(...)
[Dermio baten zatiketa. Mendia] Honek gure alderdian 'gaina' adiera ohi zuen: Mendi Agezan, Urkamendia (Alto del Guarro egun), Sulumendi (Alto de Sule orain) Uxuen...baina behin edo beste 'sierra' adiera ere izan du (cf. Sierra de Aldeko mendia Aldean) [Sierra-ren euskarazko ordaina eskuarki bizkaia izan dela dirudi, Leatxeko Bizkaia toponimoa aztertzean diogunez]. Galipentzun, gainera, erdarazko cantón edo cantera 'muino, mendiko luzea'-ren baliakide izan zitekeen (ikus herri honetako toponimian aztertzean Larrañetako mendia sarreran dioguna).
Formaz den bezainbatean, oinarriari zuzenean erantsia egon daiteke (Arizketamendia Agezan, Sulumendi Uxuen), baina -ko-ren bitartekotzari ez dio muzin egiten: Anduko mendia (Lerga), Larrañetako mendia (Galipentzu).
Toponimoaren lehen osagai gisa ere sarritan aurkitzen dugu: Mendiandia Epaizen, Mendiebakia (Galipentzu), Mendigorria (Uxue), Mendibil, Mendixuri (Leatxen, Menditxuri Oibarren), Mendizabala (Moriones)...
(...)
(...)
[Dermio baten zatiketa] Atal honekin bukatzeko derragun batzutan azpidermio baten zatiketa ere egiten dela, alegia, dermio baten zatiketaren ondorioz sortu diren puska horietako batzutan beste zatiketa bat egiten dela. Agezan adibidez Arizketa, Arizketagibela eta Arizketamendia ditugu, eta azken honen zatiketaren ondore diren Arizketamendigaña, Arizketamendiondoa eta Arizketamendipea ere azaltzen dira dokumentazioan.
(...)
(...)
Arizketa dermioko mendia zen, itxura guztien arabera gaurko Almendi, El Mendi edo Mendi.
Izan ere, Arrixauzkuneta aipatu Mendi horren ondoan zegoen, eta badakigu Arizketamendiondoa Arrixauzkuneta bera edo alboko eremua zela.
(...)
Bilduma: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Aldizkaria:
Argitaletxea:
Tokia: Iruñea
Data:
Erreferentzia:
Oharrak:
Mota: artxibategia
Erauzketa: partziala
Alorra: dokumentazioa
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Laburdura: OV.11
Egilea: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titulua: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Onomasticon Vasconiae 11
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 1994
Erreferentzia:
Oharrak: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: hizkuntza azterketa
-- - Ezezaguna
Laburdura: --
Egilea:
Titulua: Ezezaguna
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea:
Tokia:
Data:
Erreferentzia:
Oharrak: Era hauek zein iturritatik jaso ote diren ez dakigu.
Mota: artxibategia
Erauzketa: partziala
Alorra: dokumentazioa
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.