(...)
Euskarazko testua: Laborantza-leku txiki hau Rebonza alde zabalean kokaturik zegoen. // Soro-leku honetan La LLosa de Ynzarraga (1714) deitutako esparru zerratua izan zen, zeren gaztelaniazko llosa hitzak horixe adierazten baitu, ‘laborantza-eremu itxia’ (ik. Llosillas, Las). Halaber, La Heredad Yzarraga (1810) izendatutako soroa ere bertan egon zen. // Euskal toponimo honen osagaiak bi dira, intzar izena, intxaur (Juglans regia) estandarraren aldaera, eta lekua adierazten duen -aga atzizkia, eta, beraz, Intzarraga hitzak esan nahi du ‘intxaurrondoa dagoen lekua’ edo ‘intxaurrondoa’. Hitzaren jatorriari buruz, litekeena da Intzarraga hitza intsaurraga batetik eratorria izatea. Izan ere, Bizkai aldean arrunta izan ohi da ts > tz bilakaera herri hizkeran eta, ondorioz, intsaurraga hitza intzaurraga ebakitzen da. Halaber, mendebaldeko euskalkietan ohikoa den -au- > -o- diptongoaren murrizketa ere ikus dezakegu hitz honen bilakaeran, alegia, Intzaurraga > Intzarraga, gaztelaniazko grafiaz, Inzarraga, izan ere, tz euskal digrafoa z bezala transkribitu ohi da hizkuntza horretan. /// Gaztelaniazko testua: Se trataba de un pequeño lugar de labor que estaba situado en la zona de Rebonza. // En este hortal estuvo el cerrado llamado LLosa de Ynzarraga (1714), pues el significado de la palabra castellana llosa es, precisamente, ‘terreno labrantío cercado’ (v Llosillas, Las). Asimismo, la denominada Heredad Yzarraga (1810) también se encontraba en este lugar. // El topónimo vasco Intzarraga está formado por el nombre de árbol intzar ‘nogal’ (Juglans regia), variante de la forma estandar intxaur, y el sufijo locativo -aga y, por tanto, su significado es ‘el lugar donde está el nogal’ o ‘el nogal’, sin más. Es posible que Intzarraga proceda de la variante intsaurraga, pues en gran parte de Bizkaia es común la evolución ts > tz y, en consecuencia, intsaurraga suele pronunciarse intzarrraga. Asimismo, en esta palabra también se da la reducción del diptongo -au- > -o-, habitual en las variedades occidentales del euskara, es decir, intsaurraga > intzarraga, con grafía castellana Inzarrraga, pues el dígrafo vasco tz suele transcribirse como z en esta lengua
(...)
Zer: Antzinako lekua / Antiguo lugar
Non: Sestao
Jatorria:
IZ.06