ad. (heldu forma, era burutugabearen balioaz). Ipar. eta Naf. Etorri. Menditik heldu dira: menditik datoz. Puntu honetara ez da gaizki heldu: puntu honetara ez dator gaizki. Ez luke jakin behar nondik heldu zaion ondasun hura: nondik datorkion. || Egokitu. Azeriari ez zaio ongi heldu otsoa bezala mintzatzea: ez dagokio. Gaizki heldu dira elkarrekin.

Ez dugu adiera horretako gaizki heldu formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaizki heldu 9: Herria 7 (“Musika aldetik ere ez dira gaizki heldu, beren mailean berriz ere lehen saria ardietsi baitute”), Itxaro Borda (“Nik Joanes betiko ikasle berantiar ezagutu eta onartzekoa nuen alabaina, modestia faltsurik gabe azaltzen zidanaren arabera, ez zela gaizki heldu Euskal Herrian”), Piarres Xarriton (“Mendiz-hainditarra zen, bihotzez Erromazalea, gaizki heltzen zena Felipe II.ak Espainian sustatzen zituen joera erregezale eta estatuzaleekin”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada. Nolanahi ere, heldu sarreran beste adiera bat da sortzekoa orain azpiadiera gisa jaso den horrekin (egokitu). Bestetik ‘ez dagokio’ azalpena duen adibidea ez dago ongi kokatua ‘egokitu’ azpiadiera horren barruan, ‘egon’ adiera baitagokio forma horri. Adierak argitutakoan OEHko adibideak berriz aztertu eta bakoitza dagokion lekura eramatea komeni da

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa heldu sarreran.

gaizki hitz egin
1 ad.-lok. Norbaitengatik gaizki esan. Gaizki hitz egiten dute zutaz. Gauzarik onenetatik ere hartzen zuten harengatik gaizki hitz egiteko oina. Agerian hasi zen haren kontra txit gaizki hitz egiten.
2 ad.-lok. Desegokikeriak esan. Gaizki hitz egin badut, erakuts iezadazu zertan huts egin dudan.

Aztergaia: gaizki hitz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAIZKI HITZ EGIN. Hablar mal (de alguien); blasfemar, maldecir; decir inconveniencias. "Hartaz gaizki hitzegiten dute (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 128. v. GAIZKI MINTZATU. Guarda nazazu / gaixki hitz egitetik. EZ Eliç 89. Baldin nik gaizki itz egin badet, / errazoe eman ezazu. Bast 16. Gaizki itz egiten due zuzaz. AA III 491. Gauzarik onenetatik ere artzen zuten Jesusgatik gaizki itzegiteko oña. Lard 402. Zergatik gizon orrek Errege nere Jaunari ain gaizki itzegin bear dio? Ib. 197 (v. tbn. 85). Kondesagatik ona besterik aditzen etzuela, Goloz añ gaizki itzegiten zioten denbora berean. Arr GB 93. Agirian asi zan Santuaren kontra txit gaizki itzegiten. Bv AsL 136. Besteaz gaizki ez itzegitea. Arr May 10. Gaizki niregatik itzegin atzetik. AzpPr 40. Aspaldi ontan arkitzen zera nitzaz gaizki itzegiña. Tx B I 62. Gaizki itzegin badut, erakutsi zaidazu zertan utsegin dedan (Io 18, 23). Ir YKBiz 475 (Or gaizki itzegin; Lç, He, LE, HeH, Dv, Leon gaizki min(t)zatu). Beregatik gaizki itz egin zuten lagunak ixildu bearra zeukatela. JAIraz Bizia 67. Oso lotsagarri geldituko aiz, ez baaiz presentatzen. Jendeak gaizki itzegingo dik. Albeniz 115. v. tbn. It Fab 165. EusJok 95. JanEd II 102. ABar Goi 42. TxGarm BordaB 103. MEIG IX 72. Aldegina dan gisan / itz gaizki norbaitez. Or BM 98. (Part. en función de adj.). Batek Jesusi esaten zion: Kristo baaiz libratu gaitzaguk i erori eta gu; baña besteak lagun gaizki-itzegiña agirakatzen edo erreprenditzen zuen. Lard 461. Pekadori ingrato gaizki itzegiñak. Ud 106

adib: bide eman Erraztasuna, aukera eman. Gaitzerako bide ematen duena demonioaren banderapean jartzen dela. Mundu herri guztiak ere, baldin zerorrek biderik ematen ez badiozu, ezin egotz zaitzake infernura. || Gaizki hitz egiteko bidea emanik.

gaizki hitz egin : Deia (“badakidalako norbaiti buruz gaizki hitz egiten duten egunean benetako arrazoi batengatik egingo dutela”), Elhuyar, Elkar, Consumer, Berria, EiTB, Argia, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaizki hitz egin 33: Berria 8 (“Ez dut uste inork nitaz gaizki hitz egingo zuenik”), Elizen arteko Biblia 4 (“Esklabotzaren uztarpean dauden guztiek har ditzatela beren nagusiak ohoragarritzat, Jainkoaren izenaz eta gure irakaspenaz inork gaizki hitz egin ez dezan”), Josu Zabaleta 3 (“Nitaz gaizki hitz egingo zian?”), Asisko Frantzizko 2 (“Frantzisko dohatsuak errieta eman zion anaiari gaizki hitz egiteagatik, eta hark bere errua aitortu zuen”), Iñaki Mendiguren (2 Neure lankideengatik sekula ez dudalako gaizki hitz egiten”), Lopez de Arana (“Ez iezaiozu utz antzezpenari buruz gaizki hitz egiten”), Patxi Altuna, Patxi Iturritegi, Bernardo Atxaga…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gaizki sarreran.

gaizki mintzatu
1 ad.-lok. Norbaitengatik gaizki esan. Elkarren kontra ez zaiteztela gaizki mintza. Lagunaz gaizki mintzatzeko ohitura. Bestengatik gaizki mintzatuz.
2 ad.-lok. Desegokikeriak esan. Hobe da isil egotea, ezen ez gaizki mintzatzea.

Aztergaia: gaizki mintzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAIZKI MINTZATU (Dv, H), GAIZKI MINTZO IZAN. a) Hablar mal (de alguien o de algo); decir inconveniencias. "Gaizki mintzatzea norbaitez, parler mal de quelqu'un" Dv. "Mal parler" H. v. GAIZKI HITZ EGIN. Elkharren kontra etzaiteztela gaizki minza, anaieak. Lç Iac 4, 11 (TB gaizki mintza bata berzeaz, Dv elkharrentzat ez mintza gaizki). Zeren hetzaz [gaixtoez], heken adiskideak ere [...] gaizki mintzo baitira. Ax 515 (V 332). Hobe da ixil egoitea, ezenez gaizki minzatzea. "Que mal parler". O Pr 244. Bertzez gaizki minzo denak adi ditzake bere ogenak. Ib. 562. Mihi gaizki mintzatzen / hañitz aldiz usatua. Gç 139. Gaizki bestez minzatzia bekhatü handi bat deia? Bp I 102. Emanen [dute] bide gaizki mintzatzeko. ES 196. Gaizki minzo diren konpañatik, ahal bagite, erretiratüz. CatLan 98. Lagunaz gaizki mintzatzeko ohitura. Dh 145. Hil orduko, berehala hartaz gaizki mintzatzea. HU Aurp 63. Gaizki mintzatzeko / abillidadia. MendaroTx 289. Ari dira, bele antzo / --koa, koa, koa, koa-- / bestengatik gaizki mintzo. Mde Po 41. Gizarteko asarreak ez piztea ez ezen, gaizki mintzatuz geitzea. "Male loquendo". Or Aitork 230. v. tbn. EZ Man I 94. SP Phil 352. Tt Arima XV. Ch III 46, 4. He Phil 355. Mst III 28, 2. Lg II 147. Mih 65. Arch Fab 89. Gy 9. Dv 1 Petr 2, 12. CatS 48. Zby RIEV 1909, 106. CatJauf 15. LuzKant 147. MEIG VI 169. b) Reprender. Gaizki mintzatzen zaion guzietan, begiratze gaisto edo desafioa egiten dionean [gurasoari]. CatB 44. Egün batez gaizki mintzatü zen bere amari; hau ordian nigar turrustaz hasi zen. Ip Hil 55. c) (Part. en función de adj. y sust.). Mal hablado. "Gaizki mintzetue da (B)" Gte Erd 128 (junto a aho zikiñekoa, mihi gaiztoa, etc., de otras zonas)

adib: gaiztoki adb. Gaiztakeriaz. Besteen emazte eta alabak ez desira gaiztoki. Gaizki eta gaiztoki mintzo dela.

gaizki mintzatu : DiarioVasco (“Kantuz hasi baino lehen ibiltzen ginen herriz herri hizlari orduko egoera sozialari buruz, eta uste zuten anarkista batzuk ginela, gaizki mintzatzen ginela..”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaizki mintzatu 9: Herria 3 (“Ez balitz hain gaizki mintzatu batzuren eta bertzeren kontra, behar bada Finlandiatik, Poloniatik eta Europa Ekialdeko estatuen ganik Parisek ukanen zituen faltatu zitzaizkion bozak, lauekin aski”), Patxi Ezkiaga (“Nire halabeharra madarikatzen dudaneko hartantxe, gaizki mintzatu zinen”), Patxi Altuna (“Nagusien aginduak, esanak eta ohiturak onesteko eta goratzeko prest egon behar dugu beti; izan ere, batzuk ez badira ere, edo ez balira ere halakoak, haietaz gaizki mintzatzeak bai sermoi agirietan bai berriketan jende xehearen aurrean, mar-mar eta gaizbide gehiago sortuko luke on egin baino; hala herria sumindu egingo litzateke bere nagusiekin, bai lurrekoekin bai espiritukoekin”), Xipri Arbelbide (“Prefetek txostenak igortzen baitzizkioten ministroari beren apezpikuaz, 1879-koan, idazten du apezpikua gaizki mintzatu zela prentsaren bidez bai prefetaz bai administrazioaz”), Joxan Elosegi (“Ez zaitez Saito jaunari buruz horren gaizki mintza”), Jean Baptiste Etxarren (“Egun batez jakin zuen Luzaiden gaizki mintzatu zirela hartaz”), Elizen arteko Biblia (“hitz egin jator eta inork ez kritikatzeko eran, kontra daudenak lotsatan geldi daitezen, gutaz gaizki mintzatzeko egokierarik gabe”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gaizki sarreran.

gaizki-egin
iz. Egite gaiztoa edo okerra; hutsegitea. Beren gaizki-egina aitortzeko. Gaizki-egina zuzentzeko.
gaizki-erran
iz. Gaizki-esana, laidoa. Egiak libratuko du engainarietarik eta gaiztoen gaizki-erranetarik.
gaizki-esan
iz. Laidoa, iraina; esamesa, zurrumurrua. Besteren marmarra edo gaizki-esana gogoz entzuten. Beretakoren baten kontrako gaizki-esanak.
gaizki-esanak barkatu
dio ad.-lok. Jendearen aurrean jardun ondoren edo idatzi baten amaieran erabiltzen den esapidea, esandakoarekin inor ez dela mindu nahi izan adierazten duena. Honenbestez, ondo-esanak ondo hartu eta gaizki-esanak barkatu. Gaizki-esanak barkatuko dizkiguzuelakoan, eskerrak guztiei.

Aztergaia: gaizki-esanak barkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da. Esapide osoa adibide gisa jaso azpisarreran bertan.

gaizki-ulertu
iz. Zerbait gaizki ulertzea. Gaizki-ulertuak saihesteko. Harengana joan ninteke azaltzera gaizki-ulertu bat izan dela.

Aztergaia: gaizki-ulertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-10-05
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

ez dago hiztegian jaso beharrik, lantaldearen ustez; egin liteke kalkoa, baina a) bi hitzetan idatz liteke, eta b) lehian izan ditzake -tze osaerakoa nahiz oker- osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: aipatzen diren beste sinonimoak onarturik ere (oker ulertu, txarto aditu, gaizki ulertze...) ez dakusat zergatik hitz aski erabili honi tokia ukatu behar diogun.

 - [E123]: Hala ere, maiz ageri da gaurko testuetan: 134 agerraldi Ereduzko prosa gaur-en. Dagoenetan sartuko nuke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Onartu egin da forma, eta azpisarrera gisa aipatuko da gaizki sarreran.

gaizkiagotu, gaizkiago/gaizkiagotu, gaizkiagotzen
da/du ad. Gaizkiago, okerrago jarri, bereziki eriez mintzatuz. Ik. gaizkoatu; gaizkitu 2. Egunetik egunera gaizkiagotuz zihoan eta egun gutxi barru elizakoak ekarri zizkioten.

Aztergaia: gaizkiagotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gaizkiagotu, gaizkiago(tu), gaizkiagotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gaizkiagotu, gaizkiago(tu), gaizkiagotzen

Atzizkien araberako erabakiak

-agotu osaerako zein da hiztegian sartzekoa?

gaizkide
iz. Gaizkileari egite gaiztoan laguntzen dion pertsona. Ik. konplize. Arauen kontrako ekintza batean gaizkide bihurtu ginen.

Aztergaia: gaizkide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaizkide forma behin ageri da (Zait Plat: "Orretarako, eskuartean zeuzkan bide guziak ontzat zituen, batetan ziri, bestetan irri. Lankide, gaizkide, edota, unaia aier unaiari. Amaikatxo idatzi zuen sofisten aurka").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaizkide formak 3 agerradi ditu: G 1 (V. Amezaga: "Zergatik ari naiz auetzaz? Iñor ere ez dalako orrelakoetan oldartzen gaizkiderik gabe"), EB 2 (Oihenart taldea: "Adieraztera ematen dugu eskomikuz zigortaturik gelditzen direla Pedro, beste aldian errege, egite horien gaizkideak eta gure esanak gaitzetsi izan dituzten beste edozein partikular"; M. Dupac: "Halaber emazte ezkontza-zikintzaleak gaizkideak baino gaztigu biziki gogorragoa jasaten zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaizkide : AB38 ('cómplice en el mal, secuaz'); HiztEn ("Inoren gaizki-egin, delitu edo lege-urrapenean nolabait partehartzaile dena"); LurE ("Besteren gaizki eginaren lagun edo kide gertatzen dena"); ElhHizt eta HiruMila ('cómplice').

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "beharbada hitz hau sar daiteke" (1995-03-27)

gaizkika
adb. Ipar. Erantzuki eginez. Gaizkika ari zaizkit etsaiak.

Aztergaia: gaizkika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gaizkikatu, gaizkika/gaizkikatu, gaizkikatzen
du ad. Ipar. g. er. Erantzuki egin. Badira gaizkikatu dituztenak, esanez hain abere ederra ez zutela behar galtzera utzi.

Aztergaia: gaizkikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gaizkika(tu), gaizkikatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

gaizkile
adj./iz. Egintza gaitzesgarriak edo bidegabekeriak egiten dituena. Ik. gaizkin; gaiztagin; gaizki-egile. Lapur gaizkileekin berdindua. Gaizkile ustekoa gaizkile ez dela agertzen denean. Ohoinak eta gainerako gaizkileak. Gaizkilerik handiena bezala gurutzean josita. Gaizkileak atxilotzeko. Gaizkile aldra bat.

Aztergaia: gaizkile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaizkin
1 adj./iz. Gaizkilea. Gizon gaizkin bat bezala. Gaizkinen eskuetan.
2 iz. Deabrua. Infernuko gaizkin madarikatua zirudien.

Aztergaia: gaizkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1. Azpisarrerak (berriak): gaizkinak eduki (‘deabruak hartuta egon’). / gaizkinak izan (‘deabruak hartuta egon’). / 2. Esanahiak (zehaztu): 1. ‘gaizkilea’ 2. ‘deabrua’.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lehen itzulian erabakia (H1.1 lantaldeak zehaztuko ditu adierak eta).

gaizkinahi
iz. Inorenganako gogo edo nahi makurra. Anton. onginahi. Ezinikusia eta gaizkinahia. Gaizkinahizko onginahia ezina baita.

Aztergaia: gaizkinahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.: onginahia eta gaizkinahia.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

onginahia eta gaizkinahia

gaizkindu
adj. g. er. Deabrutua, deabruak hartua. Ik. demoniatu. Hitz-jarioa sekula baino handiago zuen hitzontzi gaizkindu hark!

Aztergaia: gaizkindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaizkindu 4 ager.: G 3 (Mg CC: "emakume gaizkindua"; Lard 2: "Gaizkindu bi sendatutako aiek bakarrik jarraitu nai izan zitzaiozkan", "Jesus'ek gaizkindu Apostoluak ezin zutena sendatzen du"), EB 1 (Mde HaurB: "hitz-jarioa sekula baino haundiago zuen hitz-ontzi gaizkindu hark!") eta OEH argitaratuan gainera: LE Urt ("Endemoniatuak edo gaizkinduak"); gaizkoatu 15: G 1 (Vill Jaink: "jakite orrek berak ez ote ditu aserreak eta zauriak gaizkoatuko?"); IE 12 (Lç 2: "anhitz medikutarik, (...) eta etzen deus probetxatu, baina gaizkoatuago izan zen", "gaizkoatzenago da ethendura"; Mat: "[Gorputzaren] pisutasunaz handitu eta gaizkoatu baitziren zure eskuetako eta oiñetako zauriak"; EZ Eliç: "Bustel eta gaizkoatzen zaizkit neure zauriak"; Harb: "zauriak gorputzaren balenzaz gaizkoaturik eta handiturik"; Ax 5, adib.: "bekhatuen zauriak gordintzenago, eta gaizkoatzenago zirela", "zauri gaizkoatua"; ES 2: "gauza guztiak gaizkoatzen, nahas-arazten", "hazten baitira gehiago jende letradunen artean, eta gaizkoatzen nekhazalenetan"); EB 2 (MEIG: "Gaitzak eta etsaitasunak, ordea larritu eta gaizkoatu besterik ez dira egiten isilpean", "saiatu beharko zuen makurrak zuzentzen, zauri gaizkoatuak gorputz osoa ustel ez zezan"); eta OEH argitaratuan gainera beste hauek: He 4 ("Ethorri diteke zure koleraren denbora (...) eta desegitekoa lurra gaizkoatu dutenak", "O nazio sinhets gaitxa eta gaizkoatua", "Konszienzia gaixkoatua dutenek", "Begi gaizkoatua"); HeH (gaizkoatua).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaizkoatu 4: F. Krutwig: "Huntaz erakhusten da ezen demokratiak abantailak baizik eztakharrela, eta nehola ere gaizkoatzen eztuela"; X. Gereño: "Populazioaren egoera gehiago gaizkoatzeko, faxistek Bilbora doazen ur tuberiak apurtu egin zituzten, hiria urik gabe utziz"; Egin 1980: "Begian zauririk bada, ez da igortzi behar, igortziaren igortziz zauria gaizkoatu baitaiteke"; G. Aulestia: "decline (...) v i gaizkoatu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaizkindu : HiztEn (deabrutu, deabruak hartua geratu), LurE (deabrutu, deabruak hartua geratu); gaizkoatu : HiztEn (1 gaizkiago edo okerrago jarri; 2 zauria infektatu), LurE (gaizkiago edo okerrago jarri, gaizkiagotu), Euskalterm 1 (haurdunaldiak gaizkoatutako kausa) // LurE: gaizkintze, gaizkoatze // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaizkindu : EuskHizt, HiruMila (1 corromper; 2 hechizar; 3 endemoniar), EskolaHE (deabrutu, deabruak hartua geratu), Lur EF/FE (endemoniar(se), ser poseído por el diablo), Lh DBF (corrompre, perdre, se perdre, au phys. et au moral), DRA (1 corromper; 2 hechizar; 3 endemoniado), PMuj DVC (1 endemoniar, endiablar; 2 estragar, viciar); gaizkoatu : EuskHizt, HiruMila (agravarse una enfermedad, enconarse una herida, inflamarse algo), ElhHizt (1 empeorar(se), agravar(se), poner(se) mal o peor; 2 Infectar(se), enconar(se)), EskolaHE (gaizkiago edo okerrago jarri, gaizkiagotu), Lur EF/FE (empirer, s'envenimer, devenir mauvais), Casve EF (inflammation), Lh DBF (empirer, prendre un caractère plus malin et dangereux), DRA (1 pervertir; 2 empeorar, agravarse), PMuj DVC (gaizkoatu 1: 1 agravarse un enfermo; 2 enconarse una herida; 3 punzar, avivarse el dolor; eta gaizkoatu 2: agravando); gaizkoatze : EuskHizt, HiruMila (1 empeoramiento; 2 recrudecimiento) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

gaizkindu, gaizkin(du), gaizkintzen. G. er. partizipio izond.-baliokoan ('gaizkinak, deabruak hartua') bakarrik jaso da: emakume gaizkindua (Mg CC), gaizkindu bi sendatutako aiek (Lard); hitz-ontzi gaizkindu hark (Mde HaurB). // EBB (1997-03): hurrengorako.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gaizkindu, gaizkin(du), gaizkintzen

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

partizipio izond.-baliokoan ('gaizkinak, deabruak hartua') bakarrik jaso da: "emakume gaizkindua" (Mg CC), "gaizkindu bi sendatutako aiek" (Lard); "hitz-ontzi gaizkindu hark" (Mde HaurB)

Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

deabrutua, deabruak hartua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-03): hurrengorako.

gaizkintza
iz. g. er. Egite gaiztoa. Esan biezat zergatik ez zituen berorrek auzibidean jarri gaizkintzok.

Aztergaia: gaizkintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaizkintza (eta gatx(-)gintza) 4: B 2 (fB Ic II: "Oh, nire desditxauba! diadar egiten eban San Paulo Apostolubak bere buruba gaiti, aragijaren gatx gintza bildurgarri oni begiratuta", "Deungiak berak bere gatx eginagaz emoten deutsku orduban bidia"); IE 1 (O Pr: "Behiari darraikala doha gaizkintzetara xahala"); EB 1 (MEIG I: "Gaizkintzak ez du inor aberasten").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaizkintza 3, G-EB: El Día 1934: "beartsuen eskubide ta ogasunei egin dezayoten oker edo gaizkintza aundiyaren begirapenik gabe"; J. Lasa: "Dena den ez da gaizkintza bat!"; EHAA 1982: "gaizkintzagatikako epairen baten edo zentzapide-zigorren baten ondorioz jarritako sendetsitako geldialdia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaizkintza : AB50 4 (hauetan gaizkintzagatikako epai) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaizkintza : Lh DBF (1 pratique de la diablerie, de la sorcellerie; 2 action méchante, mauvaise), DRA (1 mala acción: fechoría, crimen; 2 hechicería; 3 corrupción), PMuj DVC (1 crimen, delito, fechoría, acción mala; 2 perversión, corrupción, depravación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gaizkitu, gaizki/gaizkitu, gaizkitzen
1 da/du ad. Alferrik galdu, hondatu; gaizki jarri. Ik. gaiztotu. Zahartzeak gaizkitu du. Bestela, zure desiraren konplimendua erdietsi behar bidean, guztia gaizkituko duzu. Epeltzen hasten zaren puntutik hasten zara gaizkitzen. Bekatua da bekataria Jainkoarekin gaizkitzen duena.
2 da/du ad. Gaizkiagotu, okertu. Egunetik egunera gaizkituz doala jendea, eta gaiztotuz. Gaixoren bat zeharo gaizkitu zaiolako. Gaizkitzenago da etendura.
3 da ad. Gaixotu, eritu. Gaizkitu eta berehala hil zen. Gaizkitzen denean, gatza eman behar zaio ganaduari. || (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Gaizkituari mina nola kendu.
4 du ad. Zerbait edo norbait gaizki erabili, egitez nahiz hitzez; erantzuki egin. Gurasoak gaizkitzen dituenak. Mutilak gaizkitu zuen, jo zuen eta, gaiztagin bat bezala, nagusien aitzinean ekarri. Gaizkitu zuten adiskideek, haietarik urrunduz gabetzen zituela bere kontseilu zuhurrez.

Aztergaia: gaizkitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gaizkitu, gaizki(tu), gaizkitzen. da/du ad.: gaixoa gaizkitu egin da.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gaizkitu, gaizki(tu), gaizkitzen

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gaixoa gaizkitu egin da

gaizkoatu, gaizkoa, gaizkoatzen
da/du ad. jas. Gaizkiago edo okerrago jarri, gaizkiagotu. Zauria gaizkoatu zaio. Haserrea gaizkoatzeko. Gaitzak eta etsaitasunak, ordea, larritu eta gaizkoatu besterik ez dira egiten isilpean. || Hizkuntza gehienak edertzen eta hazten baitira jende letradunen artean, eta gaizkoatzen nekazarienetan.

Aztergaia: gaizkoatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHko autoreak: Lç, EZ, Ax, Harb, ES; Vill, MEIG; EEBSn 3 aldiz jaso da (IE 1; EB-EgAs 2)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gaizkoatu, gaizkoa, gaizkoatzen. da/du ad. Jas.: zauria gaizkoatu zaio.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gaizkoatu, gaizkoa, gaizkoatzen

Informazio lexikografikoa
Mailak

Zah. edo jas.

gaizkondu, gaizkon, gaizkontzen
da/du ad. Ipar. Gaizkiagotu, gaizkoatu. Gaizkonduz zebiltzan laborantzako gorabeherak.

Aztergaia: gaizkondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gaizkon, gaizkontzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gaizkiagotu, gaiztotu.

gaizo
adj. Ipar. eta naf. adkor. Gaixoa, errukarria. Gaizo ni!

Esaera zaharrak

Basoa eta ibaia auzo, hau ez duen etxea gaizo.

Aztergaia: gaizo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gaizo, gaixo

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. Adkor. 'errukarria': gaizo ni!

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. gaixo

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: adibideak jartzea eskatu du: Zer eginen dut, gaizo bekataria?, Gaizo Beñat!, Gaizo hi!

 - [E128]:  Naf. marka gehitu.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): Gaizo ni! adibidea erantsiko da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Naf. marka erantsiko zaio: «gaizo Ipar. eta Naf. [...]».

gaizpide
iz. Fedearen eragozgarri edo bekaturako bide gertatzen den egintza. Bekatu egiten laguntzen badiot edo gaizpidea ematen badiot. Zeure begiak gaizpidea ematen badizu. Gaur guztiok gaizpide hartuko duzue nire kariaz.

Aztergaia: gaizpide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ikus OEH argitaratuko oharra: "La forma más empleada por los autores meridionales hasta el s. XX ez gaitzbide; desde principios del s. XX, en cambio, apenas hay otra cosa que gaizpide; los autores septentrionales, además de Echeita, Orixe y alguna vez M. Atxaga, emplean gaizbide"); forma-autoreen banaketa, labur: gaitz bide (Cb SIgn, Ur Mt, Balad); gatx bide (Ur); gatx bide emolle (Añ); gaitz-bide (Arr May, Leon Imit); gatx-bide (Añ EL, Añ LoraS, Gand Elorri); gaitzbide (Lard, AJauregi, Legaz, MAtx Gazt, Ip Hil, Moc Damu, JE Med, Sabiag Y 1933, Casve SGrazi, Izt C); gaitzbide-emalle (Arr May); gaitzbidetu (JesBihD, TB Mt 5,29); gaitzbideratu (LE Io 16,1); gaitzbidezko (Dv LEd); gatxbidetsu: Itz Berb; gaiz-bide (HeH Mt 13,57: gaiz-bide hartu; Mt 26,31: gaiz-bide izan); gaizbide (Or MB, Dv Io 16,1, HeH, EvS, Leon, Echta Jos, MAtx Gazt); gaizbidetu (TB Io 16,1); gaizpide (Ker, A Ardi, KIkV, KIkG, Eguzk RIEV 1927, Ir YKBiz, Zait Plat, Ibiñ Virgil); gaizpide artu (Ir YKBiz, Ker Io 16,1); gaizpide izan (Etxde AlosT); gaizpide-emale (Ir YKBiz). Ik. gainera testuetako lekukotasunik gabeko beste formok: gaizpidekatu / gaizbidekatu, gaizpideki / gaitzbideki, gaizpidekor / gaizbidekor / gaitzbidekor, gaizpideti / gaizbideti / gaitzbideti, gaizpidetiro / gaitzbidetiro.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaitz bide IE 1 (Herria); gaitz-bide 8: B 7 (J.A. Goiria); gatx-bide B 1 (K. Basabe); gaitzbide G 1 (J. Bergaretxe); gaizbide 6: B 1 (J.A. Etxebarria); G 4 (Ama Birjiña'ren Lore-illa, Kristau-ikasbidea); EB 1 (Mintzo eta kantu); gaizbidetu G 1 (Aranzazu); gaizpide 5: B 1 (J.K. Ibargutxi); G 3 (B. Larraul, M. Lekuona); EB 1 (Oihenart Taldea); gaizpideratu EgAs 1 (Euzkadi 1934).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaizbide : Euskalterm 1; gaizpide : AB38 1, HiztEn-LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Bibliaren itzulpenetan jasoak, eskandalo-ren ordainetan: gaizpide : BiblE 1 (Mt 13,41; eta oharrean beste 1); IBk 1 (1 P 2,7-8); Apaolaza 8 (Mt 13,41; 16,23; 18,6-9: ter; Lk 17,1-2: ter); Ker 16 (Mt 13,41.57; 18,6-9: lautan; Mt 26-31-33: gaizpidegarri; Mk 6,3; Lk 17,1-2: ter; Jn 6,61; 16,1; Erm 14,20-21; 1 Ko 1,23; 1 P 2,7-8); ZugKer 4 (Erm 14,20-21; 16,17; 1 Ko 1,23; 2 Ko 11,29: gaizpideratu); Ir YKBiz 13; ArgiD-2 2 (Mt 26,31-33: gaizpideratu); Ol 12 (Mt 13,41; 18,6-9: ter; Mk 9,42-46: lautan; Lk 17,12: bis eta gaizpideratu; Erm 14,20-21); gaizbide : IBk 1 (1 Ko 10,32); Apaolaza 2 (Mt 11,6; Lk 7,23); ZugKer 1 (1 Ko 10,32); Dv 2 (Mt 13,57; 26,31); gaitzbide : Olariaga 9 (Mt 17,27; 18,6-9: ter; Lk 17,1-2: ter; Erm 14,13.20-21); gaitzpide : ZugKer 1 (1 P 2,7-8); gaitz-bide : Ezkila 3 (Lk 17,1-2); Or 1 (Mt 18,6-9).

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-tz+b-

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gaizpidea eman (‘galbidea eman, tentatu’).

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Corpusak ematen duen informazioa kontuan harturik, gaizpide/gaizbide bikotearen artean gaizpide onartu da'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lehen itzulian erabakia, eta geroko utzi da orain proposatu den azpisarrera berria.

gaiztagile
iz. zah. Gaiztagina.

Aztergaia: gaiztagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-06-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. gaiztagin.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gin/-gile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Egia da gaiztagin askoz erabiliagoa izan dela. Baina gaur zenbatek erabiliko luke gaiztagile? Merezi al du, berez ongi osatua dagoen forma bati, Mendiburuk, Juan Mateo Zavalak edo Archuk erabilitakoari, izartxoa eman eta “gaiztagin erabil bedi” esatea?

 - [E210]: Proposamena: h. gaiztagin.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Onartu egin da forma, eta gutxieneko azalpenarekin eskainiko: «gaiztagile iz. Zah. 'gaiztagina'».

gaiztagin
adj./iz. Gaizkilea. Antioko printze gaiztagina hiltzerakoan. Gaiztagin oste izugarriak.

Esaera zaharrak

Urkatu baten hobian ehun gaiztagin ehorzten dira.

Aztergaia: gaiztagin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaiztakeria
iz. Gaiztotasuna, gaitzesgarritzat hartua; egintza gaiztoa edo txarra. Ik. txarkeria. Bekatu haren gaiztakeria izugarria ezagutzeko. Gaiztakeria berriz ere gizonetan sartu zela. Bakoitzak dakiena erakusten du, eta gaiztoak gaiztakeria. Gaiztakeria handia egin duzu. Gaiztakeria beltza. Beren gaiztakeria estaltzeko. Haien gaiztakeriari zegokion zigorra. Zeren, lotsaz edo gaiztakeriaz, bekatuak diren bezala eta diren adina aitortzen ez dituzten.

Aztergaia: gaiztakeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHko 844 ager.etatik 814 -a-dunak (ga(i)sta-, ga(i)xta-, gaizta-) dira, 28 -o-dunak, eta 2 gaixteri(a); EEBSko guztiak >a>dunak dira

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-o/-a-

gaiztasun
iz. Gaitz denaren nolakotasuna. Ik. zailtasun. Bideen gaiztasunagatik. Gaiztasunak eta eragozpenak. Mintasuna gozatzen eta gaiztasuna errazten.

Aztergaia: gaiztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zailtasuna'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zailtasuna

gaizto
1 adj./iz. Zintzotasunik edo ontasunik ez duena. Ik. donge; makur1 2; maltzur. Aingeru onak eta gaiztoak. Seme zintzoa eta seme gaiztoa. Lagun gaizto edo galgarriekin ibiltzea. Judas gaizto galdua. Pisistrato, Atenasko tirano gaizto hark. Espiritu gaiztoak. Zerbitzari leiala eta zerbitzari gaiztoa. Deabrua baino gaiztoagoa. Mutil bihurria da, baina ez da gaiztoa. Onak zerura eta gaiztoak infernura. Gaizto bihurria. Gaizto bakar bat besterik ez da agertzen liburu osoan. || Piztia gaizto batek jan zuen. || Sodoma eta Gomorra hiri gaizto usteletan.
2 adj. Gauzez mintzatuz, pertsona gaiztoari dagokiona. Gogoeta gaiztoak. Borondate gaiztoa. Asmo gaiztoak dakartza. Gogo gaiztozko lanak ez dio inori onik egingo. Bizitza gaiztoa zeraman. Alfertasuna baita aztura gaiztoen ama. Jaidura eta grina gaiztoak hezi. Atsegin gaiztoak. Kontzientzia gaiztoa. Aitortza gaiztoa egiten denean. Etsenplu gaiztoa eman. Ez zuen inolako lotsa gaiztok lotu, bere adiskideaz mintzo zenean. Gaiztoa da horien nahia eta gezurtia horien otoitza. Marmar tzarrei eta hitz gaiztoei lotuak.
3 adj. Gauzez mintzatuz, txarra. Laster zabaldu zen berri gaiztoa. Sukar gaizto batek eraman zuen. Arrisku gaiztoan ezarri. Zauri gaizto bat, burdina goriaz jo gabe ezin senda daiteke. Hango airea hain zen gaiztoa, non inor ezin baitzitekeen han luzaz bizi. Usain gaiztozko edari minak. Zuhaitz onak ezin eman dezake fruitu gaiztorik. Haietatik asko ziren, liburu gaiztoetan ikasita, sorgintzan zebiltzanak. Tximista gaizto batek puskatuko ahal zaitu! Seinale gaiztoa. Gauza onak ere alde gaiztora botatzea. Ai, ordu gaiztoan sortu naizena, galdua naiz! Gaizto da eritasuna, baina gaiztoago berretura. Erdizka eta gogo gaiztoz. || (Ezezko eta harridurazko esaldietan, balio adierazkorrarekin). Ez digute lanbide gaiztoa eman!
4 adj. Gaitza, zaila. Landare zaharra gogorra izan ohi da, txertatzen gaiztoa. Zein gaiztoa den ikasteko euskara!
5 adj. Tumoreez, kisteez eta kidekoez mintzatuz, minbiziduna. Eta elkar hartu ezina, denborarekin, tumore gaizto bat bezala hazi zen. Izan ere, minbizia garatzen hasi aurretik lesio gaizto batzuk izaten dira, eta horiei aurre egitea da funtsezkoena.
6 iz. Gaizkia. Jainkoa bezala onaren eta gaiztoaren berria duzuenak izango zaretela.

Esaera zaharrak

Abere gaiztoa da gorrotoa. Aldi gaiztoan jaio doa [=ohi da] ospe gaiztokoa. Baleztari gaiztoa, gezurti. Behor-txoria kantuz, haize gaiztoa bidean txistuz. Belar gaiztoa, galtzen gaiztoa. Ekandu gaiztoa belu ahaztu doa. Ekandu gaiztoari berna hautsi. Gibeleko on dena, bareko gaizto. Lan gaiztoa, bortxazkoa. Pagatzaile gaiztoagandik olo. Urte gaiztoa, berri hutsa.

Aztergaia: gaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bizio, jaidura gaizto; kaltekor, gaizto

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gaiztoz .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Aditz lokuzio legez gehigarri dira: gaizto portatu, gaizto jokatu…

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gaiztoagora joan (‘txarrera egin’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Lantaldeak proposatu duen azpisarrera erantsiko da, gainerakoak geroko utziz, edo H1.1 lantaldearen esku.

gaiztoarazi, gaiztoaraz, gaiztoarazten
du ad. Gaiztotzera behartu.

Aztergaia: gaiztoarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gaiztoarazi, gaiztoaraz, gaiztoarazten. du ad.

gaiztoki
adb. Gaiztakeriaz. Besteen emazte eta alabak ez desira gaiztoki. Gaizki eta gaiztoki mintzo dela.

Aztergaia: gaiztoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

gaiztoko
adj. (Izen baten eskuinean). Ik. esker gaiztoko; lotsa gaiztoko; zorigaiztoko. Bihotz gaiztoko gizona. Halakoxea zen, bada, Joxe Mari: edan gaiztokoa. Hamar bat haur itxura gaiztoko, lotzen zaizkigu oihuka.
Loturak

Aztergaia: gaiztoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAIZTOKO (gaist- Lar y Añ; gaixt- Dv). a) (Adnom.). "(Bien) hadado, mal hadado, patu onekoa, patu gaistokoa" Lar. "Sabe bien, sabe mal, [...] gustu onekoa, gaistokoa" Ib. "Fatal, zori gaistokoa" Lar y Añ. "Qui appartient au mauvais. [...] Itxura gaixtoko gizona, homme à méchante mine" Dv. v. GAIZTOTAKO, GAIZTOZKO. Aldi gextoan jaio doa ospe gextokoa. "El de mala fama". RS 107. Deseo iustizien kontrakoak eta modu gestokoak. "Desordenadas". Cap 53. Zeren añ esker gaistokoa naizan. Cb Eg II 72 (v. fe de erratas). Bide gaistoko irabazijak. Mg CO 271. O adu gaistokoa an sartzen dan bekataria! Añ EL1 52 (EL2 59 zori gogorreko). Berba berde, nasai, amore geistoko, tentagarri. JJMg BasEsc 101. Gurasuen errazoezko naijaren kontra egiten dirian ezkontzak [...] oi dira, ez gitxitan, amai gaistokuak. fB Ic III 355. Bizi aski gaixtokoak. Arch Fab 97. Zein barru galdukoa eta biotz gaiztokoa zan. Lard 492. Mota gaixtoko zaragarrarentzat. Dv Dial 78 (It gaiztoko; Ip gaistozko, Ur txar). Ez mihi gaxtokorik, ez buru gaxtokorik ez zuen komentuan ikhusi nahi. Laph 231. Zori onekoa ote, edo gaiztokoa, ori eztakit. Arr May 43. Gizona, parte gaiztokua dirudi! Iraola 90. Hamar bat haur itxura-gaixtoko lotzen zaizkigu oihuka. JE Ber 20. Emazte bizitza gaiztoko bat. Mde Pr 49. Fede gaixtoko gizona. Ardoy SFran 208. Olakoxea zan, bada, gure Joxe Mari: edan gaiztokoa. Ataño MLanak 122. v. tbn. Ub 112. VMg 70. Gco I 411. AA III 442. Xe 362. AB AmaE 278. Bv AsL 157. Azc PB 33. EusJok II 89. Apaol 79. Ag G 370. Urruz Zer 54. Alz Bern 53. Arrantz 144. Inza Azalp 90. Tx B I 52. Enb 100. Or Mi 76. Zait Sof 134. Etxde JJ 136. Anab Poli 55. Arti Tobera 288. Etxba Ibilt 458. Uzt Sas 163. Berron Kijote 76. MEIG VI 155. Gaixtoko: Aran SIgn 70. HU Zez 63. Berron Kijote 193. Gaistoko: Lar Fueros 227. Mb IArg II 330. Zav Fab RIEV 1907, 540. JJMg BasEsc 134. Gaitztoko: Gy 324. Gaxtoko: Hb Egia 155. Const 26. Larz Senper 72. Geiztoko: Echta Jos 229. Kk Ab I 18. (Con suf. de comparación). Zori ezin gaistoagokoak. Mb IArg I 236. Piztia guztiak baño gogorragoa eta esker gaiztokoagoa. AA II 124. b) Para mal. "Oneko ez dena gaixtoko baditake, celui qui n'est pas capable de bien peut être capable de mal" Dv. v. GAIZTORAKO. Zeure burua, ala oneko nola gaixtoko, zeure eskuko zenduenean. Ax 210 (V 141). Hagitz egin dezakeiela buruzagi batek, oneko eta gaixtoko. Lg I 362. c) (Dv, que cita el ej. de Zby). (Espíritu) maligno. Onekoa bazare, hurbil zakizkit. Gaixtokoa bahaiz, aparta hadi. Zby Pel 74. d) (En exclam.). Ez al diozu ezer esan bear amari? A, gaiztoko! NEtx Antz 116 (v. tbn. 9). Au gaiztoko! Zu bezelako endredatzaillerik ezta inguruan sortu. NEtx LBB 140

adib: adiskide 1 iz. Norbaiti adiskidetasunez lotua dagoen pertsona. Ik. lagun. Mikelen adiskidea da. Adiskideak gara. Adiskide bihotzekoa. Aspaldiko adiskidea. Adiskide leiala, zintzoa. Ez gara elkarren adiskide agertu beti. Bizitza gaiztokoen adiskidea // agindupean Agintearen azpian. Guraso zahar asko ikusten dira lotsa gaiztoko umeen eskupean eta agindupean. Gobernuaren mendean eta agindupean. Bere agindupean bizi dira haizea eta trumoia.

gaiztoko 33: Elkar 3 (“zorte gaiztoko jendea”), Consumer (“asmo gaiztokoa”), Berria 11 (“begirada gaiztoko galaiak”), EiTB 4 (“Asmo gaiztoko programa informatikoen goraldia”), Euskaltzaindia (“esker gaiztoko laborarien antzera”), Jakin (“nahiz eta jakin esker gaiztoko lana dela”), Argia 9 (“odol gaiztoko elefante bat herritarren kontra oldartu da”), Erlea 2 (“Ez nekiela zer egingo nuen erantzun nion, baina zenbait ondoriotarako, amets gaiztoko ondorioetarako, berdin zela izatea eta izana izatea, beraz…”), DiarioVasco (“Inter caetera izeneko bulda lotsa gaiztokoa promulgatu zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaiztoko : Berria 3 (“Aldapa gaiztoko mendatea zen, eta Vilaren Lampre taldeak Landis bakartzea lortu zuen”), Asisko Frantzizko (“Burubide gaiztoko gizasemeak ziren”), Patziku Perurena (“Betidanik sona gaiztoko gaztelua izandua omen zen Axiteko hau”), Elizen arteko Biblia (“pixkanaka-pixkanaka zigortuz, bihozberritzeko aukera eman zenien, zuk ongi jakin arren jatorri gaiztokoak zirela, berezkoa zutela txarkeria, eta ez zela sekula haien pentsaera aldatuko”), Juan Garzia (“Geroxeago, zozketa-ageriek ez zuten gehiago aipatu isunen zerrendarik, eta zorte gaiztoko zenbaki bakoitza zenbat atxilo-eguni zegokion ekartzen zuten besterik gabe”), Edorta Jimenez (“Aditu ziren, ostera, kexuak eta errezoak, inoiz baino sarriago, ekaitzaren eraginez dena atzeratu behar izan zelarik, askok esan baitzuten ontzia madarikaturik zegoela, edo bestela asturuak kontra genituela, eta gure artean itzal gaiztoko baten bat ez ote zegoen zioenik ere bazen”), Koro Navarro (“isuri gaiztoko ibai bat”), Anton Garikano (“Zima gaiztoko gizona dun”), Jon Muñoz (“Ohitura gaiztoko gizona da, denekin zakarra, kirten samarra”), etab.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Elkarketako osagaia edo esapide-zatia

parte gaiztoko, itxura gaiztoko... esapideen osagaia da, OEHk berariaz landua.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da gaizto sarreran ere gehitzea

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa gaizto sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Kendu lerroa.

gaiztotasun
iz. Gaiztoa denaren nolakotasuna. Ik. gaiztakeria. Bekatuaren gaiztotasuna. Gizonaren bihotzeko eta gogoko gaiztotasuna. Handik gara, ontasunera baino gaiztotasunera eroriagoak.

Aztergaia: gaiztotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaiztoto
1 adb. bizk. g. er. Gaiztoki, gaiztakeriaz. Mateok, gaiztoto, galdera zitala egin zion.
2 adb. bizk. zah. g. er. Gaizki. Nirekin gaiztoto zaude.

Esaera zaharrak

Gaiztoto edo ondo jan, hiru bider edan.

Aztergaia: gaiztoto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Nik ark. (arkaiko) markatuko nuke. Cf. 343: “Gaxtoto edo ondo jan, iru bider edan”.

 - [E208]: (Bizk. Zahar.): Zergatik baztertu? Bizkaiko testu zaharretan behintzat ageri da eta, garrantzi handiko poema batzuetan gainera. Zuhurrena, bera, beste hainbat kasutan egin dugunez, (Bizk. Zah.) eranstea litzateke, ‘gaiztoki’ forma gaur hedatuagoarekin azalduz.

 - [E210]: Hiztegiak onartu beharrekoa. / Zehaztapena: Bizk.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Aipatu egingo da forma, dagozkion markekin: «gaiztoto adlag. Bizk. Zah.»

gaiztotu, gaizto/gaiztotu, gaiztotzen
1 da/du ad. Gaizto bihurtu. Ezkontzaz gaiztoekin nahasi eta gaiztotu ziren. Gizonak, hastetik gaizkira itzuliak, bazihoazen, emendatu arau, gero eta gehiago gaiztotzen. Deusek ez ditu aztura onak hala gaiztotzen, nola solas gaiztoek. Hazibide txarrak gaiztotu dituen gaizkileentzat.
2 da/du ad. Hondatu, gaizkitu. Azala ederra eta barnea gaiztotua duten fruituak bezala. Ura lurrak ontzen edo gaiztotzen du; hala bada heriotza ere, nola bizitzatik igarotzen baita, bizitzak ontzen edo gaiztotzen du. Eskola-etxeetan gazteak sineste hertsi batzuetan gaiztotzen dituzte. Orain gaiztotu eta gero betiko galdu.
3 da/du ad. Gaizkitu. (Zauriez eta kidekoez mintzatuz). Ik. infektatu. Zauria gaiztotu zitzaidan, ez ondo garbitzeagatik. Hartatik gaiztotu zitzaizkion zangoak, haragia usteltzeraino.

Aztergaia: gaiztotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gaiztotu, gaizto(tu), gaiztotzen. da/du ad. 1 'gaizto bihurtu'. 2 '(zauria) gaizkitu'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Badu zaio erregimena ere: gaiztotu zaio.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lehen itzulian erabakia, eta H1.1 lantaldeak argituko ditu erregimenak eta gainerakoak.

gaiztotze
iz. gaizto aditzari dagokion ekintza. Gizarteko bizitza gizonaren okertzerik eta gaiztotzerik makurrena da batzuen ustez.

Aztergaia: gaiztotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Hau ez da bada libre horietarik? Cf. gaiztatze.

 - [E210]: Baztertzekoa, hiztegiak ez du horren premiarik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena.

gaiztoz
adb. Asmo txarrez; txarrean. Onez al zatozte, ala gaiztoz? Ez hartu oso serio esan dizuna, ez du gaiztoz egin-eta. Gaiztoz hastekotan, gainera, esan dezakegu ez dutela eriek, larregitan, sendatzeko gogo sendoegirik azaltzen.
Loturak

Aztergaia: gaiztoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gaizto sarrerari dagokion azpisarrera.

gaiztu, gaitz/gaiztu, gaizten
1 da/du ad. Ipar. Gaiztotu. Haize izugarri batek gaizturik ezarri zuen itsasoa. Urratu haiek, sakonak ez ziren arren, gaiztu egin baitzitzaizkion.
2 da ad. Ipar. Gaitzitu. Mundu honetako gaitzak pazientziarekin eta gaiztu gabe pairatzen dituztenak.

Aztergaia: gaiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

gaitz/gaiztu, gaizten.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 da/du ad. Ipar. `gaiztotu'. 2 da ad. Ipar. `gaitzitu'.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper