1 emaitza esku ona izan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z11:EHL | 2021-07-13 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
1 esku 8. Gusto. * Bere buruari aitortu behar zion emakume polita zela... Esku ona izan zuela aukeratu zuelarik esaten zuketen haren adiskideek. Mde HaurB 32.
LB: Txapelketaren zati handi bat zozketa bidez erabaki zen, eta Jesus Garcia Ariño eta Luciano Juaristi buruz buruko txapeldun ohiek esku ona izan zuten bolatxoak ateratzen, lau adar oso orekatu egituratu baitzituzten (Berria), Esku ona daukazu harremanetarako (EiTB), Eskola arteko pintura lehiaketa irabazi zuenean, ordea, maisuak amari Anjelek pinturarako oso esku ona zuela esan zion (Elkar); EPG: Orain, agintzen duen eskua lehen baino lasaiago dago: erakutsi du esku ona eta zabala duela (Iñaki Segurola), Esku ona zuen trapu zaharrekin jantzi berriak egiteko (Arantxa Iturbe); ETC: Esku ona daukazu, Julen. (Fernando Morillo), Uste dut nire txanda dela. Begira egon naiz eta oso esku ona duzu. Nabaritzen da ile apaindegietan eskarmentu handia duzula.. (Goenkale)
Elhuyar: esku ona izan tener buena mano; tener habilidad/destreza sendagile gazteak esku ona dauka gaixoak zaintzeko: el médico joven tiene mucha habilidad para cuidar a los enfermos; Adorez: esku ona du horrek: esa tiene mucha destreza; Labayru: 0
esku 3 iz. (Esapideetan). Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak. Esku trebeak. Bere esku ahaltsuaz. Esku ongilea, lagungarria, errukizkoa. Esku onetan utzi zituzten. Istant batean isuri zaizkigu urteak eskuen artetik. Ez utz esku artetik liburu hau. Haren liburua ez dut esku artean (Ik. eskuarte). Esku artean darabiltzan zereginak. Norbait norbaiten eskuetan erori: mendean erori. Esku oneko sendagilea: sendagile trebea. Edozein emakumek esku hobea du horretarako.
Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.
Azpisarrera gisa jasotzekoa esku eta on sarreretan.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.