Euskaltzaindiaren Hiztegia

12 emaitza samin bilaketarentzat - [1 - 12] bistaratzen.

samin
1 adj. Garratza, mingotsa. Legamiarik gabeko ogia eta uraza saminak hartuko dituzue. Edari samin behazunez nahasia eman zioten.
2 adj. Atsekabea eta mina sortzen duena; bereziki, hitzez edo adierazpenez mintzatuz, gogorra edo iraingarria dena. Ezbeharrik saminenak ez dira beti bihotz-hunkigarri. Eztabaida saminak sortu dituen izkribua. Ele saminak. Hitz samin eta garratzekin. Zein samina eta pisua den ezkonduen gurutzea.
3 adj. Atsekabea edo mina adierazten duena. Haurra inguruan zebilkion, negar samina zeriola. Marrurik ozenenak ez dira beti saminenak.
4 iz. Samintasuna. Gure bihotzeko saminaren agergarritzat. Gure saminak gozatzeko zaude hor. Zer ote da betikotasuna, saminetan egonez gero?

Aztergaia: samin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Igual ongi legoke adibideren bat ematea, hain zuzen ere zein izenekin ongi ezkontzen den argitzeko. Konparazio baterako, bero samina:- Beran erabiltzen da.- Kepa Diegezen blogean honela dio: bero samin: Lapurtera. Orok dakigu nola hemen negua dugularik Amerikanoek berorik saminenak dituzten Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca. beroak samin jo: Behe-Nafarrera. Udako atsalde eder hartan beroak samin joiten zuen. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca. - JM Satrustegiren Ekaitzan ere bai: Uda aurreko bero samina eguteran.- Horretaz aparte, 3000 Hiztegian heldu da: 1 calor extremo: bero samina; calor picante: bero samina.- Aparte, ikusi ereduzko prosan: apirileko bero samin bapateko honek (Aintziart-Santiago oinez); eta Bero samin airean hasia, uztail hartako zeru kasik garbian (Herria astekaria). (2009-12-03)

samin agur, samin-agur
iz. Doluminak (atxikimenduzko erakutsiak). Nirearekin batera, nire etxeko guztien samin-agurra har ezazu.

Aztergaia: samin-agur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-11-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SAMIN-AGUR Pésame. Nereaz bat, nere etxeko guzien samin-agurra ar zazu. NEtx Nola 19. Samin-agur idazkiak. Ib. 18. Karta bat idatziko diegu gure samin-agurra bialduz. TxGarm BordaB 58.

samin(-)agur 17: Elkar (“BERE SENIDEAK Bere samin-agurra bialdu eutsenei eta haren animaren aldeko hileta-elizkizunetara joan ziranei bere esker beroenak emoten deutsiez”), DiarioVasco 16 (“Beraien sendiak lerro hauen bidez benetan eskertzen dizuete samin agurra bidali zenutenei eta baita ere beraien hiletara etorri zineten guztioi ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

samin-agur 1, Lutxo Egia (“Biharko egunkariek zure argazkia erakutsiko dute, hil-oharra, bere arimaren alde otoitz egin eta gaur, hilak zortzi, gorpuarreango mezatara joan zaitezela eskatuten deutsuee, iloba, lehengusu eta beste senideak, bere samin-agurra bialdu eutseenei esker beroenak emoten deutsuez...”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Idiomatikoa ere izan daiteke, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa samin sarreran.

saminaldi
iz. Samintasuna; egoera samina bizi den aldia. Pozaldiak eta saminaldiak. Saminaldi latzenak bihotza mindu arren. Ez da izan nire asmoa zuei saminaldi hau erakartzea. Gozatu zitzaion zerbait lehengo saminaldia.

Aztergaia: saminaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

saminarazi, saminaraz, saminarazten
du ad. Norbaitengan samina sorrarazi. Neska hark, haserreturik, etxekoandre hura saminarazi nahi izan zuen.

Aztergaia: saminarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

saminarazi, saminaraz, saminarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

saminarazi, saminaraz, saminarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+a-.

samindu, samin/samindu, samintzen
da/du ad. Haserretasunezko, nahigabezko, samintasunezko egoeran jarri. Ik. mindu. Baina denboraz poz hau samindu zitzaion. Barka iezadazu on beharrez samindu bazaitut. Ai neure ama bihotzekoa, atsekabez samindua!

Aztergaia: samindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

samindu, samin(du), samintzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

samindu, samin(du), samintzen.

samindura
iz. Samintasuna. Ik. samin 3. Lagun doilor haien aurkako samindura itsua eta gorroto bizia sentitu zuen bere baitan.

Aztergaia: samindura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
saminez
adb. Saminaren eraginez; saminez beterik. Jaitsi nituen begiak saminez. Bihotza dut saminez, begi biak negarrez.
Loturak

Aztergaia: saminez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SAMINEZ (Estar, etc.) afligido, apesadumbrado, con tristeza. Neure erruz nago ni galduta, ziñoan, baña, dana dala, neu samiñez nagoan ezkero, emongo neuskio nik oraiñ samintasun bat Mañasiri be. Ag Kr 154s. Beti agertu dana egizko euzkeldun, / ta samiñez dauzana bota amaika malko. Enb 132. Orain maitale garialako / samiñez negar dagixu? "Lloras con tristeza". Laux BBa 60. [Maoa] eskeini zeuntson gaste bateri. / Ikusi neban samiñez. "Y mi corazón se llenó de tristeza". Ib. 28. Zer egin ez nekiken penaz ta samiñez. Lek EunD 43. Parre egiten badiñat, samiñez egiten diñat. Zait Sof 176. Maite dodana ezin neugandu / orrek jarten nau samiñez. BEnb NereA 245. Poztu samiñez diran / anaien biotza. Ib. 255. Ostatu barik ziñan / samiñez geratu / baiña goi-aingeruak / zinduezan poztu. Ib. 177. Biotza det samiñez / begi biak negarrez. NEtx LBB 358. Nik jetxi nizkian begiak samiñez. Ib. 209. Ori ik eztakin! Ekin zion samin-oiñazez Piarresek. Etxde JJ 198. (Estar, etc.) dolorido. Samiñez nator zeugana, maite zaitudan basua. "Dolorido llego hasta tu paz". Laux BBa 32 (en boca de un joven enfermo). [Nikanor] adarrik adar jatsi zan, samiñez. Ikutu eban alde mindua, eta odolak busti eutsazan esku leen-zikinduak. Erkiag BatB 97.

adib.: alaka1 1 iz. Kexa, auhena. Olerkariak bere bizi garratza alaka saminez kantatzen digu.

saminez 72: Berria 23, Elkar 17, EiTB 14, Argia 6, Karmel 4, DiarioVasco 3, Uztarria 2, Euskaltzaindia, Jakin, Elhuyar.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

saminez 102: Berria, Herria, Asisko Frantzizko, Elizen arteko Biblia, Juan Kruz Igerabide, Agustin Otsoa, Jose Antonio Mujika, Edorta Jimenez, Juan Garzia, Xabier Olarra, Iban Zaldua, Pablo Sastre, Janbattitt Dirassar, Martin Anso…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzea komeni da penaz, negarrez… bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa samin sarreran.

samingarri
adj. Samintzen duena. Maitasuna bezalakorik ez da horrelako zauri samingarriak gozatzeko. Samingarri zait hori entzutea.

Aztergaia: samingarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-garri/-kor.

saminki
adb. Samintasunez. Kanpora atera zen eta negar egin zuen saminki. Mila ezpata kolpek baino saminkiago zulatzen zion bihotza ikusgarri hark. Nire zorigaitza saminki deitoraturik.

Aztergaia: saminki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

saminkor
adj. Erraz samintzen dena, samintzeko joera duena. Gizon saminkorra.

Aztergaia: saminkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
samintasun
iz. Atsekabea, nahigabea. Ik. samin 3; samindura. Joan behar honek samintasun handia nire barrenean sorrarazten du. Zenbat negar, zenbat samintasun garratz! Munduko gurutzeak eta samintasunak gozatzen eta arintzen dituena. Bihotz samintasuna.

Aztergaia: samintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
samintsu
adj. g. er. Samintasunez betea. Negar samintsu bero batekin.

Aztergaia: samintsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu izond.ekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.