Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ohartu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ohartu, ohart, ohartzen
1 da ad. Adimenaren edo oharmenaren bidez gauzaren batez jabetu. (Osagarritzat -z atzizkia hartzen duen izen sintagma bat, adierazpen-perpaus osagarri bat edo zehar-galdera bat har dezake). Ik. konturatu; erreparatu 2. Ez da horretaz ohartu. Ohartu naiz ona dela. Aurki ohartuko baitzarete ilun zirudiena kristala bezain argia dela. Orduan ohartu zen gizon hura bere aita zuela. Kontu hartzen zeuden soldaduak ezertaz ere ez ziren ohartu. Ez zara ohartzen zer den? Ohart daitezela non dabiltzan edo nora doazen. Arras zahartzen eta ezintzen ari zela oharturik. Ondo ohartu gabe bekatu egiten denean. Abimelekek, zertan zebiltzan ohartu, eta aurrea hartu zien. Etsaiak zeuden tokira gauaz, inor ohartu gabe, sartu zen. Ez ote garen, ohartu gabe, paganoak bezalakatzen ari. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Espiritu argia eta ohartua. || Ez ohartuarena egin.
2 zaio ad. Ipar. Hitzekin esan edo adierazi nahi dugunari ohartu behar gatzaizkio. Ez natzaio ohartu. Ez zitzaion ohartu emaztekiaren beldurrari. Artzaina bazihoan, deusi ohartu gabe. || Jakintsu arrotzak ohartuago zaizkio guhaur baino gure mintzairari.

Aztergaia: ohartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1996-02-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

-z ohartu, -ela ohartu eta -i ohartu erregimenetakoak jaso dira hemen, beste guztiak kanpoan utzita. hots: "arerioak (...) uts edo faltaren bat oartuten badabe..." (Añ GGero); "osoro konsentitu eztuenean edo ondo oartzeko lekurik izan eztuenean" (Gco II); "Leblanc (...) etzen gauz oietan oartzen" (Izeta DirG); "Zerbait zegoan aizean bazkal ordua heldu zanean, Patxik ohartzen ezpazuan ere" (Osk Kurl) bezalakoak kontuan hartu gabe; -z ohartu erregimenekoak 67 dira: ohartarazi bi, IE (JesBih, Zerb IxtS); o(h)artu 65: B 3 (Or, Erkiag), G 27 (AA, Aran SIgn, Arr May, Bv AsL, Lard, Arr GB, Ir YKBiz, Ldi, Vill Jaink, Anab Aprika, Etxde JJ, Or, Txill Let, Zait), IE 19 (Monho, Dh, Gy, Arb Igand, Jnn SBi, HU Aurp, Dv Lab, ChantP, Ox, JE, Mattin, Mde, Xa Odol), ZuAm 6 (Egiat, Etch, CatS, Ip Dial, Xikito), EB 10 (Osk Kurl, MEIG). Adibideak: "Okerra, jakiña ba, munduko arpeikeraz oartua" (Erkiag Arran); "Orain oartu zaitezte orren egoera larriaz" (Ldi IL); "Hekien hutsak erdi ohargabekoak bezala dire; hetaz ere ohartzen diren bezain laster..." (Dh); "Huts larri horretaz (...) ez nintzen sekula ohartu Lafon'en liburua 30'en bat urte nituelarik irakurri nuen arte" (MIH); - i ohartu erregimenekoak 182: oharterazi (oartarazi) 3: G 1 (Ibiñ Virgil), IE 2 (JE Ber, Mde Pr); o(h)artu 179: B 7 (Añ, Echta Jos, Erkiag), G 26 (Lar Gram, Zab Gabon, Or, Inza Azalp, Ldi IL, Gazt MusIx, Etxde JJ, Ibiñ Virgil, Txill Let, Lab SuEm, Zait Plat), IE 137 (Lç, E, Ax, MarIl, Zby, Arb Igand, Laph, HU, Dv, Ox, CatJauf, Zerb, Barb, JE, FIr, Zub, Izeta DirG, Ardoy SFran, JEtchep, Mde, Larz Iru, Xa Odol), ZuAm 2 (Egiat, AstLas), EB 7 (Mde HaurB, Osk Kurl, MEIG). Adibideak: "Eta, andik ara alan euren buruari oartu ezkero, itzulten dabe planea..." (Añ); "Eta emen ez hitzai, baizik hitzakin esan, eta adierazo nai degunari oartu bear gatzaizka" (Lar); "Zozima Saindua mortuan barna zohalarik penitentzia egiterat (...) ohartu zen munstro iduri bati" (MarIl); "Bai, ba duk aspaldi ohartu natzaiola zuen elkarrekilakoari..." (Mde HaurB); - ela ohartu erregimenekoak 349: ohartarazi (ohart-arazi...) 7: G 4 (Mok, Or Aitork, Zait Plat), IE 3 (Elzb PAd, Jnn SBi, JE Ber); o(h)artu 342: B 12 (Añ, Echta Jos, Or, Erkiag), G 108 (Lar Cor, Mb IArg, Ub, It Fab, AA, Aran SIgn, Arr May, Bv AsL, Zab Gabon, Jaukol Biozk, Or, Inza Azalp, Ir YKBiz, Ldi, Urruz Zer, TAg Uzt, Lab EEguna, Zait, Gazt, MAtx, Vill, Anab Aprika, Berron Kijote, Etxde JJ, NEtx LBB, Txill Let, Lab SuEm), IE 190 (Ax, O Pr, SP, Dh, MarIl, Gy, Zby, Dv LEd, Jnn SBi, Laph, Elzb PAd, HU, Elsb Fram, Iratz, Ox, FIr, Zerb, Barb, JE, Etcham, Zub, Izeta DirG, Mde, Mattin, Ardoy SFran, JEtchep, Larz, Xa Odol), ZuAm 3 (Egiat, CatS, Ip Hil), EB 29 (Mde HaurB, Osk Kurl, MEIG). Adibideak: "Jakin, oartu ta ezagutu nebanean ezin egon nintekeala jausi baga..." (Añ); "Oartu zan orduan errementaria falta zala etxean zan diru guztia..." (It); "Ohartu behar da oraino, jende prestuek elkharrekin ihardukitze hura ere arimakotzat kaltekor litekela" (Dh); "Theresa ohartu zen aita besoetakoa mugitu gaberik egoten zela" (Mde HaurB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ohartu sarreran aipatzen diren adibideak. HLEH: 1 (Ondo ohartu gabe bekatu egiten denean); -ela 2 (Ohartu naiz ona dela. Aurki ohartuko baitzarete ilun zirudiena kristala bezain argia dela); -z 2 (Ez nintzen horretaz ohartu hark aipatu zidan arte. Kontu hartzen zeuden soldaduak ezertaz ere ez ziren ohartu); -i 2 (Hitzekin esan edo adierazi nahi dugunari ohartu behar gatzaizkio. Ez zen ohartu emaztekiaren beldurrari). LurE: (Etsaiak zeuden tokira gauaz, inor ohartu gabe, sartu zen); -ela 1 (Orduan ohartu zen gizon hura bere aita zuela); -z 1 (Ez nintzen horretaz ohartu hark aipatu zidan arte); -i 2 (Hitzekin esan edo adierazi nahi dugunari ohartu behar gatzaizkio. Bere buruari ohart zekionean, erran zuen...). HiztEn: -ø 1 (Etsaiak zeuden tokira gauez, inor ohartu gabe, sartu zen); -ela 1 (Ohartu naiz ona dela).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ohartu, ohart/ohartu, ohartzen. 1 da/du ad.: ez da horretaz ohartu. 2 Ipar. zaio ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

ohartu, ohart/ohartu, ohartzen. Ik. E'Arauak, 148. or.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

horretaz ohartu naiz; horri ohartu natzaio.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus