Zein da esaldi zuzena, zure esku dago ala zure eskuan dago?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak
Hurrengo esaldien artean zein da egokiena?
-
Euskadi.net-eko tresna komunetan, eduki-kudeatzaileak automatikoki sortzen ditu URLak.
-
Euskadi.net-eko tresna amankomunetan, eduki-kudeatzaileak automatikoki sortzen ditu URLak.
-
Euskadi.net-eko tresna erkideetan, eduki-kudeatzaileak automatikoki sortzen ditu URLak.
Bestalde, zuzen-egokia al da Erabakiak komunean hartuko ditugu esaldia?
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, lokuzioak/kolokazioak
Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz, eta eskolan gero eta sarriagotan entzuten dut Ume hau txixatu egin da esaten. Zuzena da esaldi hori?
Zalantza-mota:
lexikoa > aditzak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak-aditzak > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Zalantza bat, bare hitzaren ingurukoa. Esan daiteke leku barea? Egokia da?
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, lokuzioak/kolokazioak
Bere burua hiltzen saiatu da (oker).
Bere burua hiltzea intentatu du (zuzen).
Bere burua hil nahi izan du (zuzen).
Gure ustez, saiatu beti ez da intentaturen pareko, baizik ‘esmerarse’ eta ‘intentar’ / ‘s’efforcer’ eta ‘tenter’, bien alor semantikotik du apur bana, kontestuaren arabera.
Zalantza-mota:
lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, lexikoa > maileguak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Olano topean dabil (zuzen).
Olano topera dabil (oker).
Zalantza-mota:
morfologia > kalko baztergarriak, morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Arantzabalek txartel gorria ikusi du (oker).
Arantzabali txartel gorria atera diote (zuzen).
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Horrek ez du zer ikusirik nik esandakoarekin (zuzen).
Horrek ez du zer ikustekorik nik esandakoarekin (oker).
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Zer hobesten da batasunerako: aste honetan ala oraingo astean? Nire ustez, aste honetan, urte honetan eta horrelakoak esta semana, este año / cette semaine, cette année eta horrelakoen kalkoak dira.
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak > adberbioak, hitzak > determinatzaileak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Esnea zer egiten da, ozpindu ala garraztu?
Zalantza-mota:
lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak