JAGONET bilaketa

50 emaitza bilaketarentzat

Lexikoa: baratze (baratzean/baratzan)

Beti zalantza izaten dut nola idatzi behar den: baratzAN ala baratzEAN. Zein da forma arautua?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > izenak

Modua adieraztea: -n, -ka (korrika, pausoan/ibilian)

Korrika ez joateko adierazteko, poliki (joan) esaten diet nik ikasleei. Lankide batzuek oinez edo ibiltzen esaten diete, eta gaizki esana dagoela iruditzen zait niri. Pausoan edo esan beharko genuke?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > esapideak, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenak, joskera > esapideak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: bihurtu (ezinbestekoa bihurtu / ezinbesteko bihurtu)

Esaldi hau ondo al dago?: Gaur egun ezinbestekoa bihurtu da marka-irudia aztertzea? Ala Gaur egun ezinbesteko bihurtu da behar du?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Data adieraztea: ospakizunak (Elkanoren Eguna / *Elkano Eguna; Xalbadorren Eguna / *Xalbador Eguna)

Nola behar du: Elkano Eguna ala Elkanoren Eguna?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak, izen bereziak > bestelakoak
Unitate-mota: hitzak > izenak

Data adieraztea: ospakizunak (Sagardoaren Eguna / *Sagardo Eguna; Antxoaren Eguna / *Antxoa Eguna)

Nola behar du: Sagardoaren Eguna ala Sagardo Eguna, Berdelaren Eguna ala Berdel Eguna?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak, izen bereziak > bestelakoak
Unitate-mota: hitzak > izenak

Zenbakiak: zatigarritasuna adieraztea (9 3z zatigarria da / 3 9ren zatitzailea da

Nola esan behar da "9 es divisible por 3" / “9 est divisible par 3”. Esapide hauek egokiak al dira?

  1. - 3 9ren zatitzailea da
  2. - 9 hiruz zatigarria da

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak, lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, zenbakiak > kardinalak

Nolakotasuna adieraztea: higiene-egoera penagarrian / higiene-baldintza penagarrietan

Nola esan behar da: Higiene-baldintza penagarriTAN aurkitu genuen ala Higiene-baldintza penagarriETAN aurkitu genuen?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Lexikoa: arraio

Arraio hitzak onartzen al du kasu-markarik? Ala beti doa mugagabean inolako markarik gabe? Honela, alegia:

- Nondik arraio zatoz?
- Nola arraio esan dezakezu hori?
- Zergatik arraio gonbidatu duzu txotxolo hori?
- Zertatik arraio bizi da gizon hori?
- Non arraio utzi ote ditut liburuak!

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > interjekzioak

Nolakotasuna adieraztea: -ko/-zko (buruko kalkulua / buruzko kalkulua)

Nola esan behar da: buruko kalkulua ala buruzko kalkulua?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

 Data adieraztea: ospakizunak (santelmoetan/*santelmotan)

Zumaiatik egiten dugu galdera. Bertan, santelmoak ospatzen ditugu. Baina nola behar du non/noiz kasuan: santelmoetan ala santelmotan? Bertso jaialdi bat antolatu dugu aurtengo santelmoETAN/saltelmoTAN?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak
Unitate-mota: hitzak > izenak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper