Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ondulatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ondulatu, ondula, ondulatzen
da/du ad. Uhin forma hartu edo eman. Ik. uhindu; izurtu. Orrazia uretan pasatu eta samur ondulatu du ile beltza. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Adats beltz ondulatuak.

Aztergaia: ondulatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu ondulatu, -zio eta uhinkatu formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondulatu 10: M. Mendizabal 2 ("kartulina, etab.ekin xingolak egin — zuzenak, ondulatuak, zutokerrak...", "Marra ondulatuak eta zutokerrak lantzen ditugunean, musikarekin ere erlaziona daitezkeela esan dugu"), I. Aldabe ("Erreliebe ondulatuko zonaldetan landaretza mantxa haundiak eratuko ditu, halaber, lur hareatsu eta ez kontinentalizatutako klimarekin"), M.E. Ituarte ("Jirafari zetakak eta Zebrari marrak atera zitzaien, eta Elanda eta Kudúa zerbait ilunago bihurtu ziren, bizkarrean, zuhaitz azala ziruditen hildaska griska eta ondulatuak zituzten unetik"), Perretxikuak 1995 5 (adib., "Neurri ertaina du, bere txapelak 10-15 cm-rainoko diametroa izan dezake, hasieran ganbila da, gero lautu eta ondulatu samarra eta erdialdea sartua eta ertza hasieran biribilkatua du", "Ertza inkurbatua, ondulatua eta mehea"); DurangoIpuin 1985 ("bere arreba Judith, bera baino urte bi zaharragoa, ile beltz eta ondulatuduna"); ondulazio 3: OinEntz/3 ("Berezitasun hauengatik arrain isatsa motordun lantxa bateko helizearen antzeko da, beste arraiek ez bezala, ez bait du ondulaziorik egiten"), M. Mendizabal 2 ("Hasieran ondulazioak handiagoak edo bananduagoak izan daitezke, baina "batbirulau"era iristean, bilduagoak izango dira ondulazioak edo zutokerrak"); uhindu (eta uindu 1) 5: S. Muniategi ("Ai!, ez gero, / ez, bein ere / ez esan, / garitza bat / bere, gogozko aize, / aizeño bigun baten ikutura / makurtu / ta, uintzen danean..."); I. Aizpuru ("petaloak luzangak, uhinduak, osoak edo pitin bat dentikulatuak"), E. de Miguel 2 ("Adar hauek hertsiak, zapalak, uhinduak, kizkurtuak eta bihurrituak dira", "Sparassis laminosa Fr. antz handikoa da eta aurrekoa bezala adar zapalek osatzen dute, baina ez dira uhindu eta bihurrituak"), G. Aulestia ("ripple v i /v.t.: izurkatu, uhindu"); uhindura 2: X. Kintana ("Euskarri-puntu moduan saihetsen muturrak erabiltzen dituzte, eta aurrera egiteko bulkada gisa gorputzaren uhindura jarraiak"), G. Aulestia ("ripplen: uhinkada, uhindura"); uhinkaratu 1, Azurm ("daktilo sinesgaizki musikalen erritmo leunean uhinkaratzen den poema"); uhainkada P. Ezkiaga ("Uhainkada beldurgarri hura iragan zenean odola zirkurutan zebilen itsasoan eta zu zinen, tristezia neurrigabea zure begietan, erasolariek bizirik hartu zuten bakarra").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondulatu : AB38 3, AB50 1, HiztEn (ad. eta izond.), Euskalterm 6; uhindu : HiztEn (ad. eta izond.), Euskalterm 5 ('ondulado' 2, 'undulado' 1, arraia uhindu 'raya mosaica' 1, altzairu uhindu 'acero corrugado' 1); uhindura : DFrec 1 (Elhuyar Teknologia. Metala), AB38 7 ('ondulación', hauetan uhindur-gradu eta uhindur- bana), HiztEn, Euskalterm 2 ('ondulación'); uhinkatu : Euskalterm 4 (xafla u., hortz u., bera u., hiru faxa u.).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondulatu : HiruMila (ondulado, da); uhindu : HiruMila (ondularse; ondulado, da), ElhHizt (1 ondularse; 2 ondulado, -a, ondeado, -a; / Bot. undulado, -a), Lur EG/CE eta EF/FE (ondulado / ondulé), PMuj DVC (uindu: ondular); uhindura : HiruMila (ondulación, onda), Casve EF (ühindüra: ondulation), PMuj DVC (uindura: ondulación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) ondulación/ondulation: eska (Casve FE); izur (HiruMila); izurdura (HiruMila, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV); kizkoladura (HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV); koska (HiruMila, PMuj DCV); marra , naia (Casve FE), ozka (Casve FE, PMuj DCV); ozko (PMuj DCV); uhindura (ElhHizt, HiruMila); üxür (Casve FE); zimur (PMuj DCV); b) ondulado/ondulé: izur (T-L LFB); izurtsu (PMuj DCV); izurtu (HaizeG FB, T-L LFB); kizkola (HaizeG FB, T-L LFB); kizkolatsu (HiruMila, Lur EF/FE, PMuj DCV); kizkolatu (T-L LFB); kizkurtsu (PMuj DCV); kizkurtu (HiruMila, Lur EF/FE); makur (PMuj DCV); naidün (Casve FE); oker (PMuj DCV); ondulatu (HiruMila); uhindu (HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE); c) ondular/onduler: astindu , eragin (ElhHizt); eskatü (Casve FE); higitu (ElhHizt); izurkatu (HaizeG FB, PMuj DCV); izurtu (ElhHizt, HaizeG FB, PMuj DCV); kizkolatu (HaizeG FB); kizkurtu (HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE); kulunkatu (ElhHizt); maratü (Casve FE); dantzatu , mugitu (ElhHizt); naikatü (Casve FE); ondulatu (HiruMila); oskatu (Casve FE - ozketü, PMuj DCV); üxurtu (Casve FE).

Erdaretako formak

fr (DLLF): ondulation; ondulé; onduler; en (Collins): undulation, wavy motion, wave, ripple; wavy, undulating, uneven, wave; to wave, to ondulate, to sway, to wriggle; it (S. Carbonell): ondulazione; ondulato; ondulare; de (Langenscheidts): Wellenbewegung, Windung, ondulieren; wellig, onduliert; wellen legen, ondulieren.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta baliokidearekin batera onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, euskal osaerako baliokidearekin batera (uhindu proposatu du lantaldeak, u- hasietan, uhinkatu bezalakoen kaltetan).

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ondula, ondulatzen.

Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

Sin. uhindu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus