(...)
Euskarazko testua: Herriko mendebaldean zegoen leku hau, Riba-Errepelega alderdian, Portugalete herriko mugan eta antzina Riba eta Bizio (Portugalete) lekuen arteko abelbide bat izan omen zen, Errepelega ondoko La Sierra aurkintzan zegoena [122. oharra: Glaría, 2004: 104, 133, eta 135 or.]. // Ganetza euskal toponimoaren osagaiak bi dira, gan(e) izena, gain estandarraren mendebaldeko aldaera, eta -tza toki-ugaritasunezko atzizkia. Izan ere, uste dugu Ganetza hitzaren esanahia ‘goragune laua eta zabala’ izan daitekeela. Honen harira, Orotariko Euskal Hiztegian Gaintza (< gain-tza) hitza ere agertzen da, esanahia, besteak be[s]te, ‘goragune’ delarik. Hala ere, agirietan agertzen den formarik zaharrena Ganaça da eta 1864 urtean Ganeta aldaera ere dokumentatzen da. // Bizkaian gan eta gane formen arteko zalantza izaten da, honela Gantza eta Ganetza bezalako pareak sortzen direla. Nahasketa deklinabideko lekuzko atzizkiak egokitzean sortzen da. Izan ere, gan hitzari loturazko -e- bat gehitzen zaio, gan-e-tik, gan-e-ko, gan-e-an, baina gero, atzizkia kendutakoan, gan jatorrizkoaren ordez, batzuetan gane aldakia sortzen da, -e- hori hitzarena, eta ez loturazkoa, balitz bezala. /// Gaztelaniazko testua: Lugar situado al occidente del concejo, por la zona de Riba-Repelega, en el límite con la villa de Portugalete, que antiguamente fue una cañada, un paso para el ganado situado en el paraje llamado La Sierra, junto a Repelega [123. oharra: Glaria, 2004: pp 104, 133, y 135]. // El topónimo vasco Ganetza tiene dos componentes, uno es el nombre gan(e), que quiere decir ‘cumbre, cima, alto’ y es variante occidental del estándar gain; el otro es el sufijo locativo-abundancial -tza. Así pues, creemos que el significado de Ganetza puede ser ‘zona alta, lisa y extensa’. Al hilo de esto, digamos que en el diccionario Orotariko Euskal Hiztegia también se registra la entrada Gaintza (< gain-tza), cuyo significado es, entre otros, ‘altura, eminencia, elevación’. Con todo, la forma más antigua que aparece en la documentación es Ganaça y en 1864 también se registra la variante Ganeta. // En Bizkaia suele haber vacilación entre las formas gan y gane, surgiendo así dobletes del tipo Gantza y Ganetza. La confusión surge en los casos locativos de la declinación, donde a la palabra gan se le añade una -e- epéntica, gan-e-tik, gan-e-ko, gan-e-an, pues, a veces, al quitar el sufijo, la forma que se repone no es gan sino gane, que mantiene la -e- epéntica
(...)
Zer: Antzinako lekua / Antiguo lugar
Non: Sestao
Jatorria:
IZ.06