145. arauan daude jasota («Bizkaiko herri izendegia»). Izenak kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.
Herri-izen batzuek —zazpik, hain juxtu— artikulua dute bukaeran (-a): Berriatua, Busturia, Ermua, Etxebarria, Forua, Mallabia eta Mañaria. Eskualde batzuek ere bai: Busturialdea, Durangaldea, Ezkerraldea eta Mungialdea.
Izen horiei hitz arrunten mugatzailearen portaera dagokie (alegia, NON kasuan izan ezik, lekuzko kasuetan galdu egiten dute artikulua). Esaterako, Ermuko, Ermutik, Ermura, Ermu osoan, Ermu inguruan eta abar dira molde egokiak (ez *Ermuako, *Ermuatik, *Ermuara, *Ermua inguruan...) . Molde horretakoa da Bizkaia izena bera ere.
Bizkaiko zenbait herritako herritar-izenak eratzeko, -oztar atzizkia erabiltzen da: berangoztar, dimoztar, sopeloztar... ;