2318 emaitza *:* bilaketarentzat [51 - 60]
Urraulgoitiko (Nafarroa) herria eta Andre Mariaren ermita. Bertan dagoen Arrosarioko Amaren irudia erromaniko berantiarra da.
Erdi Aroko euskal izena, Aimar-en baliokide femeninoa.
Udaberrian Afrikatik gurera etortzen den txoria ('enara'), olertiari eta literaturari esker udaberriaren adierazle bihurtu dena. Ainara hitza Ekialdekoa da, Lapurdikoa eta erabili izan zen Nafarroa eta Aragoitik Iparraldera espartinak egitera joaten ziren andrazkoak izendatzeko. Aldaerak: Elaia, Enara eta Enare.
Inés (es), Agnès (fr), Agnes (en)
Grezierako (H)agné 'aratza, garbia'-tik dator, latineko Agnesen bitartez. Herri-etimologia dela medio Agnus Dei-rekin lotu zen. Santa Aines Erroman hil zuten, III. mendean, Dioklezianoren garaian. Aines eta Añes Ipar Euskal Herrikoak dira eta Ines eta Inesa Hego Euskal Herrikoak. Santuaren eguna urtarrilaren 21ean da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.