6 emaitza bilaketarentzat
Zuzena al da maite gaituztela seinale esaldia?
Honako bi esaldi hauek egokiak dira, gure ustez:
Bihar euria egingo duela entzun dut.
Bihar euria egingo omen du.
Baina honako hau egokia al da?:
Liernik esan du bihar euria egingo omen duela.
Gaztelaniazko por si viene edo frantsesezko s’il/elle venait forma honela eman al daiteke euskaraz?: Ohartxo bat utziko diot badaezpada etortzen bada.
Zuzena al da baino, bainan, bainon esatea baina esan ordez?
Zalantzarik ez dut forma hauen zuzentasunaz: ezkondu delako berria, hori gaizki dagoelako ustea oso zabaldua dago; baina ez dakit beste hauek zuzenak ote diren: zerbait larria gertatu den susmoa dut, ordainduko ez didaten beldur naiz, hemengoa den seinale…
Ariketa batean honako galdera hau agertu zaigu: "Noiz -(e)n eta noiz -(e)lako?"
Norgehiagoka irabaziko __________________ itxaropenaz zelairatu ziren
a) zutelaren
b) zutenaren
c) zutelako
Mamua etorriko _______________________ aitzakiaz ez nintzen oheratzen
a) zen
b) zelaren
c) zenaren
Aztertuta dago kontu hori?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.