2491 emaitza *:* bilaketarentzat [121 - 130]
Alejandra (es), Alexandra (fr), Alexandra (en)
Grezierako Aléksandros 'gizonen aldezlea' pertsona-izena Alexander bihurtu zen latinez, eta hizkuntza honetatik etorri da gurera. Izen hau eraman duen pertsonaiarik ezagunena Mazedoniako Alexandro handia izan da, K. a. IV. mendean Greziatik Indiaraino hedatzen zen inperioaren sortzailea. Santa Alexandra ahizparekin batean hil zuten Dioklezianoren garaian, kristaua izateagatik. Santuaren eguna martxoaren 20an da. Aldaerak: Alesandere (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Alexandere.
Alejandrina (es), Alexandrine (fr)
Latineko Alexandrinusetik dator, eta hau Alexandrotik.
Alfonsa (es)
Alfonsina (es), Alphonsine (fr)
Germaniar jatorriko Alfontso gizon izenetik sortua. Iberiar penintsulako zenbait errege horrela deitzen zirelako hedatu zen bertako erresuma batzuetan. Euskal Herrian, berriz, historian zehar ez da sobera erabili.
Alicia (es), Alice (fr)
Ikus Alizia.
Alicia (es), Alice (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra laneko (Arana eta Eleizalde, 1910) Keltse eta Dare moduko izenen analogiaz XX. mendean sortutako izena. Ikus Alizia.
Alicia (es), Alice (fr), Alice (en)
Adelaida 'noblea'rekin loturik dagoen germaniar jatorriko izena, zenbaitek grezierako alethos 'egiatia', 'zintzoa' hitzarekin erlazionatzen badute ere. Alice oso izen erabilia da anglosaxoien artean, Lewis Carrollen eleberriari esker. Santuaren eguna abenduaren 16an da. Aldaerak: Alize eta Aliza.
Gabiriako (Gipuzkoa) Andre Mariaren adbokazioa. Herri izen honen aurreneko aipuan (XIV. m.) Santa Maria de Algaym irakurtzen da. Eraikuntza XVII-XVIII. mendeetakoa izan arren atea lehenagokoa da. Andre Mariaren irudia XV. mendekoa da. Santuaren eguna abuztuaren 17an ospatzen dute.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.