Badakit galdutzat eman, jo...eta halakoak zuzenak direla; baina zuzendutzat eman, zuzendutzat jo, egintzat eman, amaitutzat eman eta horiek ere ondo al daude?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Nola esan behar da deitzen zaio adizki trinkoa erabiliz, deritzaio ala deritzo? Hau da, bereizten al dira deritzaio (‘deitzen zaio’) eta deritzo (‘irizten dio’)?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, lexikoa > aditzak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > trinkoak
Zuzena al da topatu aditzarekin Mikel topatu dut, Mikelekin topatu naiz eta gisakoak erabiltzea? Izan ere, Labayru Hiztegiak dioenez, "topau/topatu, dau, da encontrar(se), hallar" erabil daiteke.
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak
Esaldi hau ondo al dago?: Gaur egun ezinbestekoa bihurtu da marka-irudia aztertzea? Ala Gaur egun ezinbesteko bihurtu da behar du?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Zein da esaldi zuzena, zure esku dago ala zure eskuan dago?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak
Olano topean dabil (zuzen).
Olano topera dabil (oker).
Zalantza-mota:
morfologia > kalko baztergarriak, morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Horrek ez du zer ikusirik nik esandakoarekin (zuzen).
Horrek ez du zer ikustekorik nik esandakoarekin (oker).
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Baiezkotan arrazoi duzu / arrazoia duzu eta ezezkotan ez duzu arrazoi(a) / ez duzu arrazoirik erabilerak zuzenak al dira?
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Zer atzizki hartu behar du ihes egin aditzaren aurreko sintagmak? Euskalkiaren araberakoa ote da? Zuzenak al dira honako esaldi hauek? 1.Irakasleari ihes egin zion, 2. Nire ihesi dabil, 3. Jonengandik ihesi etorri da.
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak
Badakit okerrak direla *Ez duzu zertan etorri beharrik eta *Ez daukat zu zertan engainatzen ibili beharrik esaldiak, baina zuzenak al dira Ez duzu zertan etorri behar eta Ez daukat zu zertan engainatu behar esaldiak?
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak > determinatzaileak, joskera > aditz-joskera, lokuzioak/kolokazioak