hura
1 Hitz egiten ari denaren eta entzuten duenaren inguruan ez dauden pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea. Ik. hau; hori1; haiek. Etxe hura. Gutxi behar zuen iraun alaitasun hark. Leku hartan (Ik. han). Toki hartara (Ik. hara). Hiri hartako kaleetan. Arrazoi hargatik. 2 (Izenordain gisa). Hura da bilbotarra, ez hau. Hark nahi duena egingo dut. Erregina arras eri da; aspaldion medikuek ez dakite zer egin hura sendatzeko (Ik. bera1). Hura bera jaikitzen da gure kontra. Soinua, eta harekin batean hitza, agertu zenean zineman. Erdararen mendean ibili, haren morroi izan. Maiz erabili behar izan ditut haren lanak. Nire eta haren arreba (Ik. bere2). 3 (guzti-rekin). Ergelkeria iruditzen zitzaion hura guztia. Ez nuen jakin iskanbila hura guztia zergatik ateratzen zuten. Hark guztiak ez zuen inolako zentzurik. Nor zen haren guztiaren erruduna?
4 (Hizketaldi batean, lehenago edo gorago aipatu ez diren, edo lehenaldian edo halako urruntasuna markatuz aipatu diren pertsonak edo gauzak adierazteko). Atzo kontatu nizuen ipuin polit hura. Erdi Aroko aho poesia bizi eta sendo hura. "Faust"-eko pertsonaia haren gisa. Mistiko hura bera genuen mila bider, polemista bortitza. Hobe dugu inguru erabili barano baino: Euskal Herri osoan zabaldua dago hura; hau, berriz, ez. Urte hartan sekulako izozteak izan ziren. Badakizue Genesi 2, 19ko hura: (...). Unamunoren hilezkortasun behar hura. Hizkuntzak, ibilian, galdu beharko du harako lehengo garbitasun hura. Gizaldiz gizaldi bere hartan iraun duten gauzak aldatzeko.
5 (Harridurazko esaldien sarrera gisa). Hura zen gizona hura! Hura liburua, eta batez ere hura mintzaera! Hura zen euskaraz egitea! Hura ekaitz ikaragarria! || (bai-ren ezkerrean). Hura bai gogorra! Burgos!; hura bai zela hiria!