2491 emaitza *:* bilaketarentzat [271 - 280]
Amezketa (Gipuzkoa) herriko Andre Mariaren ermita, desagertu dena.
Antigua izenaren kidea, inoiz Primitiva itzultzeko erabilia. Ikus Antzina.
Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren eliza. 1391n Bergararekin (Gipuzkoa) batu zenean Uzarraga izena zuen herriak, bertako Done Joanesen elizan baitzegoen erdigunea. Aurrerago, 1525ean, Antzuolan eraiki zuten Andre Mariaren eliza. Errukiaren jaia abuztuaren 25ean da; biharamunean alardea egiten da.
Añuako (Araba) Andre Mariaren adbokazioa. 1337an Alfontso XI.ak Burguko (Araba) jurisdiziopean ezarri zuen. Eraikuntza Arabako erromanikorik hoberen eta ederrenetakoa da. Jaia irailaren zortzian da.
Anuket (es), Anoukis (fr), Anuket (en), Anqet (en)
Anukis (es), Anoukis (fr), Anukis (en)
Anunciación (es)
Gaztelaniako Anunciación izenetik dator eta hau latineko annuntiatio-tik 'iragartzea', 'mezua'. Egun honetan Gabriel goiaingeruak Andre Mariari ama izango zela eta semeari Jesus izena jarriko ziola esan zion. Badirudi euskal ebakeran oinarritu behar dugula tx lortzeko, nahiz eta Nafarroako erdaran Lanunchi (la Anunchi) moduko hipokoristikoak egon. Izen honetan berez balio adierazkorra duen tz-ren bustitzea dago eta bukaeraren laburtzea. Jaieguna martxoaren 25ean da. Aldaerak: Deñe (Deun-ixendegi euzkotarra), Iragarne eta Iragartze.
Longidako (Nafarroa) herria eta bertako Done Petriren elizan gorderik dagoen Andre Mariaren irudi erromanikoa.
Mutrikuko (Gipuzkoa) Andre Mariaren adbokazioa.
Erdi Aroan erabilitako emakume izena, Andreapala moduan ere agertzen zaiguna. Bistan da jatorria apal adjektibo ezagunean duela. Lehen aldiz Leireko(Nafarroa) dokumentazioan azaltzen da, 1145ean (Apala). Gizonentzako ordaina Apalo da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.