Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza harraldi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

harraldi
1 iz. Zerbait hartzen den aldi bakoitza. Ik. hartualdi. Zuhurtzia behar da: harraldi bakoitzean 400 mg-ko pilulak erabiltzea da onena.
2 iz. Dosia. Kontuz erabili zituzten hitz asmatu berriak, pozoitsu izan zitezkeelakoan, dirudienez, harraldi larriegietan.
3 iz. zin. Kamera grabatzen hasten denetik grabazioa eteten den arteko zatia. Kamera errailetan behera eraman dute eta haren atzetik abiatu dira teknikariak ere, harraldia errepikatzeko prest. Zinemagile irandarrak harraldi bakarrean grabatu du bi ordutik gorako filma.

Aztergaia: harraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

harraldi EB 1, MEIG VII: "Orduko idazleek, halaz guztiz, kontuz erabili zituzten hitz asmaberriak, sortzailearen oinatzetan, pozoitsu izan zitezkeelakoan, dirudienez, harraldi larriegietan" // Ik. OEH argitaratuan, gainera, arraldi 'momentos de alegría' adierakoa, testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

harraldi : Euskalterm 1 (toma); hartualdi : Euskalterm 1 (toma) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

harraldi : EuskHizt (*1965), Lur EF/FE (prise), DRA:(arraldi: 'momentos de alegría'), PMuj DVC (arraldi: 1 dosis, cantidad, porción, toma -de medicina; 2 cogedura, suscepción); harralditxo : EuskHizt (1955) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

hartualdi oso-gardena ere onartzeko eskatzen du lantaldeak (harraldi hau iluna gerta daitekeelako), nahiz eta gisa honetako elkarketak aditzoinaren gain egiten diren eskuarki.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(zerbait) hartzen den aldi bakoitza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Dagoen bezalaxe uztea: harraldi || Hitz hau ongi asmatua dago eta Mitxelenak berak erabili zuen. Ez dago, ene ustez, bere ordez hartualdi modukorik zertan asmatu. Gardentasunari dagokionez, gogoan izan, adibidez, gaur egun harreman forma dugula ohikoen, guztiok onartua, leku batzuetako hartu-eman-en lekuan.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Lantaldeak proposatu bezala onartu dira forma biak, bai harraldi eta bai hartualdi.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus