1 emaitza pasadizoan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2019-07-15 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: PASADIZOAN (AN-gip; -izu- V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 251. De paso; al pasar. "De tránsito, de paso. Noiala pasadizuan aurkittu nintzan beragaz" Etxba Eib. "Lanera doiala pasadizuan ogixa artzen dau Bolintxon" Elexp Berg. "(Hiri guziak berdin dituk) pasadizo(a)n (AN-gip)" Gte Erd 251. Pasarisuan arbolak beren adar eta guzi puskatzen zituela [zaldiyak]. Bil 163. Erosi ei zetsezen pasadisuan zoiazen motxallaren batzuri txerrikumeren batzuek. SM Zirik 59. Pasadizoan baldin bazera / ez zaitez joan ieska, / begira zazu portu txikira, / geldi zintezke mireska. Zendoia 113.
pasadizoan 9: Aizu (bizitzaren gorabehera gazi-gozoak, gizakumearen nondik norakoak lur honetako pasadizoan...), Berria 4 (Gidoiaren egokitzapen zalantzatsua alde batera utzita, Watchmen-en estetikak maila batean Wachowski anaien Matrix (1999) gogora ekartzen duela ematen du, batik bat, amaierako zatian eta Komedianteak bere hiltzailearekin duen borrokaren pasadizoan), EiTB (Pasadizoan bezala esaten du), Jakin (Nago, mendi bide horietan, San Adriango pasadizoan, Carlos V.a Espainiako erregeak berak ere burua makurtu behar izan zueneko hartan, malkar horietan gora, herria eta euskara), Argia 2 (Beti dago norbait zurekin hizketan, esaten zidaten sendagileek, baina haiek pasadizoan zihoazen eta nik egonean jarraitu beharra neukan).
pasadizoan 9: Ramon Saizarbitoria 2 (Pasadizoan agurtu zuten agure talde batekin geratu ginen.), Anjel Lertxundi (Koldo Mitxelenak ere abisatu zigun klixe narratzaile bera dagoela - hiltzeko zorian dagoenaren itxurak eginez ateratako etekinena - Chaucerren Bath atsoari buruzko pasadizoan, Cervantesen Camachoren ezteien kontakizunean eta Peru Abarkako Maisu Juanen ostatuko zorra kitatzeko moduaren azpian), Rafa Egiguren (Abiatu aurretik, Gorlizko etxea non dagoen gogoratzen saiatu behar izan duzu; izan ere, behin baino ez zara bertan izan, Josetxurekin, hain zuzen, eta pasadizoan gainera), Iban Zaldua (Ez dakigu, ordea, Scliarrek berak ez ote zuen aurkitu inspirazio-iturria Juaniko Mentxakaren pasadizoan), Isabel Arrigain (I3, 178 orrian aipaturiko pasadizoan: tribunal irautzaileak emakume bati galdetu zion ea ez zuen esan lekukoen aurrean...), Joxean Agirre (Ohartu zirenak, pasadizoan aplikatu ziren lekukoak, korroa osatuz joan omen ziren banaka-banaka hilaren eta hiltzailearen bueltan), Xabier Etxabe (Etxean dugun argazki zahar bat etorri zait gogora, eta neke handirik gabe josi dut haren irudia Jexux kontatzen ari zaidan pasadizoan), Xabier Olarra (Azken pasadizoan, pertsonaia misteriotsu hori arretarik handienaz aholkuak entzuten ikusten dugu, hala ari baitzaio dotorezia kontuetan maisu den lagun bat).
Inesiboan lexikalizatutako adberbioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.
Azpisarrera gisa jasotzekoa pasadizo sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.