1943 emaitza *:* bilaketarentzat [71 - 80]
1141ean Nafarroan ageri den izena.
Aiako (Gipuzkoa) eliz atarian dagoen Andre Mariaren ermita. Bertan XVI. mendeko irudia dago. Kondairak dioenez eliza beste toki batera eramaten saiatu ziren, baina alferrik, aingeru batek gauza guztiak lehengo lekura itzultzen baitzituen.
Andre Mariaren ermita, Utergan (Nafarroa). Akiturrain herri hustuko eliza izan zen. XIX. mende arte erromesentzako ospitalea egon zen bertan.
Andre Mariaren ermita, Ibarrangelun (Bizkaia). Akordakoa bide zen 1362an Ingalaterrako eta Gaztelako erregeek Londresen izenpetu zuten hitzarmenaren lekukoetako bat. Jaiak uztailaren 18an eta irailaren 8an egiten dira.
Erdi Aroko euskal izena. Iruñean XII. mendean agertzen da ('Alaua mater Pascoal Beaçça') eta Iratxen (Nafarroa) 1200. urtean (Alaba filia Goto). Gaur egun bitxia bada ere, antzina usaiakoa zen Aita, Anaia, Ama bezalako hitz arruntak ponte izentzat erabiltzea.
Alegría (es)
Osaera alaia adjektiboa eta -a. Aldaerak: Alaikari eta Alaiñe.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.