1 emaitza altxatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1993-10-20 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:02 |
altxatu, altxa, altxatzen. da/du ad.
altxatu, altxa, altxatzen
- [I102]: "azpisarrera gisa preso altxatu sartu beharko litzateke, oker ez baldin banago hori baita iparraldeko forma orokorra".
- [E101]: "ez du hain argi ikusten".
- [I202]: "altxatu. 2. esanahia 'gorde'. Bortzerrietan, Malerrekan eta Baztanen. / altxaka(ka) 'gordeka'. Bortzerrietan eta Malerrekan. altxaketan 'gordeka' Bortzerrietan eta Malerrekan. / altxapeka 'altxapean'. Baztanen".
- [E116]: "altxatu aditzak esanahi ugari ditu, eta dozenaka adibide dago OEHn: 'jaso, goratu, jaiki, zutitu'; 'eraiki'; 'gorde' (AIk dioen gisa); 'bildu, jaso'; 'lapurtu'; 'hezi' eta, azkenik, 'atxilotu' ere 'preso altxatu' itzulian. Badira hainbeste adibide esanahi bakoitzarekin. Uste dut denak bildu beharko liratekeela. Nik hola jarriko nuke: altxatu altxa, altxatzen 1 da/du ad 'jaso, goratu, jaiki, zutitu'; 2 du ad 'eraiki'; 3 da/du ad 'gorde'; 4 da/du ad 'bildu, jaso'; 5 da/du ad 'lapurtu'; 6 da/du ad 'hezi'; 7 du ad 'atxilotu' Ipar ('preso altxatu' itzulian) [eta AS gisa] altxaka Naf / altxakaka Naf / altxaketan Naf / altxapeka Naf".
- Erabakia: Erabakia (2002-10): "altxatu altxa, altxatzen da/du ad. / Sartu 'preso hartu' Ipar. 'preso' sarreraren azpian. / Eta ondoko hitzak sartu: altxaka(ka) Naf 'gordeka' / altxaketan Naf 'gordeka' / altxapeka Naf 'gordeka'".
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.