Korrika ez joateko adierazteko, poliki (joan) esaten diet nik ikasleei. Lankide batzuek oinez edo ibiltzen esaten diete, eta gaizki esana dagoela iruditzen zait niri. Pausoan edo esan beharko genuke?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > esapideak, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenak, joskera > esapideak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Nola behar du: <Mariak esan du, "Pozik nago"> ala <Mariak esan du: "Pozik nago">? Hau da, ‘esan du’ aditzaren atzetik, koma ala bi puntu?
Eta beste honetan: <Mariaren hitzetan, "Pozik nago"> ala <Mariaren hitzetan: "Pozik nago">?
Zalantza-mota:
lexikoa > aditzak, ortografia > puntuazioa, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, joskera > hitz-ordena, karaktereak > markak
Olano topean dabil (zuzen).
Olano topera dabil (oker).
Zalantza-mota:
morfologia > kalko baztergarriak, morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Badakit okerrak direla *Ez duzu zertan etorri beharrik eta *Ez daukat zu zertan engainatzen ibili beharrik esaldiak, baina zuzenak al dira Ez duzu zertan etorri behar eta Ez daukat zu zertan engainatu behar esaldiak?
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak > determinatzaileak, joskera > aditz-joskera, lokuzioak/kolokazioak
Nahikoa, hamaika eta horrelakoen komunztadura nola egin behar da, singularrean ala pluralean?: Hamaika buruhauste izan ditut/dut?
Zalantza-mota:
morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > esapideak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, joskera > esapideak, joskera > esapideak
Gaztelaniazko por si viene edo frantsesezko s’il/elle venait forma honela eman al daiteke euskaraz?: Ohartxo bat utziko diot badaezpada etortzen bada.
Zalantza-mota:
lexikoa > orokorra, sintaxia
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak > adberbioak, joskera > esapideak
Zein da norbaiten edo zerbaiten izena galdetzeko esaldi zuzena?
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, joskera > esapideak, lokuzioak/kolokazioak
Zuzenak al dira Hain da handia, ez baita atetik sartzen moduko esaldiak?
Zalantza-mota:
lexikoa > orokorra, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, joskera > kalko baztergarriak