1 emaitza anitz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:Hletra | 1992-06-25 | |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:01 |
anitz, ainitz
anitz 1 zenbtz. jende anitz etorri da. 2 *industria anitza e. askotariko industria.
anitz da EBrako hobestekoa, nahiz ahoz darabiltenek hainitz eta aunitz erabili; tradizioak bermaturiko formak ere jasoko dira, nagusi honetara bidalketak eginez
AS gisa gehitzeko eskatuz: anitzetan , anitzez .
izond. bezala, askotariko da hobestekoa
- [E116]: 'azkeneko adibide hori ["bere egunak anitzez laburtzen dituztenak"] kenduko nuke. Oso lekukotasun gutxi dute holakoek eta ez da erraz ulertzen'.
- [E208]: 'bai izenaren aurrean eta bai atzean erabil daitekeela adierazi behar da behintzat: anitz jende = jende anitz. industria anitza-ren lekuan askotariko industria hobesten dugula adierazteko, ez dut uste zenbakiaren ondoan jartzea egokiena denik. Edonola ere, hortik ugari dabilen gizarte anitza-ren lekuan ere askotariko gizartea proposatuko genuke?'
- [E116]: 'Lehen bezala gaude orain ere. Hori lehen itzulian onartua dugu, eta ezin gara berriz ere eztabaidan hasi. Beraz, nire ustez, hemen eztabaida daitekeen kontu bakarra da ea azpi sarrera berri horietan, bigarren adibidea kentzen den, bestea lehenago erabakita dagoelako. Bide batez, beste adibide argigarri hau sartzea proposatuko nuke: Anitz urtez. Gaur 'zorionak' delakoak denak irentsi ditu, baina zenbait tokitan urtebetetze egunean, lehenagoko eran esaten ditugu gauzak: 'a(u)nitz urtez!''.
- Erabakia: Erabakia (2002-11): 'sartu proposamen osoa, AS eta bi adibideekin. Sartu 'anitz jende=jende anitz' eta sartu 'anitz urtez' adibide bezala (zorionak, 'urte askotarako')'.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.