Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bihikatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bihikatu, bihika/bihikatu, bihikatzen
1 du ad. Bihikak burutik bereizi. Ik. aletu 2; bihitu; jalki 3. Bihia ondu deneko, alorraren erdian metatzen da, eta han berean jotzen dute eta bihikatzen.
2 du ad. Otoitz egiten den bitartean, arrosario bihikak hatzen artetik pasatu. Gure amak eriak higatu, konta ahala baino gehiago arrosario bihika bihikatuz.

Aztergaia: bihikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bihitu 10: a) 'bihiz bete, bihi bihurtu' adierako 2: Ax ("Gauza ona da koleraren lehenbiziko narritamenduari, mugidari eta abiadurari begiaren edukitzea, hazi haren hotzitzetik, sortzetik eta bihitzetik begiratzea"), O Pr ("Handikeria lilitzen bad'ere ezta bihitzen"); b) 'bihiak burutik bereizi' adierakoak dira gainerakoak: Lç 4 (Lk 6,1: "Eta buruka idokiten ari baitziraden haren diszipuluak, eta iaiten eskuez bihiturik", 1 Ko 9,9-10: "Eztraukak ahoa lothuren idi bihitzen ari denari [...] ezen speranzatan behar du laboratzen duenak, laboratu: eta bihitzen duenak partizipant izateko speranzatan"; ik. 1 Tm 5,18), Barb Leg 2 (adib.: "ogiak meta batean ezarririk, su eman zioten [Jondoni Petrik]. Eta, su harekin, ogi guziak bihitu ziren, lastoa alde baterat eman, arlantza eta ahotza bertzerat, eta ogia bertze batetarat"), JE Ber 2 (adib.: "Abere pare batek edo biek, buztarturik, beren harat-hunat ibiliaz zangopean bihitzen dituzte gero") // Ik OEH argitaratuan, gainera, a) adierako bihistatu 1, Lf GH 1924 ("Bihistatzen hasia deneko [lihoa], idorra dateke"); eta b) adierako bihitu 1, He Lk 6,1 ("Eskuz bihiturik"), eta bihikatu 4: He 1 Tm 5,18 ("Ez diozu estekatuko ahoa bihikatzen hari den idiari"), Prop 1897 ("Bihia ondu deneko alhorraren erdian metatzen da, eta muthil gazteak erakharriz, han berean joiten dute eta bihikatzen"), Leon Lk 6,1 (izenburuan: "Ogi-buru bihikatzea"), SoEg Herr 1956 ("Gure amak erhiak higatu, konda ahala baino gehiago arrosario bihika bihikatuz"); bihikatzekotan AS (GH 1926: "sei langiliak bere bihikatzekotan jarririk ziren"); bihitzaile 1, Dv (cf. infra); eta testu-lekukotasunik gabeko bihikarazi, bihikari, bihikatzaile.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bihitu 5: Eskual 1909 4 (adib.: "Badire anhitz ilhar mota, bainan bereziki biga. Batzu bihiturik jaten dire, bertzeak leketan, bihitu gabe; leka osoak hala-hala, edo bi hiru pusketan"), Barb Leg (OEHkoetako bat: "Jesusek suarekin bihitu zituela ogiak heienganik jakinik...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bihitu : HiztEn - LurE (1 bihiak burutik bereizi; 2 bihiz bete) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

a) bihitu : Gatxitegi (67: "Arpatzetik jalgi ogi ondoek ez bailukete bihitzeko denborarik"); b) bihitu : Dv (Is 28,27-28: "suge-ilharra ez da burdinazko hortzekin bihitzen [...] bihitzaileak ez du bethi bihituko"; Kt 7,12: "dugun ikhus hea loratu den mahastia, hea loreak bihitzen diren, hea loratu diren mingranak"); Elsb LehE (50: "Piarres, muthila, artho bihitzen eman zuten"); LabGidar (36: "Hazien bihitzeaz kestione. Errekoltak bildo ondoan... [...] Arthoa nola bihi. Ez da oraino egiazko mekanikarik artho buruen bihitzeko. Buruak ongi idortu ondoan, bihitzen ahal dire makhilaz jotzen direlarik [...] badire, Limoges-eko hirian, saltzeko, bihitzeko mekanika batzu, zoinetan, arthoa, untsa joiten ahal baita; egunian, bihitzen ahal dute 20, 25 zakhu-etaraino"); Gatxitegi (76: "Badira tresnak [... artoa...] biltzen, xuritzen eta bihitzen baitute landan berean"); TesBer (Lk 6,1: "Eta dizipuluek, ogi-buruak hartu eta eskutan bihiturik, jaten zituzten"); bihitzaile : Dv (cf. infra); bihitze : LabGidar (209: Urtharrileko lanak [...] "Denbora xarretan bihitzeak egin #mdash# artho, ilhar"); bihikatu : I. Borda %100 B (10: "eri artean bihikatu etxe-gasna xerra fin baten irenstea"; 97: "Puska fina behatz artean bihikatuz"; 100: "Joanes plantan baketurik atzeman genuen, igandez apaindua, konderak ahurrean bihikatzen"; 148: "gaualdi berri batean bidearen bihikatzeko gai naiz orduan"; 172: "Orduak bihikatzea salbu, ez nuen ezer konpontzen"); bihikatze : I Borda %100B (217: "oilo salda usaina, baba eta ilar bihikatze soinua...").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bihikatu : EuskHizt (bihiak burutik bereizi), ElhHizt (desgranar), Lur EF/FE (égrapper, égrener), Casve EF (dépiquer, égrener), HaizeG BF (égrapper, égrener), Lh DBF (1 égrapper; 2 dépiquer, égrener grain par grain), DRA (1 desgranar; 2 descobajar o separar el escobajo de los racimos), PMuj DVC (biikatu: 1 desgranar grano a grano; 2 descobajar los racimos); bihitu : EuskHizt (1 bihiak burutik bereizi; 2 G.er. Zah. bihiz bete), ElhHizt (desgranar, trillar; formarse el grano, hacerse el grano), HiruMila (1 desgranar; 2 granar, formarse el grano en los cereales), EskolaHE (bihiak burutik bereizi; eultzitu, larrainean bihitu; bihiz bete), Lur EF/FE (grener), Casve EF (1 égrener; 2 produire des grains), HaizeG BF (égrener, séparer le grain), Lh DBF (1 égrener, séparer le grain de son enveloppe; 2 produire grains, épis; 3 battre le blé sur l'aire), DRA (1 desgranar; 2 granar; 3 trillar), PMuj DVC (biitu: 1 desgranar, garraspar, desvainar; 2 granar, formarse el grano, empanar, fructificar; 3 trillar trigo; 4 granado, graneado, reducido a grano) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bihikatu, bihika(tu), bihikatzen. du ad. 'aletu'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

J-L. Davantek dioenez, adiera banakoak dira bihikatu eta bihitu ('bihiak bereizi' / 'bihiz bete'); testuetakoak, berriz, ez dira horren argi bereizten edo banatzen, eta lantaldeak ez du eskurik banaketa hori egiteko.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bihikatu, bihika(tu), bihikatzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'aletu'

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus