1 emaitza aries bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aries
1 iz. astron. Zodiakoko konstelazioa. (A larriz). Ik. ahari 2. Aries konstelazioa.
2 iz. astron., astrol. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako lehena, eguzkia Aries konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (martxoaren 21etik apirilaren 20 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. ahari 3.
3 iz. astrol. Aldi horretan jaiotako pertsona. Aries guztiak pertsona indartsu eta dinamikoak izaten dira.

Aztergaia: aries

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-09-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-08-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan: Ari: Azc PB (“Ogeta amar egunetan / beti darabil aldean [urteak] / Ari [= constelación Aries] bizkorra, / adar-gogorra”); Auntza: Ibiñ Virgil (“Orrez gaiñera Artur-en izarra, baita Auntzaren [= 'Aries'] eta Hydra argiaren egunak oartu bear ditugu”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Aries: Baietz/2 (“Aries Martxoaren 21-etik Apirilaren 20-ra. Burua ondo daukazu”), Habe 1988 (“Aries Martxoaren 21-etik Apirilaren 20-ra. Burua ondo daukazu”), U. Agirre (“Aries: martxoak 21 - apirilak 20”), EAEgut 1995 (“8,50'tik 19,46'ra - Ilgora: Aries'en 8'an”, “Eguzkia: 4,58'tik 19,43'ra - Illargia: 22,41'tik 10,43'ra - Ilbera: Aries'en 19'an”), Egunk 1996 (“Aries / martxoak 21 - apirilak 20 Udako iluntzeetan, kalean zaudenean, bazterrak astidu eta jendea atzetik...”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Aries: LurE, HiztEn, HiruMila, Zehazki; Aharia: Zehazki.

Sektore jakin bateko informazioa

Berria 2005-08-25: Aries / Taurus / Gemini / Cancer / Leo / Virgo / Libra / Scorpius / Sagitarius / Capricornus / Aquarius / Piscis.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: Aries: Eduardo Artamendi (adib.: “Eguzkia Aries zeinuan sartzen denean”, “Tauroren eta Ariesen gainean, Perseo aurkitzen da, eskuineko aldetik Pleiadeak dauzka oinarrian, eta Ariesen burua ezkerreko aldetik, eta eskuineko eskuan Casiopearen irudian bermatzen da”, “Ariesen zortzigarren maila ukitzen duenean, urak, bare-bare atereaz ekinokzioaren orduak markatzen ditu”), Eider Carton (“Josep Maria Carandell idazlearen arabera, Familia Santuko Jaiotzaren Fatxadan zodiakoaren erdia dago irudikatuta, Aries-ekin hasi eta Virgo-raino”), Jesus Arregi Bengoa (adib.: “Artizarra: Oso ondo ikusten da goiz aldera, Aries eta Taurus Konstelazioetan zehar”, “Ptolomeok sistema astrologikoa eraiki zuenean udaberriaren hasieran Eguzkia Aries konstelazioan sartzen zen”) // EPG: X. Iruretagoiena (adib.: “Eguzkia Aries zeinuan sartzen denean eta zeinu horren zortziren bat zeharkatu duenean, udaberriko ekinokzioa markatzen du”, “eskuinaldean Libra, eta ezkerretan Aries”), X. Paya (“Lepoa egingo nuke zurea Aries dela”, “Aries guztiak pertsona indartsu eta dinamikoak izaten dira”), Joxemari Urteaga (“Aries eta Andromedaren artean dagoen konstelazio bat ere agertu zitzaion”), Pello Zabala (“Ariesen egokitzen zaion bi egun pasatxo horietan eragina buruan, garunean, begi-sudurretan dizu”).

Erdaretako formak

es (RAE): Aries; fr (Larousse): Bélier; en (Collins): Aries; de (Langenscheidts): Widder.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Onartzekoa da Aries forma horoskopokoa aipatzeko eta konstelazioa edo zodiakoko zeinua izendatzeko; ez dirudi ahari ordaina aipatu behar denik, testu bakarrean aurkitu baita, forma markatu gisa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zodiakoari dagozkionak batera berrikusiko dira.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Aries

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: aries iz. Sin. ahari

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper