Hitzari -en atzizkia erantsiz egiten da; gehientasun-maila adierazteko erabiltzen da. Adibidez: Sendo izenondoaren superlatiboa ‘sendoen’ da.
Konplementu-modu bat baino gehiago erabiltzen da superlatiboa eratzeko. Lehenengo bi moldeak dira erabilienak.
1. Partitiboan jartzea izena: mutilIK xarmantena
2. Ø marka ere erabili izan da: mutil xarmantena
3. Inesibo plurala: mutilETAN xarmantena, ilobETAN zintzoena
4. Postposizio-sintagma: mutilEN ARTEAN xarmantena
5. MutilETATIK xarmantena edota bietatik onena eta gisakoak
6. Iparraldeko tradizioan, mutilETARIK xarmantena (ez, hala ere, oso sarri)
EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (275. or eta hur.).
— “Graduazioa adieraztea: superlatiboa (mutil xarmantena / mutilik xarmantena / mutiletan xarmantena / mutiletatik xarmantena / mutiletarik xarmantena)”, Jagonet galde-erantzunak.