8 emaitza bilaketarentzat
Zuzenak al dira ondorengo formak?
a) errusiakotu (Errusiakoa egin / bihurtu) [letra larriz ala xehez?]
b) errusiakotasun (Errusiakoa izatearen nolakotasuna) [letra larriz ala xehez?]
c) errusiaratu (Errusiara joan, bidali) [letra larriz ala xehez?]
d) errusiartu (errusiarra egin / bihurtu)
e) errusiartasun (errusiarra izatearen nolakotasuna)
f) errusieradun (errusieraz dakiena)
g) errusieratu (errusierara itzuli)
Gauza bera egin al dezakegu gainontzeko herritar-, hizkuntza- eta leku-izenekin? Esaterako: bilbokotu, bilbokotasun, bilboratu, bilbotartu, bilbotartasun, ameriketaratu, ameriketakotu, amerikartu, amerikartasun, eta abar.
Nola esan behar da: suak itzali, suteak itzali ala bietako edozein?
Haurrei lo eragitea adierazteko, loarazi ala lotarazi esan behar dugu?
Gizondu zaitezte ondo badago, gizonduarazi ondo dago?
Noiz erabili behar da ber- eta noiz bir?
Nola idatzi behar dugu ahaztu aditzaren arazlea, AHAZTarazi ala AHATZarazi?
Zer alde dago egin eta eragin aditzen artean?
Zuzena izanik entzun eta aditu aditzak elkarren sinonimoak direla esatea, nola liteke entzumen eta adimen izenak elkarren sinonimoak ez izatea?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.