zakar2
1 adj. Inolako gozotasunik agertzen ez duena. Ik. takar. Hizkera zakarra. Esaera minak, birao zakarrak. Gure gainera erori zaigun eraso gogor, zakarra. Zama zakarra ezin jasorik. Gaztelurako bide zakarra. Itsaso zakarra. Ekaitz haize zakarrak. Erdarakada zakar hau gure basetxeetaraino sartuta dago. 2 adj. Pertsonez mintzatuz, gozotasunik agertzen ez duena, gozotasunik gabe aritzen dena. Ik. gozakaitz. Mutil zakarra. Nire jokabidean zakar samarra naizela? Euskal gazteria Marte zakarrarengandik baztertzeko eta Minervaren lan atseginetara erakartzeko. 3 adj. Latza, lakarra. Lau ohol zakar, asto biren gainean. Oihal lodi zakarra. Txilar lehorra eta ote zakarra.
4 adb. Zakarki, zakartasunez. Zakar erantzun.