Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza lerro bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lerro
1 iz. Norabide berean jarririk dauden pertsonen edo gauzakien segida. Ik. errenkada; lerrokada; ilara; andana. Karrikaren bi bazterretan baziren bi argi lerro, guztiz distiratsuak. Mendilerro andana gora batzuez inguratua. Habe lodiari datxezkiola, gapirio lerroak. Berrogei bat dantzari, lau lerrotan. Apaizak aurrena; bi lerro beltzetan gizonak hurrena.
2 iz. Taldea, maila, kategoria. Euskal artisten lerroan ipini du bere burua. Aberatsen lerroan agertu nahia.
3 iz. Errenkada zuzen batean idatziriko hitz edo ikurren segida. Lerro batzuk idatzi. Hamar lerrotan adierazia. Orrialdea eta lerroa. Testua errazago irakurtzeko, lerro-jauziak sar ditzakegu puntuaren ondoren. Lerroz lerro irakurri. || (Olerkietan). Ik. bertso 1. Bigarren ahapaldiko lehen lerroan. Hamalau lerroko olerki lana.
4 iz. Errepideetan, automobil lerro batek zirkulatzeko eratutako bide zatia. Ik. errei 2. Autobidean hirugarren lerroa ireki dute.
5 iz. mat. Dimentsio bakarreko hedadura jarraitua. Lerro makurra. Lerro kurbatu itxia. Lerro paraleloak. Bi lerroek elkar jotzen duten puntuan. || Bide lerroak estaliak zeuden elurrez. Ez baita sekula naturalistarik azaldu, bizigabeen eremutik bizidunetara lerro jarraitu eta etengabe hori aurkitu duenik.

Aztergaia: lerro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

babes-lerro; mendilerro, mendikate(a).

Jatorrizko forma

lerro, linea; bi lerro elkar ebaki, bi linea elkar ebaki; (lerro, linea) poligonal; linea hautsi, lerro hautsi; linea ireki, lerro ireki; linea itxi, lerro itxi; linea makur, linea kurbatu, lerro makur, lerro kurbatu; linea nahasi, lerro nahasi.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: lerroan, lerro-lerro adlag.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lerro-makur, lerro-zuzen .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

lerro-lerro, lerroan, lerroka.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.