Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza induskatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

induskatu, induska/induskatu, induskatzen
1 du ad. Animalia batek, batez ere txerriak edo basurdeak, muturrarekin lurra altxatu edo harrotu. Ik. uxartu; haztakatu 2.
2 du ad. Lurrean, haitzetan edo kidekoetan zulo edo barrunbe bat egin. Espainiarrek meategiak zulatu, mendiak induskatu, eta ura ateratzeko, mea hausteko eta bereizteko makinak asmatu zituzten.
3 du ad. arkeol. Arkeologiako metodoak erabiliz, antzinako hondakinak edo tresnak lurpetik atera, desagerturiko zibilizazioen berri jakiteko. Urtero, japoniar arkeologoek 10.000 aztarnategi induskatzen dituzte.

Aztergaia: induskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-02-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez da forma hau azaldu corpusean.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

industu (+ induztu) EB 13 ager.: (11 ager. Mujika Alustiza, J.A.; Tapia, I.; Euskal Herriaren historiaz); indutsi ager. 1 (Euskal Herriaren historiaz); indusketa 10 aldiz azaldu da, EB-EgAs; induska formak agerraldi bakarra du, EBan; induslari , industaile eta industzaile formak 6 aldiz azaldu dira, EBan; induspen forma behin bakarrik agertu da, EBan; indutsi/industu erabakigaitzak 8 dira, EBan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: induska (2); induskailu (1); AB38: indusi (1), induskailu (5), indusketa (2), industu (2); Euskalterm: indusketa (4); industegi (1); industu (1); HiztEn: indusi, induska; induskari; induskatu, indusketa; LurE: induska; induskatu; induskatze.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

(1997-10-31): "... bigarren itzulian argitzekotan geratu [da]".

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

-ka-tu osatua egokiagotzat eman da, industu soil eta berria baino (hark Larramendiren lekukotasuna du; hau, berriz, erabilia da gaur, baina ez deus agintzeko maiztasunez). Eratorriak, hala ere, indus- oinarriaren gain egingo dira, induska dutela salbabide: indusketa, indusmakina.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

induskatu, induska(tu), induskatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus