6 emaitza bilaketarentzat
Oro har, konplikatuegia da 25. araua, eta errazteko modua eskatzen dugu. Baditugu, halere, galdera konkretuak:
a) -ia letra-multzoez amaitutako hitzak lehen osagai direnean, bereziki laburrak direnean (kopia, biblia, grafia...), -a galdu egiten da ala ez?
b) Parte hartu, eskua sartu eta horrelakoen nominalizazio eta eratorrietan nola jokatu? Parte hartze ala partehartze, esku sartze ala eskusartze, parte hartzaile ala partehartzaile…?
c) <Izena + puska/pixka/apur/poxi/amini/mordo/pila/izpi/pare…>, nola idatzi? Marratxoz? LEF batzordearen arabera, mugakizun bereziko mendekotasunezko hitz-elkarteak dira, marratxoz zein bereiz idatz daitezkeenak. Marratxoa erabiltzea erabakiz gero, lotsa-izpirik ez du idatzi behar genuke, edo jende-mordoa etorri zen, idi-parea, etab. Baina ondoan bat hartzen dutenean, nolabaiteko ‘zenbatzaile zehaztugabetzat jo litezke, batzuk behintzat: pixka, poxi, amiñi, mordo, pila... Beraz, lasaitasun pixka bat behar dugu, gatz poxi batekin.
d) Marratxoa noiz erabili, letra larriz idatzitako hitz-elkarteetan. Hezkuntza Saila idaztea gomendatzen da; baina, marratxoa erabiltzen dutenentzat, ez al da nahasgarri samarra, letra larriak erabiltzean izan ohi diren zalantzak kontuan hartuta? Hezkuntza-Saila idaztea gaitzestekoa da?
Hitz konposatuetan zilegi al da letra larriak bietan erabiltzea? Esate baterako: Neba-arrebak etorri dira? Espainiako Errege-Erreginak etorri dira?
Konturatu naiz hiztegietan ez dela ageri amalur / ama lur / ama-lur… izena, baina euskaldunok maiz erabiltzen dugun izena da. Nola behar luke? Zer dela-eta ez da ageri hiztegietan?
Ondo idatzita al dago honako esaldi hau: Bizkotxoa¬180¬ºCtan egosten da? Ala marratxoa behar du?
Nola erabili behar da -tzat kasu-marka ts, tz txistukari afrikatuen ondoren? Esaterako, trakets gehi -tzat: trakestzat/traketstzat/trakets-tzat...? Eta -tz gehi -tzat?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.