zimel
1 adj. Landareez edo fruituez mintzatuz, mardultasuna eta freskotasuna galdu duena. Hosto horiak eta lore zimelak. Lore eder bat atzo zen eta gaur da zimela. Gure ganbarako sagar zimelak. Gaztaina zimelak jatera. Zimela, baina ez ihartua.
2 adj. Pertsonez mintzatuz, argala eta zimurrez betea. Ik. ihar 3; idor 4. Agure zimela, aurpegia zimurduraz betea. Bere aurpegi zimur zimela ikusi orduko. Ni, berriz, gero eta neskazahar zimelago egingo naun. 3 adj. Pertsonez mintzatuz, gihartsua eta gogorra. Ik. sakats. Gorputz handia ez daukat, baina bai zimela. Oraindik zimela zegok Hilario; hari pilotan irabaztea ez duk erraza. Gazte beltz zimel bat. || Hasieran bezala zeuden aizkolariak, zail, zimel, zalu eta kementsu, batak besteari aurrerik hartu ezinda.