1 emaitza zehar-esan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2020-01-14 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: ZEHAR-ESAN (Lar, Añ A). Indirecta. "Indirecta de palabra, zear esana" Añ. "Indirecta, alusión" A. Beldur naiz badela hortan zeihar esan zikinen bat... hitz erdizka uler dezakezu... Mde Pr 180. U jaunak dotore baino dotoreagotzat edukiko ditu zehar-esan eta aipamen izkutu horiek. MIH 206. Itzulinguru eta zehar-esanik gabe. Ib. 27. Ez dago [...] beste zenbaitetan bezala zehar esanetan eta itzulinguruka ibili beharrik. MEIG III 101. Gaizki esaka ari zirelarik, eta ari garelarik, maiz hartzen ditugu ahotan aipamen ilunak, ziri bihurriak, zehar-esan orapilatuak, hizkuntzaren aldetikako eragozpenak ehun halako gehitzen dituztenak. MEIG V 72
adib: zehar (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, zeharka dagoena edo zeharkakoa dena adieraziz). Zehar-oholak. Zehar-egiaztabidea. Baina zehar-jokoak, azpijanak, ez du ez ausardiarik ez prestutasunik. Ziri bihurriak, zehar-esan korapilatuak. Itzulinguru eta zehar-esanik gabe. Zehar-begiratu eta susmo txarrak. Orduan, Tavan-ek zehar-begiraka esan zien: (...). // itzulinguru 2 iz. Batez ere pl. Zerbait egiteko edo saihesteko zeharkako era edo bidea. Ik. kako-mako. Itzulinguru eta zehar-esanik gabe. // antzirudi iz. Irudia. Ik. antz1 3. Etxeparek itzulinguru eta zehar-esanik gabe bere egiazko antzirudia bertsoetan eman zigun. Egin dezagun gizona gure antzirudira.
zehar-esan 4: Elkar (Horregatik emango diet hogeita hamaika uhini zehar esanetan pasoa), EiTB (Zehar esan bat bota dit eta ez dit graziarik egin), Argia (Akelarrek aterbeturik, poesia doinuz lagunduriko zehar esana dela adierazi ziguten eleen sorgintzaileok), Erlea (Gaztelaniaz zehar esana balioesten da zenbait egoeratan lagun bati irrigarri geratzen ari dela esan behar diozunean).
zehar-esan 1, Anton Garikano (Alde batera utziz umeen esajeratzeko ohitura, beragandik hartua, eta beste zehar-esan hura, alegia berak jende gehiegi gonbidatzen zuela (egia zen), eta batzuri ostatua herrian bilatu behar izaten ziela, hala ere ez zuen onartzen itsusikeriak egitea bisitariei, bereziki gizon gazteei, goian zerua eta behean lurra zutenei, "ikusgarri iaioak" senarrak zioenez, honen miresle handiak).
Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa; OEHko bi adierak jasotzekoak dira.
Azpisarrera gisa jasotzekoa zehar eta esan sarreretan.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.