4 emaitza bilaketarentzat
Desberdin (edo ezberdin) hitza erabil al daiteke euskaraz? Ala hainbat (edo zenbait edo zenbatzaile-balioko beste hitzen bat) erabili behar da beti?
Jende hitza beti singularrean deklinatu behar da ala onartzen da pluralean ere? Eta joan al daiteke zenbait eta batzuk hitzekin edota zein eta edozein hitzekin? Adibidez, jende batzuk, zenbait jende, edozein jende eta abarrekin?
Aitak auto berria erosi du (zuzen)
Aitak auto berri bat erosi du (oker)
Normalean auto bakarra izaten dugu; beraz bat, sarriegitan, batere beharrik gabe erabili ohi dugu. Baina, halabeharrez, bigarren automobila balitz, Aitak beste auto bat erosi du izango litzateke esaldi zuzena, ezta?
“Bat bakarrik agertzen denean eta beste hitzaren agerraldi baten eraginpean dagoenean, gaur egun ere forma mugatuan gertatzen da, batez ere Hegoaldean, eta badirudi horrelakoak gomendatu behar direla euskara baturako (batarengan eta bestearengan, batari nahiz besteari...)” dio arauak.
NOR kasuan, agian, ez da hain arrotza gertatzen, baina beste kasuetan urrunegi doala iruditzen zaigu. Adibideak:
Batek (batak!) ostikoa eman dit eta besteak masailekoa.
Bati (batari!) ezetz esan diot eta baietz besteari.
Bi lagunen etxeetan izan naiz; batenean (batarenean!) hamaiketakoa egin dut eta bazkaria bestearenean.
Batekin (batarekin!) badakit zer egin, baina bestearekin ez.
Batengana (batarengana!) pozik joaten naiz, ez ordea bestearengana.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.