bat etorri
1 da ad.-lok. Iritzi berekoa izan. Zurekin bat nator horretan. Bat ez zetorrela adierazteko. Esanetan biak bat ez zetozela ikusirik. Bat datoz horretan, hain bat ere, zenbait zaharragorekin.
2 da ad.-lok. Berdina izan. Estatutu sozialak egokitu beharko ditu, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearekin bat etortzeko. Nire agenda eta Berriakoa, adibidez, gehiegitan ez dira bat etortzen. Ahapaldi hau bat dator Altzaiko ereduko hemezortzigarrenarekin.
3 da ad.-lok. Ongi etorri, egoki etorri. Garaiarekin bat zetorren proiektu bat izan zen. Irakurle gazte apurrak bila eta bila aritzen ginen liburutegietan, gure adinarekin bat zetozen literatura lanak aurkitu nahian.
4 da ad.-lok. Aldi berean gertatu. Emakumearen nazioarteko eguna ospatzen den astearekin bat etorriz.