Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza Bolaluma bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bolaluma
iz. Idazteko lanabesa, barnean tintazko hodi bat eta puntan metalezko bolatxo bat duena. Han daude bolaluma beltzez zirriborratutako marrazkiak.

Aztergaia: bolaluma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-01-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ikus OEH argitaratuan axote sarrera ('tinta' / 'tintero'; hiru testu aipatzen dira: P. Urkia EEs 1930; Mde Po; Erkiag BatB); idazkortz 5 aldiz agertu da (Ldi 4 eta Or) eta idaztortz behin (Zait); idazluma, bolaluma, boligrafo formarik ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

boligrafo 23 aldiz agertu da: B 1 (X. Gereño); EB 22 (I. Aranbarri, Elhuyar matematika-taldea, Saioka 6. Hizkuntza, Saioka 7. Natur arloa. X. Mendiguren B., Zeu zeutara, A. Arana, X. Gereño, I. Zubiri, K. Izagirre, J. Gonzalez); boligrafogile 2 aldiz (J. Gonzalez); idaztortz 2 aldiz (P. Lhande eta Or); bolaluma behin (X. Gereño); axota eta idazluma ez ditugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

axota : AB38 3; LurE; Euskalterm 1; bolaluma : DFrec 3; AB38 1; HiztEn; Euskalterm 1; boligrafo : DFrec 3; AB38 26; AB50 2; HiztEn-LurE; Euskalterm 3; boligrafu : DFrec 1; boliluma : AB38 1; idazkortz : HiztEn ("ik. idaztortz"); idazluma : HiztEn ("idazteko erabiltzen den hegazti-luma"); idaztortz : HiztEn ('idazluma').

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiaren esku utzi da erabakia, batzordean aipatu diren irizpide-oharrok jasoz: 0. adierazle bat eman beharra dago, ez baita aldarteko gauza. 1. boligrafo da Hegoaldean ezagun-erabiliena, baina Espainiako espainola bakarrik da; bika esaten dute Iparraldean, eta ez dirudi marka-izena izan daitekeenik irtenbidea; bolaluma proposatu zuen Euskaltzaindiak, baina ez du harrera handirik izan; axota darabilte Donostialdeko ikastoletan, baina ez, dakigunez, hortik kanpo. 2.1. Baldintza minimoaren printzipioari eutsiz, bolaluma berretsiko luke zenbaitek, berriro porrot egiteko arriskua asumituz; 2.2. erabiltzen denari zor zaion begirunea abiapuntutzat hartuz, boligrafo eta bik(a) onartu egingo lituzke bestek, bigarren mailan bada ere, eta proposa litezkeen bolaluma (nahiz axota ) hobetsi(eta)rako bidalketa eginez.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Boligrafo formari eutsi beharko genioke, ene ustez" (1994-07-21)

 - [E124]: ez zait gaizki iruditzen, baina horregatik hegoalde osoan darabilgun boligrafoa ez genuke baztertu behar. Bik(a) hedaduraz dialektaltzat jo daiteke, marka konkretu baten izena izateaz gain" (1995-01-25)

 - [K201]: hauxe [bolaluma] hautatuko nuke" (1994-07-06)

 - [P008]: [Zerrendatik kenduko nuke] boligrafo (1994-07-29)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus