Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza jihadista bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

jihadista
1 iz. Jihadeko gudaria. Ik. mujahidin. Maliko iparraldea jihadisten esku dago apiriletik. Tel Abyadeko porrotak defentsa antolatzeko aukerarik gabe utzi ditu jihadistak.
2 adj. Jihadarena, jihadari dagokiona; jihadaren aldekoa. Terrorismo jihadista. Poliziak hainbat talde jihadista atxilotu ditu Frantzian azken asteotan.

Aztergaia: jihadista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): jihadista 32: Berria 17 (adib.: “Frantziako jihadista bakanak kontrolatuta daudela ziurtatu du”), EiTB 11 (adib.: “maiatzaren 6an Al Kaidak agiri bat argitaratu zuen jihadisten foroetan, Osama Bin Laden hilda zegoela berresteko”), Argia 4 (adib.: “Poliziak hainbat talde jihadista atxilotu ditu azken asteotan”); yihadista 11: Berria (“indarkeria yihadistatik gero eta hurbilago daude”), EiTB 9 (adib.: “Duela hiru urte, yihadista talde batek familia frantziar bateko gurasoak eta euren bi seme alabak hil zituen Mauritanian”), Argia (“jendez beteriko merkatu batean beren tripak lehertzeko prest dauden yihadistak etortzen zaizkigu burura”). jihad 77: Elhuyar 2 (adib.: “Jihad eta Nekazaritza Ministerioak, berriz, nekazaritza-ikuspuntutik"), Berria 62 (adib.: “Hamas edo Jihad Islamikoaren aurka zigor neurririk hartu ezinda“), EiTB 12 (adib.: “Aguirreren esanetan, jihaden helburu da Espainia eta "talde islamisten gune logistiko garrantzitsua"), Argia (“Badakigu euskal presoek tortura eta tratu txarrak salatzen dituztela, baina ezin iritsi gara Jihad islamdarreko kide direnetara“); ez dugu yihad formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu jihadista, yihadista formarik. jihad 199: Berria 198 (adib.: “Jihad Islamikoak eta Hamasek onartu dute asteartean hildako 6 soldaduen gorpuzkinak itzultzea”), Herria (“Hau ere zioten zenbaitek: ez ote zen hori Hamas eta Jihad islamista taldeen jokoa Bushen kontra”); ez dugu yihad formarik aurkitu.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: jihad, jihadista (yihad*). Musulmanen gerra santua; hartan aritzen dena. Jihad Islamikoa.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es yihadista / fr djihadiste, djihad: Elhuyar: jihadista / Nolaerran: jihad / Zehazki: jihad / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

HBL jihad forma baztertua (2000-04-12) “erdal hitza” zela argudiatuz.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa. Era berean onartzekoa da jihad forma.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus