-
Milatik gorako zenbakiekin bakarrik erabili behar da bana? Izan ere, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian ehun bana eta hirurehun bana ere ageri dira.
-
Ontzat ematen al dira bosna mila / bost mila bana / bost bana mila eta gisakoak? Azken hori hizkuntza mintzatuan entzuna daukat.
-
Zein hobetsi, bost mila eta hogeita hamarna ala bost mila eta hogeita hamar bana?
-
Zein hobetsi, bosna milioi / bost milioi bana / bost bana milioi egituren artean?
-
Komunztaduran, aditza singularrean ala pluralean erabili behar da? Edo bietara joan daiteke: bosna gozoki eman dizkiet/diet?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbakiak, morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak > determinatzaileak, zenbakiak > kardinalak