255 emaitza bilaketarentzat
Oro har, konplikatuegia da 25. araua, eta errazteko modua eskatzen dugu. Baditugu, halere, galdera konkretuak:
a) -ia letra-multzoez amaitutako hitzak lehen osagai direnean, bereziki laburrak direnean (kopia, biblia, grafia...), -a galdu egiten da ala ez?
b) Parte hartu, eskua sartu eta horrelakoen nominalizazio eta eratorrietan nola jokatu? Parte hartze ala partehartze, esku sartze ala eskusartze, parte hartzaile ala partehartzaile…?
c) <Izena + puska/pixka/apur/poxi/amini/mordo/pila/izpi/pare…>, nola idatzi? Marratxoz? LEF batzordearen arabera, mugakizun bereziko mendekotasunezko hitz-elkarteak dira, marratxoz zein bereiz idatz daitezkeenak. Marratxoa erabiltzea erabakiz gero, lotsa-izpirik ez du idatzi behar genuke, edo jende-mordoa etorri zen, idi-parea, etab. Baina ondoan bat hartzen dutenean, nolabaiteko ‘zenbatzaile zehaztugabetzat jo litezke, batzuk behintzat: pixka, poxi, amiñi, mordo, pila... Beraz, lasaitasun pixka bat behar dugu, gatz poxi batekin.
d) Marratxoa noiz erabili, letra larriz idatzitako hitz-elkarteetan. Hezkuntza Saila idaztea gomendatzen da; baina, marratxoa erabiltzen dutenentzat, ez al da nahasgarri samarra, letra larriak erabiltzean izan ohi diren zalantzak kontuan hartuta? Hezkuntza-Saila idaztea gaitzestekoa da?
Nola idatzi behar da, postposizio ala posposizio, substantzia ala sustantzia? Eta -bsz- multzoa dutenak? Abszesu eta abszisio hitz teknikoak, adibidez.
Hitz konposatuetan zilegi al da letra larriak bietan erabiltzea? Esate baterako: Neba-arrebak etorri dira? Espainiako Errege-Erreginak etorri dira?
Nola erabili behar dira euskaraz grekozko -itis, -osis eta antzeko amaierak dituzten hitzak?
Noiz esan daiteke mailegu bat zaharra dela (edo berria)? Nola jakin noiz den -sz- multzoa ala -z- soila? Edo noiz gorde j eta noiz egokitu mailegua g forman? Noiz du mailegu batek forma erabakigarria izateko adinako tradizioa?
Tabako paketea / pakete tabakoa eta antzekoetan, zein da ordena zuzena?
Zuzena al da Tolosara itzultzen naizenero gertatzen zait hori esatea? Zuzena da naizenero hori?
Zuzena al da Beste egunean ez zinen etorri esatea?
Badakigu Herriak garapen handia ezagutu zuen modukoak ez direla egokiak (zuzenak), eta, hor, ezaguturen ordez, izan behar lukeela; beraz, uste izatekoa da goian aipaturikoa ere ez dela, gutxienez, egokia, euskaraz. Zuzen gabiltza?
Zuzena al da maite gaituztela seinale esaldia?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.