(...)
Retuerta [retwérta] etorki erromantze garbiko toponimoa da. jatorrizko osagaiak riva izena eta tor(c)ta izenondoa dira, eta euskarazko Errekogeneta (< erreka + ogen + eta) [Mitxelena, "Toponimia, léxico y gramática", PT, 141-167. orr., eta AV-eko 398. sarrera.], Errekamakur [Olatzagutian azaltzen da, 1915eko katastroan.], Errekabiurreta [Andrés Iñigok Errecabiurrita (PRA-Doneztebe, 56. k., 1659) eta Errecabiurretta (Iturengo udal artxibategia, ezkontagiria, 1742) bildu ditu Iturenen.], edo Laspiur (< lats + bihur)-ren baliokidetzat har daiteke. Retuerta-ko errekastoak, jatorriak jatorri, ez dira Uxueko beste errekastoak baino bihurri edo okerragoak [Valtierran ere Retuerta dugu 1746an (PRA-Kaparroso, 63. k.). "entre ottras eredades... Una pieza... Sita en el termino de Retuerta q alinta al rio de tudela".
Erriberrin El Retuerto dugu 1620an (id., 27. k.), Cequia del Retuerto 1636an (id., 36. k.).].
Toponimo hau 1628 eta 1694ean la artikuluaz horniturik azaltzen zaigu, bere etorkiaren oroitzapenez edo. Gaurregun artikulurik gabeko aldaera erabiltzen da beti.
XVIII. Mendeko Balsa de Retuerta ezezaguna da egun, baina badakigu Camino de San Martín-en ondoan zegoela, gaurko Carretera de Tafalla-ren alboan (Atajo de San Martín-en ere egon zitekeen ordea).
Fuente de Retuerta S. Martinicorenaren goiko gortetik hurbil dago; Portillo de Retuerta errepidearen ondokoa izan zitekeen, "la pieza de Fausto" delakoaren aldamenekoa.
Retuerta, orain, Ardui-n dagoen aipatu S. Martinicorenaren goiko gortetik Beskos eta La Cruz-eraino hedatzen da mendebalde eta hegoaldetik. Ekialdean, iparraldean bezala, Ardui du mugakide. Behiala, alabaina, La Cruz-en atzeko alderdiari Tras la Cruz esaten zitzaion, edo gure hizkuntzan Gurutzegibela, eta hau berezko dermioa zen, ez Retuerta-ren zatia. Denborarekin ordea, Gurutzegibela desagertu, eta Retuerta jabetu da lur horietaz.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11