Konplementaziorik erabiliena -t(z)eko du. Atsedenaldi bat hartzeko gomendatu diote. Goizean goiz abiatzeko gomendatu dit. Baina -t(z)ea eta subjuntiboa ere erabili izan dira (eta erabili ezinik ez dago). Atsedenaldi bat hartzea gomendatu diote. Euskaltzaindiak hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du. / Atsedenaldi bat har dezan gomendatu diote. Erne ibil gaitezela gomendatu digute.
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (eskatu, agindu, gomendatu, proposatu, aholkatu …dadila /dadin)”, Jagonet galde-erantzunak.