6 emaitza bilaketarentzat
Data osorik idatzi ordez urtea soilik denean beharrezko, non kasu inesiboaren marka mugagabean ala mugatu singularrean jarri behar da? Zein da egokiagoa, alegia: Gertakariak 2012n eta 2015en jazo ziren ala Gertakariak 2012an eta 2015ean jazo ziren?
Nola behar du, maiatzaren 22an baino lehen ala maiatzaren 22a baino lehen?
Ehunekoak idaztean nola deklinatu behar ditugu: mugagabean ala mugatu singularraren? Adibidez:
Emakumezkoen % 22k idatzi dute.
Emakumezko % 22k idatzi dute.
Emakumezko % 22ek idatzi dute.
Emakumezkoen % 22ek idatzi dute.
Portzentaje edo ehunekoak nola deklinatu behar dira: % 1ak ala % 1ek?
Nola hartzen dute kasu-marka?
Honako hauetan, zein da araua: % 25etik ala % 25etatik? % 25era ala % 25etara?
Irratian entzundako adibidea: Hiru kidetik bik jaso zituzten tratu txarrak.
Ez al da Hirutik bi kidek…? Zergatik? Zein da egokia?
Zein da zuzena 80 lagunetik gora / 80tik gora lagun; 6 ordutik gora / 6tik gora ordu; 14 urtetik gorakoentzat / 14tik gora urtekoentzat eta gisako bikoteetan?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.