50535 emaitza bilaketarentzat - [1701 - 1750] bistaratzen.

akoplatu, akopla, akoplatzen
da/du ad. mekan., elektr. Ardatzak, gailuak, motorrak edo zirkuitu elektrikoak elkarrekin konektatu, elkartu. Ik. ahokatu. Kamera horiek teleskopioei akoplatzen zaizkie. Telefonoan akoplatzeko oinarrizko GPS hargailu bat eskura daiteke. Zirkuitu mota horietan, komeni da kontaktuak mekanikoki akoplatuak dituzten segurtasun kontaktoreak erabiltzea beti.

Aztergaia: akoplatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 1997-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh65 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu akoplatu formarik.

akoplatu 92: Argia 3 (“Ugaztun askoren zakiletan biboteko ileen antzekoak topa daitezke; horien helburua omen da emearekin hobeto akoplatzea eta aurretik beste ar batek utzitako esperma garbitu ahal izatea”), Berria 4 (“«G proteinen hartzaile akoplatuak ikertzeagatik» aintzatetsi ditu epaimahaiak”), DiarioVasco 2 (“Partidu ona izan zen ikasten jarraitzeko eta jokalariak eta entrenatzailea gero eta gehiago beraien artean akoplatzeko”), EiTB 8 (“Ezin hobeto akoplatzen gaituk ohean!”), Elhuyar 9 (“Gainera, Fourierren transformatu bidezko mikroespektroskopio infragorri bat akoplatuta duen mikroskopio optikoa erabiltzen dute, bereziki, konposatu organikoen egitura molekularra zein den ikusteko”), Elkar (“Akoplatu egiten da mikrofonoa, eliza betetzen duen intziria. Amaitzera doa meza”), Consumer 2 (“Azken urteotan teknologia hain da merkatu ezen inbertsio txiki batez (200 eurotik gorakoa) ordenagailu eramangarrian, PDA delakoan edo eskuko telefonoan akoplatzeko oinarrizko GPS hargailu bat eskura baitaiteke”), Espainiako Gobernua 2 (“Ibilgailu motordun batek eta hari akoplatutako erdi atoi batek osatzen duten automobila”), Jakin (“Eskualdeek eta organoek era ahulean akoplaturiko konposizio baten modura Lur Sistema deskriba daiteke, eta pieza horietatik makineria planetarioa berreraiki daiteke?”), Laneki 60 (“Motor elektrikoa zuzenean gurpiletara akoplatuta baldin badago, bi elementu horien arteko loturari erreparatu behar diogu, anormaltasunik ez dagoela bermatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

akoplatu 5: Berria 4 (“Soyuz ontzia arazo barik akoplatu da ISSra”), Joxemari Iturralde (“Bikote beltz hura gogor ari baitzen orduantxe lanean: biak zeuden erabat biluzik, emakumezkoa ordura arte Rekexok ikusi ez zuen koltxoi moduko baten gainean luze etzanda, agertokiaren erdi-erdian, eta gizonezko beltza haren gainean ari zen perfektuki akoplatzen kontaktu bat lortzeko asmoz”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Tekn.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagozkion markekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Elektr., Teknol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "eta akoplamendu: Teknikoegitzat jo bada ere, badira bi kontzeptu gure ustez hiztegian sartzeko modukoak direnak: zirkuitu elektrikoetakoa (lanbide-heziketan zalantzarik gabe erabiltzen dena) eta bozgorailu, mikrofono, anplifikadore eta abarrekin gertatu ohi dena, denok noizean behin pairatu behar izan duguna. Hegoaldean, 'akoplatu' erabiliz adierazten dira horrelakoak euskaraz. Baina 'akoplatu'-k ez du baldintza minimoa betetzen. Grafia aldetik, 'koplatu' eta 'koplatze' nazioartekoagoak lirateke ('coupler', 'to couple'; 'coupling', 'couplage', 'kopplung', etab.) baina, beharbada, beste aukera batzuk egon daitezke (gainera, elektroakustikako adiera beste bide batetik eman beharko da seguru aski; adibidez, ingelesez 'feed-back' da). Elhuyarkideok prest gaude lantaldearentzat txosten bat prestatzeko, aipatu bi kontzeptuak erdaretan nola ematen diren eta euskaraz zein aukera izan genezakeen aztertuko lukeena" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

akordatu, akorda, akordatzen
1 da/du ad. zah. Hitzartu. Elkarrekin akordaturik eta mintzaturik, erabaki zuten elkarrengandik apartatzea eta bereiztea.
2 du ad. Ipar. zah. Eman. Aita sainduak berak akordatu duen barkamen osoa.
3 da ad. Heg. beh. Gogoratu; ohartu, konturatu. Gaurko gauaz akorda dadin. Aita edo guraso zela akordaturik. Gu akordatu orduko guztia jan zuen.
4 da/du ad. bizk. Esnatu.

Aztergaia: akordatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

akorda, akordatzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 Zah. hitzartu. 2 Ipar. Zah. du ad. eman. 3 Heg. Beh. da ad. 3a) gogoratu; 3b) ohartu, konturatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Hitz honek Bizkaiko eremu aski zabalduan, Gernikalde osoan behintzat, 'itzartu' esan nahi du. Esangura hori ere eranstea eskatuko nuke: ''Hara... umea akordatu da, negarrez dago eta'''.

 - [E210]: 'Hegoaldean hitz horrek dituen esanahien artean, hirugarren bat gehitu behar da: '3c) 'esnatu, iratzarri': umea akordatu da'. Adibide hori jasotzen dute Elhuyar Hiztegiak eta 3000 Hiztegiak. Orotariko Euskal Hiztegiak ere esangura hori jasotzen du: Es la forma normal en la comarca de Gernika: despertarse'.

 - [E116]: 'Lehen adieran gramatika kategoria falta du. OEHren arabera "da ad" beharko luke izan. XKk dioenaz ezin dut ezer ere esan. Aztertu ditut OEHko CDan ageri diren 33 adibideak (liburuan gehiago egongo dira) eta beste 48 EEBSn ageri direnak. Haietako anitz dira bizkaieraz, baina XKren esanahiarekin ez dut bat bakarrik ere aurkitu. Agian, holako esanahiak gaineratzekotan lekukotasun gehiago beharko genuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): '1 Zah. 'hitzartu' da/du ad 2 Ipar. Zah. du ad. 'eman'. 3 Heg. Beh. da ad. 3a) 'gogoratu'; 3b) 'ohartu, konturatu' 4. Bizk da/du ad "esnatu"'.

akorde
iz. mus. Batera jotzen diren musika-noten (gutxienez hiruren) multzo harmonikoa. Akorde triste horiek entzunez. Lehen akordeak aireratu ahala.

Aztergaia: akorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

akordeoi
iz. Eskusoinua. Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketa.

Aztergaia: akordeoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-20 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. esku-soinu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "Esku-soinu: Eskusoinu behar dela uste dut" (1995-01-10)

 - [E306]: "'akordeoilari', 'akordeoi-jotzaile', 'akordeoi-jole'?" (2001-01-23)

akordeoilari
iz. Soinu-jotzailea, eskusoinua jotzen duen pertsona. J. Goikoetxea akordeoilariak kontzertua emango du Done Mikel parrokian.

Aztergaia: akordeoilari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu akordeoilari, akordeoi-jotzaile eta akordeonista formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

akordeoilari 4: MAtx ("Larunbateko manifestaldia festa ere badenez, ikastola bakoitzak bere txistulari, akordeoilari, antzerkilari, pailazo taldeak eta abar eramango ditu"), Garm ("Afaltzea akordeoilari bat gonbidatzen zuten"), Ttipi-ttapa 1994 ("10etan eskea Aitor eta Daniel akordeolariekin herri guzian barna"), R. Saizarbitoria ("Isilik geratu ginen; ni zain, ea galdetu gabe goizean akordeoilariarekin izandako enkontruaz zerbait esaten zidan, baina alferrik"); akordeoi-jotzalle 1, J.A. Goiria ("Organo-pianoan, arpan, eta bioliñ-txistuan eta akordeoi-jotzalleak be ainbat eta oso aipatuak: Gabiola, Guridi, Zubizarreta, Sarasate, Zabaleta, Zelaia, Anzorena, Garai, ta abar"); kordionista 1, P. Yanzi ("Ordun pentsatu nun: Lesaka'n badira bi edo iru kordionista, ta oriek agitz ongi bizi dira, beti bodatan, bataiotan eta bestetan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

akordeoilari : HiztEn, LurE // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

akordeoilari : ElhHizt (Mus. acordeonista), HiruMila (acordeonista), EskolaHE // Ez ditugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LBeh (2011-03-03): akordeoilari 8 ager.: Miel Anjel Elustondo (“Pianista zara, akordeoilaria, musikagilea, moldaketagilea...”), Itxaro Borda (“U2 taldeak No line in the horizon albuma mundu mailan atera zuen egun bereko gauean, laguna eta biok beti aipatzen dudan Itsasoa izeneko Heletako café culturel hartan geunden, Santizpiritu auzoan bizi den Jesus Aured akordeoilaria entzuten“), Berria 2009 6 (“Akordeoilarien Batasunak antolatuta, Akordeoi Jaialdia egingo da bihar Andoaingo Bastero aretoan, 18:30ean hasita”, “Hernani eta Andoaingo akordeoilariak”, “21:30ean bertso afaria izango da, eta Jose Angel akordeoilariarekin musika ondoren”, “Nazioarteko Lehiaketako sari nagusia. 3.600 euro jasotzeaz gain, akordeoilariak musika itzulia egiteko aukera izango du”, “Joaldunak izango dira, akordeoilariak, herriko dantzari txiki eta helduak”, “Galliano akordeoiari lotutako musika tradizionalean iraultza ekarri duen akordeoilaria eta konpositorea da“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: akordeoilari 21: Herria 19 (adib.: “Gaur 48 kide dauzka koroak, denak gizonak, salbu emazte akordeoilari bat“, “Nork ez du ezagutzen Filipe Oyhamburu? 1942 an, akordeoilari gisa sartu zen Olaeta taldean“, “Lau neskato akordeoilarik egin digute ongi-etorria herri hortako arrabot estalian gure herriko doiñu eta aireekin”, “Eginen baitira ere hor berean edo ez urrun: euskarararen besta, kantaldi eta akordeoilarienak”, “Filipe de Ezcurra akordeoilaria”, “Estreinaren ondotik, lekukotasun batzu, denak akordeoilari batzuenak”, “hiru pilota partidak akordeoilariek airostuko dituzte”, “Jean Christian Galxetaburu akordeoilariak lagunduko du”, “Jean Claude Galtzetaburu akordeoilaria lagun”, “Galtxetaburu akordeoilariaren doinuaz lagundurik”, “Christian Irigoyen akordeoilaria”, “Itsasu Esteben Bordako gure akordeoilari aitzindariarentzat”), Itxaro Borda (“iri nagusietako komandanturreko ordezkariak hor zeuden, besta-garaietan Kanttu akordeoilari eta Pitxi txistulariek hornitzen zuten tauladaren gainean”), Koldo Izagirre (“Akordeoilari bat epaitzeko zer zen nahikoa eta zer ez ongi zekiela juradoak, erantzun zioten Bergaratik”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Euskaltzainek geroratua.

Euskaltzaindiaren Arauak

akordeoi iz. Sin. eskusoinu; soinu-jotzaile edo soinu jotzaile.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu onartzekoa da

Eratorri-konposatu onartzekoa da, akordeoi oinarri onartuaren eratorri egokia denez.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

soinu-jotzailea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: [akordeolari] sartzekoa.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): akordeoilari iz. 'soinu-jotzailea'.

akordio
iz. Hitzarmena. Langileek ere onartu duten akordioa. Etxepare Institutuarekin elkarlanerako akordioa du Llull Institutuak. Udalarekin akordiora iritsi ondoren, egoera legeztatzea lortu dute. Urriaren 4an enpresa eta langileak akordio batera heldu ziren.

Aztergaia: akordio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
akordioa egin
du ad.-lok. Akordio bat adostu. Akusazio partikularrak eta defentsak akordioa egin dute. Akordioa egiten den arte ezin izango da azken pausoa eman. || Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak akordio bat egitea proposatu zion Finantzen Euskal Kontseiluaren azken bileran. Idatzizko akordioak egin beharko dituzte.

Aztergaia: akordioa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa akordio eta egin sarreretan.

akordioa erdietsi
du ad.-lok. 7.000 lanpostu sortzeko akordioa erdietsi zuten. Akordioak erdiesteko dugun borondatea ez dute jarrera zatikatzaileek galgatuko.

Aztergaia: akordioa erdietsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

akordioa itxi
du ad.-lok. Akordio bat adostu. Akordioa ixtea bakarrik falta zaigu. Irailean akordioa ixtea espero dutela adierazi du lehendakariak. || Ondo dakigu zenbat kosta zitzaigun akordio hau ixtea. Merkataritza gune berria eraikitzeko akordio bat itxi du alkateak. Alderdien interesak babesteko akordioak ixtea, besterik ez dute nahi.

Aztergaia: akordioa itxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da. Bide batez, itxi sarreran adiera hori jaso beharko litzateke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa akordio eta itxi sarreretan.

akordioa izenpetu
du ad.-lok. Kolonbiako Gobernuak akordioa izenpetu du Arauca departamenduko nekazariekin.

Aztergaia: akordioa izenpetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da. Bide batez, izenpetu sarreran sinatu sarreraren definizioaren tankerako formulazioa gehitzekoa da, ez dela sinadura fisikoa soilik adierazten duena: ‘onartzen dela…’

akordioa lortu
du ad.-lok. Akordio bat adostea lortu. Gustura agertu da akordioa lortu izanagatik. Kontuan izanik alderdiak ez daudela akordioa lortzera behartuta. || Mundu osoko buruzagiek hamabi egun izango dituzte lurraren berotzea galaraziko duten akordio zehatzak lortzeko. Bidezko akordio bat lortzea da gauzarik egokiena. Bai, akordio ona lortu dugu azkenean.

Aztergaia: akordioa lortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa akordio eta lortu sarreretan.

akordioa lotu
du ad.-lok. Akordio bat adostu. Tren gidarien sindikatuak bertan behera utzi du greba, enpresaren zuzendaritzarekin akordioa lotu ostean. || Bizkaiko kofradiek antxoa arrantzatzeko akordioa lotzea espero dute. Solaskideen bila dabil, ahal duen neurrian, akordioak lotzeko. Kargua utzi aurretik nolabaiteko akordioa lotu nahi du palestinar buruzagiarekin.

Aztergaia: akordioa lotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa akordio eta lotu sarreretan.

akordioa sinatu
du ad.-lok. EHUk akordioa sinatu du Herrizaingo Sailarekin. El Salvadorko Gobernuak eta gerrillak bake akordioa sinatu zuten 1991n.
Ohiko lexiak

Aztergaia: akordioa sinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

akordu
1 iz. g. er. Hitzarmena.
2 iz. g. er. Sena.
3 iz. g. er. Oroimena.
4 iz. naf. Konortea.

Aztergaia: akordu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 hitzarmena. 2 sena. 3 oroimena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa gehi daiteke akorduan egon/izan. #mdash#Guk ez dakigu Jaunaren naia zein bidetatikan duan, iru desgrazi dituan ama, Jauna, izan akorduan (Enbeita, Nere apurra, 257)'.

 - [I202]: 'g. er. markarekin dator, baina Nafarroan (Bortzerrietan eta Malerrekan bederen) erabiltzen da 4. esanahi bat adierazteko, 'konortea' hain zuzen'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'akordu g.er. 1 'hitzarmena'. 2 'sena'. 3 'oroimena' 4 Naf 'konortea' AS: akorduan izan'.

akorduan
-en oroitzapenen edo oroimenaren arabera. (-en atzizkiaren eskuinean). Nire akorduan, ez da horrelakorik gertatu. Guatemalarren akorduan, gobernualdi hura izan zen normaltasunez bizi izan ziren garai bakarra.
Loturak
akorduan eduki
du ad.-lok. Gogoan eduki. Oraindino akorduan daukat pagopean esan zidana.

Aztergaia: akorduan eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Erabat ezabatzekoa da akorduan 2 adiera akorduan izan eta akorduan eduki azpisarrera gisa jasotzekoak direlako.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa akordu eta eduki sarreretan.

akorduan izan
du ad.-lok. Gogoan izan. Baina ahaztu nahi ditudanak baino gehiago dira, seguru asko, akorduan ez ditudanak.

Aztergaia: akorduan izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Erabat ezabatzekoa da akorduan 2 adiera akorduan izan eta akorduan eduki azpisarrera gisa jasotzekoak direlako.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa akordu eta izan sarreretan.

akorritu, akorri, akorritzen
da ad. naf. g. er. Norbait bere senera edo onera etorri. Bere harriduratik akorritu zirenean.

Aztergaia: akorritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

akorri, akorritzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Naf.

Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(norbait) bere senera, bere onera etorri.

akort
adb. Batez ere Ipar. Ados.

Aztergaia: akort

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: akort izan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa gehitzeko eskatuz: akort egon, akort ezarri, akort jarri.

akort egon
da ad.-lok. Batez ere Ipar. Ados egon. Ez nago nehola ere akort!

Aztergaia: akort egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-06-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

akort sarreran adibide gisa ematekoa.

akort ezarri
da ad.-lok. Batez ere Ipar. Ados jarri. Ik. adostu. Denekin harremanetan sartu, luzaz mintzatu eta, azkenean, denak akort ezarri dira.

Aztergaia: akort ezarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ezarri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

akort sarreran adibide gisa ematekoa.

akort izan
da ad.-lok. Batez ere Ipar. Bat etorri, ados izan. Akort naiz zurekin horretan. Esan gabe doa ez direla denak akort haren iritziekin. Ez izanez akort beren artean. Errotik akort gara.

Aztergaia: akort izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
akort jarri
da ad.-lok. Batez ere Ipar. Ados jarri. Ik. adostu. Jar gaitezen akort. Gisa oroz ez naiz beldur, ikusiz zein gauzatan jarriko garen elkarrekin akort.

Aztergaia: akort jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-06-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jarri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

akort sarreran adibide gisa ematekoa.

akrata
adj./iz. Anarkista. Neure burua akratatzat jo nuen garaia.

Aztergaia: akrata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-06
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-06-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

akrata behin agertu da, EB (F. Juaristi: "Ai, gure yuppiak! Garai batetan ezkertiarrak, akratak, hippiak kantautoreak, hare Krishnakoak edo izan ziren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

akrata : DFrec 2; HiztEn; Euskalterm 1 (es ácrata; fr anarchique).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HiruMila: akrata / anarkista ; ElhHizt: akrata / anarkista ; EskolaHE: ( akrazia ) / anarkista ; EuskHizt: ø / anarkista ; Lur EG: ø / anarkista ; Lur EF: ø / anarkista ; HaizeG BF: ø / ø; Lh DBF: nahastiar ; gobernügabetiar ; anarkista .

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdalácrata / anarchist formen ordainak: HiruMila: akrata ; ElhHizt: akrata ; Lur CE: legegabe ; Lur FE: anarkista ; Casve FE: anarkista ; HaizeG FB: legegabe ; jazarle , nahasle ; PMuj DCV: lege-etsai , lege-gabe ; Azkue Aurkibidea: ø.

Erdaretako formak

es ácrata /anarquista formen ordainak: fr (DLLF): anarchist / anarchist; it (L. Ambruzzi): partigiano dell'acracia; anarchico / anarchista, anarchico; ca (DCC): àcrata / anarquista; en (Collins): 1 adj non-conformist; hippy; free-and-easy; unconventional; loose-living; (Pol) anarchistic; anarchic; 2 nmf non-conformist; hippy; drop-out; unconventional person; (Pol) anarchist / 1 adj anarchist(ic). 2 nmf anarchist; de (Slaby-Grossmann): adj akratisch, anarchistisch, anarchisch; m Anarchist / m/adj Anarchist, Umstürzler; adj anarchistisch.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, teknizismo mugakoa baita

ez da nazioartekoa (anarkista, aldiz, bai); baina ezta inguruko erdaretako batetikoa ere (eta onartzekoa iruditzen zaio P. Xarritoni); hedamen urrikoa dirudi, bestalde; akrazia lehenago ematekoa da, eta eman egingo da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'ez du ia-ia lekukotasunik (adibide bat aurkitu dut EEBSn, Juaristirena)'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'akrata'.

akrazia
iz. Anarkia. Nola deitu sistema honi?, akrazia egituratua, komunismo libertarioa?

Aztergaia: akrazia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "eta akrata: 'akrazia' maileguak ere ez du baldintza minimoa betetzen, eta 'akrata' baino askoz gutxiago erabiltzen da. Ez dugu uste 'akrata' 'hedamen' urrikoa denik, 'akrazia'-rekin konparatuta batez ere. Gure proposamena: 'akrata' ere sartu edo, bestela, 'akrazia' kendu (Heg. marka behar dute)" (2001-01-23)

akre
iz. Ingelesa erabiltzen duten herrialdeetako lur neurria, 4.046,86 metro koadroren baliokidea. Hackneyko errepidearen kanpoaldeko muturrean 217 akreko parkea dago, zurezko langaz hesitua.

Aztergaia: akre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan ez da ageri; corpuseko akre bakarra okre-ren errata izan liteke (Azurm HitzB 68: "Aide gorriaren azpian [lurra] akre ta zimur, legor urre desurretu buztindua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu gure corpusean aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

akre : AB38 1, HiztEn-Lur (bietan "Ingalaterrako azalera neurria"), Euskalterm 1.

Hiztegietako informazioa

Bestetakoak: akre : ElhHizt ("medida inglesa"), HiruMila ("medida de la tierra"), PMuj DVC. Hiztegiotan ez dugu aurkitu: Lur EG/CE, Lur EF/FE, Lh DBF, DRA, PMuj DCV, HaizeG, T-L LFB.

Erdaretako formak

es acre formaren ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): "medida acre; agrio âcre; Fig aigre, mordant, e; desabrido acariâtre"; it (L. Ambruzzi): "(ant. mis. di superf.) acro; (forma erudita di agrio) acre, agro, aspro; fig. ruvido, sprezzante; genio - carattere aspro, violento; Med. dic. di calore febbrile con prurito o irritazione cutanea"; ca (DCC): acre; en (Collins): "1. adj sabor sharp, bitter, tart; olor acrid, pungent; temperamento sour; crítica etc biting, mordant; 2. medida acre"; de (Slaby-Grossmann): "1. (engl. Landmaß) Acker, Morgen, Land; adj scharf, herb; fig derb, rauh, schroff, unliebenswürdig".

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "akrea: azalera neurtzeko unitate anglosaxoia".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'neurria dela, eta ez 'mingots, garratz' azaldu beharko genuke'.

 - [E116]: 'nire ustez, ez da hori egiteko beharrik. Gehienez ere modu positiboan emango nuke horren definizioa, zer ez den azaldu gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06) 'akre 'hedadura neurria''.

akreditatu, akredita, akreditatzen
1 du ad. Norbaiti lan bat edo egiteko bat betetzeko hautatua izan dela edo hartarako baimena duela adierazten duen ziurtagiria eman. Lehendakarigaiak espero du bi hilabeteko epean izatea lehendakari; hartarako, PSEko 25 legebiltzarkideak lehenbailehen akreditatu nahi ditu eta, itxura guztien arabera, datorren astean jasoko dituzte beren aktak. || (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Atzo kazetariek eta akreditatuek bakarrik gozatu ahal izan zuten filmaz. Prestakuntza eta gaitasun akreditatua duten osasun langileek egina.
2 da ad. Norbaitek lan bat edo egiteko bat betetzeko hautatua izan dela edo hartarako baimena duela adierazten duen ziurtagiria erakutsi. ANVren ordezkari bat ez zegoela behar bezala akreditatuta eta, beraz, ezin zuela bozkatu.

Aztergaia: akreditatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "†  akreditatu, akreditazio e. egiaztatu, frogatu, egiaztagiri, agiri..."

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

gutxieneko baldintza betetzen dute a-dun formek eta horregatik akreditazio eta akreditatu forma arautu baztertuak berreskuratzea proposatu da, araua aldatzeko eskatu.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. egiaztatu, frogatu, baimena izan, etab.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

akreditatu, akredita/akreditatu, akreditatzen.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "eta akreditazio: Ados gaude 'egiaztatu', 'frogatu' eta 'baimena izan', adieraren arabera noski, nahikoak izan daitezkeela gehienetan 'akreditatu'-ren ordezkotzat, baita 'egiaztagiri', 'agiri' edo 'baimen' 'akreditazio'-ren ordezkotzat ere. Dena den, politikako kontzeptu honekin topo egin genuenean, zalantza sortu zitzaigun ('akreditazio' nazioartekotzat jo daiteke horretarako): // English accreditation French accréditation Definition remise des lettres de créance d'agents diplomatiques German Akkreditierung; Beglaubigung Italian accreditamento Definition rimessa di lettere credenziali Dutch accrediteren Portuguese acreditação Finnish akkreditointi;valtuuttaminen Swedish ackreditering Definition det att ge diplomat fullmakt att representera sitt land hos främmande makt" (2001-01-23)

akreditazio
iz. Ziurtagiri mota, norbait lan bat edo egiteko bat betetzeko hautatua izan dela edo hartarako baimena duela adierazten duena. Ik. akta 2; sinestamendu. Berdin dio herrialde osorako kazetari akreditazioa baduzu, bertako agintariek erabakiko dute nor sartu han eta nor ez.

Aztergaia: akreditazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): kreditazio 39: Berria 28 (adib.: “Kreditazioak. Legebiltzarkideen herenak kreditazioak egin behar dituzte Legebiltzarra eratzeko prozesua hasteko”), EiTB 11 (adib.: “Alderdietako iturriek jakinarazi dutenez, litekeena da ostiralerako oraindik kreditatu gabe dauden parlamentariek aurkeztuta izango dituzte euren kreditazioak eta horrela, legebiltzarra osatzen duten 75 diputatuak prest egongo dira”); akreditazio 63: Berria 6, EiTB 52, Argia 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: kreditazio 14, Berria (adib.: “HABEk kreditazio sistema berria jarriko du euskara maila egiaztatzeko”); akreditazio 26: Berria 25 (adib.: “Nafarroako Lurralde Auzitegiak oraindik ez dute ezer egin akreditazioekin”), Jon Alonso (“Hura anabasa zen: ez omen zegoen gelarik jardunaldietako parte hartzaile guztientzat, nonbait, hainbat akreditazio falta omen zen”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

gutxieneko baldintza betetzen dute a-dun formek eta horregatik akreditazio eta akreditatu forma arautu baztertuak berreskuratzea proposatu da, araua aldatzeko eskatu.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. egiaztagiri, agiri, baimen, etab.

akriliko
1 adj. kim. Ik. azido akriliko.
2 adj. Zuntzez, pinturez eta kidekoez mintzatuz, azido akrilikoarekin egiten dena. Olioz eta pintura akrilikoz egindako margolanak. Urtero, 200.000 tona zuntz akriliko baino gehiago ekoizten da Estatu Batuetan.
3 adj. Gai akrilikoren batez egina dena. Margolan akrilikoak.
4 iz. Gai akrilikoz eginiko gauza, bereziki margolana. Erakusketan ikus daitezkeen akrilikoak lihozko oihaletan egin zituen artistak 70eko hamarkadaren hasieran.
Azpisarrerak

Aztergaia: akriliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Gure corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

akriliko EB 2 dira (Egin: "Orain, akrilikoak lantzen ditu"; "Akrilikoen nahasketak, hutsuneak eta difuminatuak, eskuak lantzen ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

akriliko : AB38 2, HiztEn-LurE, Euskalterm 11 (eta Eroski Zerrenda).

Hiztegietako informazioa

akriliko : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE. Hiztegiotan ez dugu aurkitu: EuskHizt, Lur EF/FE, Lur EG/CE, Casve EF, Casve FE, Lh DBF, PMuj DCV, PMuj DVC, DRA, Haize Garbia, T-L LFB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es acrílico formaren ordezkoak beste erdaretan: fr (DLLF): "Quím. acrylique; ácido acrílico acide acrylique; aldehído acrílico aldèhyde acrylique; resinas acrílicas résines acryliques"; it (L. Ambruzzi): acrilico; ácido- acido acrilico; ca (DCC): acrílic -a; en (Collins): acrylic; de (Slaby-Grossmann): ø.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

akritiko
adj. Heg. Ikuspuntu kritikorik ez duena, kritika alde batera uzten duena. Gure gazteek jarrera akritikoa dute. Iseka egiten diegu adostasun akritiko eta otzana agertzen dutenei. Gizartearen osasunerako ez dago gauza kaltegarriagorik jende akritiko, onbera eta esanekoa baino.

Aztergaia: akritiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh120 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

akritiko 3: Eguna 1990 (""Gaspar Book"ekin gaur egun kulturak jasaten duen merkatalizazioari kritika gogor bat egin nahi diote, bai eta lan eta ekoizleen sakralizazio akritikoari ere"), J.A. Leizaola ("Gauza ez da neutraltasunean estalitako orrik [sic] izaera akritikoan oinarritu guztia onartzea"), J. Chueca ("Era berean alderdi horrek desestabilizazioaren mamua uxatuz errealismo politikora makurtu zituen funtsezko zenbait errebindikazio #mdash#Errepublikarena baztertzearekin batera monarkia eta armadaren onespen akritikoa#mdash#, eta berak kontrolatzen zuen oposizioko esparru zabala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez eta beste hauetan ere: EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LB: 120 (Aizu 1, Argia 8, Berria 40, Deia 4, EiTB 2, ElCorreo 4, Elkar 29, Erlea 2, Euskaltzaindia 1, Jakin 12, Laneki 1, UEU 12, EHU 1, Uztarria 2);ETC: 342

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: akritiko adj. acrítico, -a akademiako sektore handi bat pentsamendu akritiko baten bolizko dorrean babestu da: un amplio sector de la academia se ha refugiado en la torre de marfil de un pensamiento acrítico / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

frantsesez ez da halakorik ageri (cf. non-critique).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da hainbat iturritan, baina Heg. markarekin jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

akrobata
iz. Akrobaziak egiten dituen artista. Akrobatak bezala jauzi egin.

Aztergaia: akrobata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Gure corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu akrobata formarik aurkitu; txerpolari 48 aldiz jaso da (baina acróbata/acrobateen ordaina den zehazterik ez dago; ik. testuinguruak): B 1 (Kk Ab II); G 47 (Anab Poli 43, Zait Plat 3; Apaol).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu akrobata forma aurkitu; txerpolari 7 aldiz (Anab 5, Zait; A. Pontesta 'titiritero' gisa azalduz oharrean).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

akrobata : DFrec 2, AB38 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 1.

Hiztegietako informazioa

acróbata/acrobate-ren ordainak beste hiztegietan: akrobata : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, EuskHizt, Lur EG/CE, Lur EF/FE, Casve EF, soka-dantzari : PMuj DCV, HaizeG FE; sokadantzari : Casve FE; soka-gainkari : Haize Garbia FE; sokagaiñkari : Casve FE; txerpolari : HiruMila, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea. Hiztegiotan ez dugu akrobata forma aurkitu: DRA, Lh DBF, PMuj DVC, HaizeG EF, T-L LFB.

Erdaretako formak

es acróbata formaren ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): acrobate; it (L. Ambruzzi): acrobata, funambolo; ca (DCC): acròbata; en (Collins): acrobat; de (Slaby-Grossmann): Akrobat, Seiltänzer.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

akrobatiko
adj. Akrobaziari dagokiona. Kaioen hegaldi akrobatikoak. Kanpoan liburu zaharren azoka bat zegoen, eta mutil talde bat zebilen bizikleta akrobatikoekin.

Aztergaia: akrobatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

akrobazia
iz. Soka batean, trapezioan edo kidekoetan jauziak eta ariketa arriskutsuak egiteko antzea; jauzi edo ariketa hori bera. Erraztasunik handienaz akrobazia izugarriak egiten. Akrobazia saioak.

Aztergaia: akrobazia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
akromatiko
adj. Koloregabea; argi zuria banatu gabe igarotzen uzten duena. Irudi akromatikoak.

Aztergaia: akromatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

akromatopiko EB 1 (J.A. Berriotxoa).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

akromatiko : HiztEn-LurE, Euskalterm 5; akromatismo : HiztEn-LurE, Euskalterm 1; akromatopsia : HiztEn-LurE, Euskalterm 1; akromasia : LurE.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: akromatiko : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, EuskHizt: akromatismo : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; akromatopsia : EskolaHE; margo-gabe : PMuj.

Erdaretako formak

Beste erdaretakoak: fr (DLLF): achromatique / achromatisme; it (L. Ambruzzi): acromatico / acromasía, acromatismo / acromatización: operazione per rendere acromatico / acromatizar: acromatizzare, rendere acromatico il cristallo; en (Collins): achromatic; de (Slaby-Grossmann): acromasia: Achromasie, Farbenfehlerhaftigkeit / acromático: farblos, achromatisch / acromatismo: Achromatismus, Achromasie / acromaptosia: Achromatopsie, Farbenblindheit / acromatóptico: farbenblind, Farbenblinder.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

akronimo
iz. hizkl. Esapide baten hitzetako lehen letra edo silabez osaturiko hitza. Radar, "Radio Detection and Ranging"en akronimoa da.

Aztergaia: akronimo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

akronimo : HiztEn-LurE (ez da akronimo formarik aurkitu DFrec, AB38, AB50, Euskalterm bildumetan).

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietan: akronimo : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, EuskHizt.

Erdaretako formak

es acrónimo-ren ordainak: fr (DLLF): acronyme; it (L. Ambruzzi): acrónimo; ca (DCC): acrònim; en (Collins): acronym.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

akropoli
iz. hist. Antzinako Grezian, hiri gainean kokaturiko gotorlekua. Atenasko akropolia.

Aztergaia: akropoli

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: akropolis / ElhHizt: + / EskolaHE: akropolis.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-s: -poli (cf. Maileg 31-32).

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

akrostiko
1 iz. Bertso-lerroen hasierako letrak goitik behera irakurrita hitz bat edo esaldi bat eratzen duen olerki mota. Akrostikoen itzulezintasunaz.
2 iz. Akrostiko motako olerki baten lerroetako lehen letrek eratzen duten hitza edo esaldia. 1891ko Iurretako lore jokoetan, gipuzkoar batek idatzitako bertso batean, akrostiko gisa, "zazpiak beti bat" leloa azaldu zen.

Aztergaia: akrostiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh33 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

akrostiko. "Acrostichis, akrostikoa" Urt I 112.

LB 33 (Berria 6, Elkar 2, Euskaltzaindia (X. Kintana) 25); ETC 57

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: akrostiko iz./izond. (Lit.) acróstico, -a / Adorez: akrostiko iz. acróstico/ca / Labayru: 0 / NolaErran: ez da kalitate handiko hamalauduna, baina azaltzen du giro berri bat, aldarrikatuz goraki eta akrostiko modura 'Zazpiak beti bat'.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hiztegietan ere jasoa dago. Sartu.

akta
1 iz. Batzar agiria. Notario-aktak. Batzarretako aktak. Gero bileretako aktak jasotzen zituzten. Aktak ez ziren behar bezala bete.
2 iz. Norbait kargu publiko baterako hautatua izan dela adierazten duen ziurtagiria. Alderdiari bere senatari akta ez diola itzuliko esan du.

Aztergaia: akta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Eguneroko hizkeran, asko erabiltzen dira horren azpisarrera gisa gehi daitezkeen hauek: akta egin eta akta(-)liburua".

 - [I102]: "Sin. batzar-agiri".

 - [E109]: "aldamenean h. agiri".

 - Erabakia: EArau 120: akta iz. 'batzar agiria'", eta AS gisa: "akta egin" eta "akta(-)liburu". Batzordea (JAA, M.A, I.S): ezin da orain erantsi.

akta egin
du ad.-lok. Akta egiteko, epaiketa grabatzea proposatu zion.
akta liburu, akta-liburu
iz. Erakunde edo elkarte bateko batzar agiriak jasotzen dituen liburu modukoa. Euskara Batzordearen akta liburua.
Loturak
aktibatu, aktiba, aktibatzen
1 da/du ad. Tresnez, gailuez eta kidekoez mintzatuz, abian jarri, abiarazi. Polizia-auto bat bertatik igarotzen ari zenean aktibatu dute lehergailua.
2 du ad. inform. Prozesu bat exekutatzeko programa abian jarri. Ik. gaitu 3. Android sistema dutenek ere Google kontua aktibatu beharko dute ezinbestean.
3 da/du ad. Ernatu, aktibo bihurtu; indartu, biziagotu. Gobernu berriak eragin ditzakeen aldaketen kontra pertsona horiek aktibatzen saiatuko dira. Ekonomia berriz aktibatzeko eta bultzatzeko.
4 da/du ad. kim. Prozesu fisiko edo kimiko bat bizkortu. Amiantoak proteina multzo bat aktibatzen du, eta horrek hanturak sortzen ditu.

Aztergaia: aktibatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez ditugu aktibatu, aktibazio, aktibatze formak aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira aktibatu ad. 7 (M. Aurrekoetxea, Elhuyar, I. Uharte) eta izond. 9 (I. Irazabalbeitia, Zinetika kimikoa); aktibatze-energia 7 (Zinetika kimikoa); aktibazio 6 (B. Urkizu; eta "aktibazio-energia": J. Iturbe, J.A. Irabien, Zinetika Kimikoa; "aktibazio-entalpia": Zinetika Kimikoa).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aktibatu : AB38 3; HiztEn; Euskalterm 13; aktibazio : AB38 3; HiztEn; Euskalterm 12; activ- modukoen beste ordainak: bizkortu: AB38 6; eta Euskaltermen inbertsio eragin 1, gaitu 1, gaitze 2, suspertu 2, suspertze 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegiotan ez dira aktibatu, aktibazio, aktibatze formak aurkitu: EskolaHE, EuskHizt, Casve EF, Lur EF/FE, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

activar / activación formen beste hiztegietako ordainak: HiruMila: "1. aktibatu, -ri eragin; 2. avivar, excitar, acelerar: bizitu, bizkortu, azkartu, suspertu" / "1. -ri eragite; 2. Cienc. aktibazio". // ElhHizt: "1. bizkortu, azkartu, sustatu; 2. Quím. aktibatu; Tecnol. aktibatu, eragin" / "1. bizkortze, azkartze; 2. Quím. aktibazio; 3. Tecnol. aktibazio, aktibatze, eragite". // Lur EG/CE: bizitu, eragin. // Casve FE: "lehiatü, zaletü, zotükatü; pousser aküilatü, erakarri, azkartü, bixkortü" / "aküilatze, azkartze, lehiatze, bixkortze". // HaizeG FE: ernatu, akulatu, lehiatu. // T-L LFB: lehiatu, sustatu, akulatu, ernatu. // PMuj DCV: "eragin, bizkortu, leiarazi, ern-arazi, mugi-erazi". // Azkue Aurkibidea: ernarazi.

Erdaretako formak

es activar / activación formen ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): activer; Quím. activer / activation; it (L. Ambruzzi): attivare, avvivare, ravvivare, animare, rianimare, accelerare, sollecitare, incitare, affrettare; Fis., Chim. attivare; ca (DCC): activar / activació; en (Collins): to activate, to expedite, speed up, hurry along; -fuego to brighten up, poke; -mercado to stimulate / activation, expediting, speeding-up, stimulation; de (Slaby-Grossmann): in Tätigkeit setzen, antreiben, in Gang bringen, fördern, beschleunigen, beleben, fördern, betreiben, besorgen / Antrieb, Förderung, Aktivierung.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Tekn.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia eta erabilia.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aktibatu, aktiba, aktibatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "eta aktibazio: Onartzea proposatzen dugu. Baldintza minimoa betetzen dute, aski nazioartekoak dira eta ez dira 'teknikoegiak'. Behar ditugu" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aktibatu, aktiba, aktibatzen. da/du ad.

aktibatzaile
1 adj. Aktibatzen duena, aktibo bihurtzen duena. Horrelako etxaldeek ingurumena errespetatzen dutelako eta landa eremuetako ekonomiaren aktibatzaileak direlako.
2 adj./iz. kim. Substantziez mintzatuz, prozesu fisiko edo kimiko bat bizkortzen duena. Azaldu ezazu proteina aktibatzaile katabolikoak erabiltzen duen mekanismoa.

Aztergaia: aktibatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh54 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 54: Argia 3 (“Eusko Jaurlaritzak kaleraturiko Zaharrek parte hartzeko plan integralaren alde txostenean agertzen denez, teknologia berrietara sarbidea izatea aktibatzailea izan daiteke pertsona zaharrentzat”), Berria (“Kataluniaren independentzia du helburu, eta 2006az geroztik prozesu guztian zehar independentzia nahi duen gizarte zatiaren aktibatzaile garbia izan da”), Elhuyar 5 (“Ikerketa horien guztien ondoren, Chalfie estatubatuarrak proposatu zuen GFP proteina prozesu oso baten gene aktibatzaileari ezartzea, proteina aktibatzaile horrek abiarazitako prozesuak behatzeko. Izan ere, argi berdeak prozesu horiek guztiak argituko lituzke”), Elkar 2 (“Badirudi hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako indar batzuk ere ohartu direla datuok izan dezaketen indar aktibatzaileaz”), Consumer 2 (“Mina da garrantzitsuena, eta egitura minberen konprimaketagatik ez ezik gune mamitsuan dauden substantzia aktibatzaileen eraginagatik ere gertatzen da”), Laneki 7 (“A (activating event): pertsonari aurkezten zaion kanpoko gertaera erreala; gertaera aktibatzailea”), UEU 34 (“Sonanbulismoaren eta loaldi paradoxikoaren artean lotura bat dagoela egiaztatu da: loaldi paradoxikoko mekanismo aktibatzaileen funtzionamendu txarraren ondorio litzateke sonanbulismoa”, “Exoma osoaren sekuentziazioaren bitartez STAT3transkripzio faktorearen DNAra lotzeko domeinuan mutazio aktibatzaile berri bat identifikatu dugujaiberriko diabetesa duen paziente batean”); ETC: 394

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: aktibatzaile (Kim); Adorez: aktibatzaile: iz. (Kim.) activador/ra; Labayru: 0; NolaErran: 0; Euskalterm: aktibatzaile (Kim., Med.); ZTHB-Kim: aktibatzaile.

Bestelakoak

aktibatu 1 da/du ad. Tresnez, gailuez eta kidekoez mintzatuz, abian jarri, abiarazi. Polizia-auto bat bertatik igarotzen ari zenean aktibatu dute lehergailua. 2 du ad. Inform. Prozesu bat exekutatzeko programa abian jarri. Ik. gaitu 3. Android sistema dutenek ere Google kontua aktibatu beharko dute ezinbestean. 3 da/du ad. Ernatu, aktibo bihurtu; indartu, biziagotu. Gobernu berriak eragin ditzakeen aldaketen kontra pertsona horiek aktibatzen saiatuko dira. Ekonomia berriz aktibatzeko eta bultzatzeko. aktibazio 1 iz. Tresnez, gailuez eta kidekoez mintzatuz, aktibatzea, abian jartzea. Segurtasun sentsoreen aktibazioa. Inhalagailua behin bakarrik sakatu, eta arnastu (behin edo 5-6 aldiz arnastu daiteke inhalagailuaren aktibazio bakoitzeko). || Neuronen aktibazioa. 2 iz. Inform. Prozesu bat exekutatzeko programa abian jartzea. Gutunak aktibazio kode bat darama. 3 iz. Ernatzea, aktibo bihurtzea; indartzea, biziagotzea. Salbuespen neurriak amaitzeko berme bakarra herritarren aktibazioa delako. Euskal gizarteari aktibaziorako eta elkarbizitzarako mezua dakarkio. Horrek ekar lezake hazkunde ekonomikoaren aktibazioa bere iritziz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Adiera orokorraz gain, komeni da kimika arlokoa ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Kim.

aktibazio
1 iz. Tresnez, gailuez eta kidekoez mintzatuz, aktibatzea, abian jartzea. Segurtasun sentsoreen aktibazioa. Inhalagailua behin bakarrik sakatu, eta arnastu (behin edo 5-6 aldiz arnastu daiteke inhalagailuaren aktibazio bakoitzeko). || Neuronen aktibazioa.
2 iz. inform. Prozesu bat exekutatzeko programa abian jartzea. Gutunak aktibazio kode bat darama.
3 iz. Ernatzea, aktibo bihurtzea; indartzea, biziagotzea. Salbuespen neurriak amaitzeko berme bakarra herritarren aktibazioa delako. Euskal gizarteari aktibaziorako eta elkarbizitzarako mezua dakarkio. Horrek ekar lezake hazkunde ekonomikoaren aktibazioa bere iritziz.

Aztergaia: aktibazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh316 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu aktibazio formarik.

aktibazio 314: Aizu 4, Argia 30, Berria 72, Deia 4, DiarioVasco 10, Euskal Herriko Agintaritza 11, EiTB 10, Elhuyar 55, Elkar 11, Consumer 14, Espainiako Gobernua 3, Goiena 6, Jakin 10, Karmel, Laneki 48, UEU 23, Uztarria 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aktibazio 5, Berria.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Tekn.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da hainbat eremutan, eta jasotzekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

aktibismo
iz. Aktibistaren jarrera edo jarduera. Horregatik indarkeriarik gabeko aktibismoa da bide bakarra. Militantzia-ereduak, aktibismoa eta gizartea bera asko aldatu dira hamabost urte hauetan.

Aztergaia: aktibismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf aktibista arautua.

LBeh (2014-04-03): aktibismo 50: Berria 22 (adib.: “Arazoari aurre egiteko, hainbat aktibismo kanpaina sortzen hasi dira mundu osoan”), EiTB 5 (adib.: “Polizia eta jazarpen eskaintza da, ezker abertzalearen edozein aktibismo politikoren aurrean", gaineratu du”), Jakin 4 (adib.: “Era horretara, aktibismoari eman zitzaion (eta ematen zaio) lehentasuna”), Argia 18 (adib.: “Jende asko hardcorera aktibismo politikotik hurbildu ginen”), DiarioVasco (“Bertan, tramak ongi islatzen duen bezala, bertako aktibismo anarkistarekin bat egiten du eta maputxeen herriari buruz nolabaiteko hurbilketa bat egiten du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aktibismo 21: Berria 10 (adib.: “Jardunaldi haietan jorratutako gai nagusia, aktibismo feminista berrien rola izan zen; oraingoan, berriz, gai horri eustea espero dute”), Joseba Zulaika 4 (adib.: “EKINekoek eta hasierako ETAkoek EGIkoen aktibismotik bereizi nahi zuten beren burua”), Txema Ramirez de la Piscina 4 (adib.: “Gizarte-mugimenduetan, auzunetan, okupatutako lantokietan aktibismo militante harrigarria sumatzen da”), Jose Ramon Goikoetxea (“ideologia burges txikiaren esanetara zegoen, eta nazionalismoan, aktibismoan eta boluntarismoan hartzen zuen oinarri”), Markos Zapiain (“Sortzaileak inplikatu egin nahi zaitu bere ametsetan, labe guztiak piztu nahi izaten ditu, baina irakurlearen aktibismoa bestelakoa da”), Joan Mari Lekuona (“Inor ez dadila ausart Jainkoaren seme-alabak oharkabetzen aktibismoaren zorabiora eramanez edota multiplizitatean sartuz praktika arrunten zama astunegiaz eta kanpoko egintzez”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: aktibismo, aktibista.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es activismo / fr activisme: Elhuyar: aktibismo / Nolaerran: aktibismo / Zehazki: aktibismo / Labayru: aktibismo / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

aktibista
iz. Ekintzailea, zuzeneko politika- eta gizarte-ekintzetan era aktiboan parte hartzen duena. Ik. militante. Aktibista politikoak ere entrenatu egiten direla uste du hemengo jendeak.

Aztergaia: aktibista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aktibista forma 3 aldiz ageri da, EB (X. Gereño: "Hogei eta hamabi urte beteta zituen, eta zortzi zeramatzan organizazioan aktibista bezala, baina inoiz ez zuten preso hartu"; Egin: "aktibista preso guztien askatasuna"; "Holandako eta Ipar Europako aktibisten kontra lan egiten zuelako, garbitu bide dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aktibista : DFrec 3; AB50 3; Euskalterm 1 (eta = ekintzaile, ekintzari).

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietan: aktibista : EuskHizt; ekintzaile ; HiruMila-ElhHizt (s.u. activista); traholatiar : Casve FE (s.u. activiste). Ez da aktibista formarik aurkitu besteotan: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, HLEH, Lur EG/CE, Lur EF/FE, HaizeG, Casve EF, Lh DBF, PMuj, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ekintzailea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Honekin batera 'aktibismo' ere sartzea komeni" (2001-01-23)

aktibitate
1 iz. Ondorio bera duten gertakari fisiko koordinatuen multzoa. Nafarroako iparraldea aktibitate sismiko handiko eremua da.
2 iz. Jarduera, jarduna. Ik. ekintza. Goiz guztian zehar aktibitate eta erakustaldi ugari izango dira. Elikadura eta aktibitate fisikoa.

Aztergaia: aktibitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1997-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

aktibitate 330: Deia 6 (adib.: “Herri honetan pasa den asteburuan aktibitate asko egon ziren,baina aste honetan ospakizunari jarraipena emango zaio”), Elhuyar 30 (adib.: “Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren (CSN) definizioan oinarrituta, honela definitzen dituzte El Cabrilen han jasotzen dituzten materialak: tarteko aktibitatea duten hondakin erradioaktiboak”, “RB familiako proteinek, berriz, E2F proteinen aktibitatea oztopatu egiten dute, hau da, zelula-zikloaren kontra egiten dute”, “Orain, nahasmendu horren kausa HDAC2 entzimaren aktibitatea handitzea dela erakutsi dute, eta horrek eragiten dituela mGlu2 hartzailea inhibitzea ekartzen duten aldaketa epigenetikoak”, “garunaren aktibitateari buruzko informazioa”), Consumer 17 (adib.: “Tiroidearen aktibitatea handitzen denean, hipertiroidismoaz hitz egiten ari gara eta normaletik behera jaisten denean, berriz, hipotiroidismoaz.”, “Obarioen aktibitatea galarazi eta ehun endometrialaren hazkuntza geroratzen edo mantsotzen duten botikak hainbat substantziaz osatuak daude”), Berria 85 (adib.: “Inguru haietan ureko jolas aktibitate anitz egin daiteke, besteak beste arrantza, piraguismoa eta arrauna”, “Lan Auzitegian bost kolegio daude: industria, merkataritza, laborantza, orotariko aktibitateak eta arduradunak”, “Eszeptikoek diote eguzkiaren aktibitatea handitu egin dela azken 60 urteetan eta horrek nolabait ere eragina izan duela Lurreko kliman”), EiTB 55 (adib.: “Nahiz eta aktibitate asko badira, kalean ibiltzen zoazelarik, lasai sentitzen zara, hemengo jendea biziki gozoa da”, “Varsovia hirigunea jendez gainezka zegoen eta errespetu osoz, aktibitatea gelditu eta isilunea jarraitu dute beste milaka eta milaka hiritarrek”, “Zentralaren aktibitate lizentzia uztailaren 5ean amaitzen da”), Jakin 9 (adib.: “Espainiar biztanleriaren aktibitate tasa %56,95 bada, etorkinena %76,17”, “Alde batetik dio Egunkaria ixteko oinarririk ez zegoela eta inongo araudik ez duela epailea gaitzen komunikabidearen aktibitatea probisionalki suspenditzera”, “Nola dinamizatuko du irakasle batek aktibitate edo klasea, berak ere maila pertsonalean erantzun gabe, itxi gabe edo pausatu gabe badu gaia?”), Argia 60 (adib.: “Badirudi aktibitate sismikoari sumendien jarduera gailentzen zaiela“, “Europar Batasunak, aldiz, aukera justuena eta sozialena alboratu du: Finantza Aktibitateen Tasa (FAT)”, “Aski da lurpetik aktibitate altuko fluxua ateratzea denak karbonizatzeko”, “Helburua zen martxoaren 20an findegiaren aktibitatea gelditu eta konponketa egitea”), DiarioVasco 68 (adib.: “2010ko aktibitateen azalpena eta aurrekontuaren onarpena”, “Aktibitateak: arrauna, surf, piragua...”, “Zabiel kultur etxe dotoreak makina bat aktibitate izango ditu egunotan”, “egitasmo horri esker, ehundaka dira, lasterka bide, euren egunerokotasunean aktibitate fisikoa egite ohitura bihurtu duten emakumeak, eta joan den urtean azkeneko edizioa izango zela aipatu bagenuen ere, izenematea oso altua izan zenez, jada, bosgarren urtez antolatu dugu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aktibitate 155: Herria 53 (adib.: “Hortan bermatuz, ez dute lekuen husteko ideiarik, eta ahal diren aktibitate guzien xutik atxikitzeko laneri lotuak dira”, “Berantegi baitzen euskarazko lan postu baten galdatzeko, halere ttipienekin euskaraz egiten dituzte aktibitate batzu”), Berria 75 (adib.: “Aktibitatearen heinak, moldatu ez ezik, eraldatu ere egiten du ingurumen”, “Zentro barruko jarduerez gain, bestelako aktibitateak ere egiten dituzte kalean”), Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur 6 (adib.: “Gakoa da lana, langabezia eta aktibitatea nola definitzen diren.”, “Aktibitatearekiko harremanaren araberako biztanleen inkesta”), Ramuntxo Etxeberri 5 (adib.: “Politika arrazoi batengatik gelditu zen Indonesiako pilotaren aktibitatea”), Anjel Lertxundi 5 (adib.:”Industria hitzak, aktibitatea adierazteaz gainera, inor trebatzea ere esan nahi du, eta oraingoan ere etimologiak ekintza eta prestakuntza uztartzen ditu.”), Pablo Sastre 2 (adib.: “Emineren etxeko aktibitate bakoitza Bismillah Allahren izenean batekin lagundu behar zen: Bismillah etxean sartzerakoan, Bismillah garbitzen hastean, Bismillah lehen ogi zatia ahoratzerakoan”), Xabier Olarra (“Elektrorretinogramak, argiz estimulatutakoan zer jarduera elektriko dagoen jasotzeko diseinatuak, erabat lauak ziren, eta ikusmenera bideratutako potentzialek, berriz - garuneko ikusmen-aldeetako jarduera erakusten duten grafikoek erakutsiak -, aktibitaterik ez zegoela adierazten zuten: beraz, elektrizitate aldetik, ez zen jadanik ezer sumagarririk gertatzen, ez erretinetan, ez garunean.”), Jenaro Garate (“Erich Frommek badio zerbait: "maitatzea jarduera (aktibitatea) da eta ez saiatze pasiboa; beti adi egotea, ez derrepenteko joera”), Ana Urkiza (“ETAren aktibitate militar ikaragarria”), Irene Aldasoro (“Tentsio normalak desagertuz gero, gaixo bat ohean geratzean edo astronautak astuntasunik gabeko inguruan egun batzuk igarotzean gertatzen den bezala, oso murrizten da aktibitate piezoelektrikoa, eta, horren ondorioz, hezurren elikadura kaltetzen”), Filosofiako gida (“Hizkuntza, beraz, giza jakintzaren eta aktibitatearen alor guztietan aurkitzen dugu, eta, horrenbestez, hizkuntzaren azterketak giza izatearen alor askori buruzko gure iritzi eta interpretazioak alda ditzake”), Menane Oxandabaratz (“Zeren eta badakit, adibidez, ordinagailüek lana zinez zalü elkitzen diela, urte oroz behar direlarik kontüak elki, aktibitatearen neurriak.”), Pako Aristi (“Bakoitzak bere gauza propioak lantzen ez baditu, eta ez naiz ari hobby ditxosozkoei buruz, beste ikuspegi bat emango dioten hainbat aktibitateri buruz baizik, orduan jakinduria gordetzen duen makina handiaren mende geldituko da gizateria dena.”), Unai Iturriaga (“Bizitza osoan izan ez dodan ajea daukot, nire txilibitua baino txikiago sentitzen naz, nire aktibitate zerebralak mailu hotsa baino ez dau joten...”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es actividad / fr activité: Elhuyar: 1 jarduera; ekintza; 2 Fis. aktibitate / Nolaerran: a) aktibitate (BL) – jarduera (zab.) – aribide (BL) (goi), professionnelle langintza (zab.): cesser ses activités sujet: entreprise alde bat gelditu – lana alde bat gelditu; dans quoi exerce-t-il son activité? zertan du langintza?; l'entreprise a cessé ses activités enpresa alde bat gelditu da pratiquer une activité physique régulière gorputz ariketak jarraituki egin elle déborde d'activité sujet:personne mila zereginetan sartua da; en activité: être en activité sujet:volcanle volcan est toujours en activité sumendia beti bizi da; sujet:centrale nucléaire, la centrale nucléaire est en activité zentral nuklearra alha(n) da – zentral nuklearra badabil être en pleine activité sujet:usine azkarki lanean ari izan – karraskan lanean ari izan, sujet:personne lan eta lan ari izan; mes parents sont toujours en pleine activité burasoak beti lan eta lan ari dira lehen bezala; économique, productive langintza – ari; l'activité industrielle n'augmente plus industria langintza ez da gehiago handitzen; grâce à l'activité économique, les gens vivent mieux maintenant là-bas aussi ekonomiaren ariari esker, orain jendea aiseago bizi da han ere; b) emploi lanbide activité professionnelle lanbide - lan jarduera; avez-vous une activité professionnelle? laquelle? lanbiderik baduzu? zein? avoir une activité salariée soldatako lana izan – soldatapeko lana izan; en activité salarié lanean cesser son activité sujet: salarié lana utzi sujet: médecin medikuntza utzi; c) domaine d'intervention de entreprise lan eremu – aritze eremu – jarduera eremu notre activité principale est l'informatique gure jarduera/lan eremu nagusia informatika da / Zehazki: jarduera, jardun; actividad sindical, sindikatuen jarduera, jarduera sindikal; estar en plena actividad, bete-betean (lanean) aritu / Labayru: 1 Conjunto de trabajos: ekintza, jarduera, eragiketa, ari, ekimen (iniciativa); 2 Vigor: bizkortasun, indar, kemen, azkartasun; 3 Acción intensa: ekin, aztarrika; 4 En química: aktibitate / Adorez5000: 1 actividad, ejercicio: jarduera, jardun, ariketa; actividad agrícola: nekazaritzako jarduera; actividad benéfico-social: ongintza-gizarte jarduera; actividad comercial: merkataritzako jarduera; actividad cultural: kultur jarduera; actividad económica: ekonomi jarduera; etab. 2 acción: egintza, ekintza; actividad cultural: kultur ekintza; actividad pastoral: pastoralgintza. 3 sesión, jornada, actuación: ekitaldi, jardunaldi. 4 estímulo: eragintza, eragin, akuilatze, bultzatze; se ha curado por la actividad del entorno: inguruaren eraginez sendatu da. 5 ánimo: oldar, aktibitate. 6 cualidad de activo: aktibotasun, ekinkortasun, lankortasun. 7 laboriosidad: lankortasun. 8 (Cienc.) aktibitate; actividad óptica: aktibitate optikoa.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. (ez dago maileguaren premiarik; cf. jardun, etab.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Magnitude fisiko baten izena da ('aktibitate erradiaktibo'). Zerrendan sartu nahi ez da, oso teknikoa delako, mesedez, ez esan erabat saihestekoa denik, burugabekeria bailitzateke, hori ikusita, inork 'jarduera erradioaktibo' ematea" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aktibitate 1 iz. Fis. Aktibitate erradioaktiboa. Aktibitate sismikoa. 2 iz. e. jarduera, jardun.

aktibitate erradioaktibo
iz. kim. Elementu erradioaktiboetan, denbora-unitateko desintegratzen den nukleo kopurua. Ikuskatzaileek espero ez zen aktibitate erradioaktiboa aurkitu dute Garoñako zentral nuklearrean.
aktibo
1 adj. Egiten duena, ekintza dagokiona. Anton. pasibo. Jarrera aktiboa eta pasiboa.
2 iz. ekon. Egoera-balantzearen zatia, enpresaren ondasun eta eskubideak jasotzen dituzten kontu sailek osatzen dutena; ondasun eta eskubide horiek berak. Balantzean aktiboko kontuak likideziaren arabera ordenatzen dira maizenik. Enpresak sei milioi euroren aktiboa eta hiru milioi euroren pasiboa dituela ziurtatu du.
3 iz. ekon. Finantza aktiboa. Saldu beharreko aktibo horiek erosteko borondatea azaldu zion Enel-ek Gas Natural-i.

Aztergaia: aktibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz: "izond. eta iz. (Tekn.)".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "eta aktiboan / jardunean, aktiboki, aktiboko: 1.- esanahi eta adierak oso ondo markatu beharko lirateke, adiera piloa baitu hitz honek; 2.- Ik. 'jardunean' (oraindik ezin bada ikusi, beraz, ezin ezer askorik esan); 3.- edozein modutan 'jarduneko X' adibideren bat jarriko nuke, argigarri; 4.- 'jarduneko' horrek hartu behar baditu 'en funciones' eta 'en activo' adiera biak, ez nago ados. Horiek bereizi beharra dago. 'Presidente en funciones' ez da presidentea, haren lanak egiten ditu hura falta denean. 'Profesor en activo', ordea, bada irakaslea eta irakaslanean dihardu" (2001-03)

aktiboan
1 adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, aktiboan-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. jardunean].
2 adb. Ipar. eta naf. [Oharra: Euskaltzaindiak, aktiboan-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arian].

Aztergaia: aktiboan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: en activo.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Saih. Ik. jardunean.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'aktiboan e. jardunean proposatzen da, baina kontuan izan behar da jardunean ez dagoela Hiztegi Batuan. Dena den, proposamena honako hau izanen litzateke: Aktiboan e. 1 jardunean 2 Naf. arian (eta bi hitz hauek 2. itzuliko zerrendan sartu)'.

 - [E116]: 'Nik ez dut arian hori OEHn aurkitu, nahiz eta arialdi den jardunaldi. Ez dakit, ez nintzateke ausartuko hola botatzera hori'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'aktiboan* e. 1 jardunean 2 Naf Ipar arian'.

aktiboki
adb. Era aktiboan. 65 urtetik gorako gizon-emakumeak gizartean aktiboki parte hartzera deitu zituzten.

Aztergaia: aktiboki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ki (maileg.)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aktiboki

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper