3 emaitza bilaketarentzat
Batetik, arabera dela eta, badakit aditz jokatuekin ere <-(e)n + NOREN> egitura erabili ohi dela: adibidez, esaten dutenaren arabera. Galdera da ea ohikoa den -(e)n soilarekin erabiltzea: alegia, etortzen diren arabera bezalako esaldiak ohikoak ote diren euskaraz (‘etortzen diren neurrian/heinean/bezala’ zentzuan).
Bestetik, zalantza bera daukat arau hitzarekin: ohikoak al dira etorri diren arau gisakoak?
Zalantzarik ez dut forma hauen zuzentasunaz: ezkondu delako berria, hori gaizki dagoelako ustea oso zabaldua dago; baina ez dakit beste hauek zuzenak ote diren: zerbait larria gertatu den susmoa dut, ordainduko ez didaten beldur naiz, hemengoa den seinale…
Ariketa batean honako galdera hau agertu zaigu: "Noiz -(e)n eta noiz -(e)lako?"
Norgehiagoka irabaziko __________________ itxaropenaz zelairatu ziren
a) zutelaren
b) zutenaren
c) zutelako
Mamua etorriko _______________________ aitzakiaz ez nintzen oheratzen
a) zen
b) zelaren
c) zenaren
Aztertuta dago kontu hori?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.