1 emaitza ahoa ireki bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH-AS | 2017-09-12 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | EHL | 2021-06-15 | Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa |
OEH: AHOA IREKI. Abrir la boca (para hablar). v. AHOA ZABALDU. Eta Paulek ahoa ireki nahi zuen bezala, erran ziezén Gallionek Iuduei. Lç Act 18, 14 (He, Dv ahoa ideki, Ol aoa iriki; Ker itz egiten asi, IBe hizketan hastera joan). Ezpaikara digne hari rekestarik egitera gure ahoaren irekiteko. Lç Ins E 7v. Ezta gaizki mintzatzeko / heure ahoa ideki. EZ Eliç 103. Eta alea ni mutu ahorik ez nuen ideiten. Harb 329. Eziñ ahoa idek dezaket baizen errateko hitz hauk. Ch III 52, 3. Ordian thürbürarzün pazenziareki soferitiak plazer eginen dü, eta inikitatiak eztü ahua idekiren. Mst I 24, 5. Idikitzen ditue beren auak Jaunaren itzaren ta ministroen kontra. AA III 598. Emaztiak ez aorik edegi, senarrari asarria irago artian. fB Ic III 375. Ahoa eztu idoki geroztik, / Ikhusirik nihork eztuela nahi / Sinhetsi. Arch Fab 161. Ixil-ixila eta ahorik ideki ere gabe. Jnn SBi 148. Iñok aorik ezebala edegiten ekusita gero. Ag Kr 111. Etzikean, ahoa ideki behar zuen aldi bakotx, elizako orhoitzapen zurruburruez mihia trabatua! JE Bur 101. Debekau egin dautsat aborik idegittea. Otx 143. Berdintzetan idikiko dut nere agoa, munduaren asieratik gorderik zeuden gauzak agertuko ditut. Ir YKBiz 180. Ez nauk ondo gogoratzen, aua iriki detala uste diat. Ugalde Iltz 50. Mehatxatu nauzue, berriz edekitzen badut ahoa, aldez edo molez isilduko nauzuela. Arti Tobera 283. Enekin ez du ahorik ere idekitzen. Zuri emaiten dautzia solas? Larz Senper 124. Ahoa ireki-ahala sermoia sortzen zen haren ezpainetatik. MEIG IX 101. v. tbn. Aoa iriki: SMitx Aranz 143. Ibiñ Virgil 116. Lab SuEm 171. Agoa idiki: Inza Azalp 64.
ahoa ireki 72: Deia, Elhuyar, Elkar, Berria 24, EiTB 34, Argia 8, Laneki 2, Erlea.
ahoa ireki 126: Berria 7, Pello Lizarralde 8, Aingeru Epaltza 7, Oskar Arana 5, Xabier Montoia, Itxaro Borda, Jon Arretxe, Joxan Elosegi
Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.
Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, lehendik ere jasoa dagoelako azpisarrera gisa aho sarreran.
azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.
Azpisarrera gisa jasotzekoa ireki sarreran ere.