elkor
1 adj. Idorra, antzua. Soro, landa elkorrak. Euri gozoak gozatzen ez duen lur elkor bat bezala. Gorrotoaren azala, lurrik elkorrena.
2 adj. Gauza abstraktuez mintzatuz, lehorra. Adimen elkorra. Zein elkor bihurtu dizun zilarrak bihotza! Hemingway-ren kontatzeko modu soila, elkorra itxuraz.
3 adj. Gorra. Zeru-lurrak elkorrentzat mintzo dira. Haren eskari guztiei elkorrarena egiten zieten.
4 adj. g. er. Zikoitza, zekena. Sakela ez husteagatik edo, hor zeudek, lehortea baino elkorrago, porru-landare bat bera ere beren bizitzan emateke.