Arantzabalek txartel gorria ikusi du (oker).
Arantzabali txartel gorria atera diote (zuzen).
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Horrek ez du zer ikusirik nik esandakoarekin (zuzen).
Horrek ez du zer ikustekorik nik esandakoarekin (oker).
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Zelan esan ahal dot diezaiozuen bizkaieraz?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > adizki jokatuak
Indabak jan nahi ditut esaten badugu, zergatik ez esan indabak jan nahiago ditut?
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak
Zuzenak al dira bi esaldi hauek eta hauen gisakoak?: Emaitza onak izateko, ikasi nahi behar duzu. Baina gure harremana ona izan dadin, zeuk ere nirekin egon nahi behar duzu.
Zalantza-mota:
sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Zuzena al da Sar al naiteke? galdetzea, ala Sartu al naiteke? galdetu behar da?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditzoina, hitzak-aditzak > partizipioa
Agindu aditzarekin beti esan behar da, adibidez, isil gaitezela agindu digu irakasleak? Ez da zuzena isil gaitezen agindu digu irakasleak esatea?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak
Zuzenak al dira ahal izango eta ahalko? Biak dira zilegi?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > adizki jokatuak
Baiezkotan arrazoi duzu / arrazoia duzu eta ezezkotan ez duzu arrazoi(a) / ez duzu arrazoirik erabilerak zuzenak al dira?
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Zuk hori egin dezazun behar dut esaldiaren parekoa eta zuzena al da Zuk hori egitea behar dut esaldia?
Bestalde, behar izan aditzak ere, bi subjektu ezberdin izatekotan, -t(z)ea aditz-izena hartuko luke nahi izan eta nahiago izan aditzek bezala?
Zalantza-mota:
sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, perpausa > osagarriak