52 emaitza bilaketarentzat
Zein forma dira hobestekoak euro hitzaren idazkera eta erabilera batuan?
Badakit bost mila lagun inguru bildu ziren zuzena dela; baina, NORK kasuaren marka jarri behar izanez gero, zein hitz deklinatu behar da?
Nola esan behar da: Euskal Herriko mapa ala Euskal Herriaren mapa? Agian Euskal Herri mapa?
Zer-nola esan behar da?:
a) ikastolako/ikastolaren zuzendari
b) alderdiko/alderdiaren bozeramaile
c) agiriak faltsutzeko delitua / agiriak faltsutzearen delitua
d) nobela euskaratzeko lana / nobela euskaratzearen lana
Nola da: kalitateko haragia ala kalitatezko haragia?
Gaztelaniazko "cara de cansado, cara de tonto" eta abar euskaraz esateko, -(r)en kasua erabili behar al da? Ezin al da esan nekatu-aurpegia, besterik gabe?; nekatuaren aurpegia esan behar al da nahitaez?
Zuzena al da merkealdi hitza pluralean erabiltzea (merkealdiak), gaztelaniazko rebajas eta frantsesezko soldes adierazteko?
Haciendo la paz / Faisant la paix esapidea euskaraz adierazteko, zuzena al da bakegintzan forma?
Buenos Airesetako ala Buenos Airesko?
Zalantza hauxe sortu zaigu: hamar urte inguru / hamar inguru urte. Zein da zuzena?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.