Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ai bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ai
1 interj. Oinazea edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. aiei. Ai!, betiko nireak egin zuen. Ai, ene urrikalkizuna! Ai, ai, Jauna! Ai, ai, ai eta milatan ai!
2 interj. Balitz, balu, baleza eta kideko adizkiekin doalarik, ezin bete daitekeen desira adierazteko erabiltzen den hitza. Ai, baleki! Bihotz bakarra dut; ai, mila banitu! Ai, zure bizia nirearen truke erosi ahal baneza! Ai, hegaztia banintz, gainik gain nenbilke!
3 (Izen gisa). Hango kantuak izango dira aiak, hasperenak eta intziriak. Haien ai bakoitzean ikaratzen zaigu bihotza.
Azpisarrerak

Aztergaia: ai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ai (deihadar)

Jatorrizko forma

ai,aiei

Euskaltzaindiaren Arauak

ai Sin. aiei

adibide gisa sartzea proposatu da: ai-ai, ai-ai-ai. (2013-12-17)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ai ene . // AS nahiz adib. gisa: ai-ai, ai-ai-ai .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Lantua eta ai eneak adierazteko aieta aieibezalako interjekzioak gero eta gehiago erabiltzen badira ere, bada, nire ustez, bat-bateko min edo zaztadaren aurrean gure zaharrek esaten zuten otx! ahaztua eta, agian, gogoratu beharrekoa" (2000-11-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E114]: 'ai sarreran ai ene azpisarrera ematen da. Oi sarreran ere oi ene azpisarrera eman beharko. Baztango Elizondon entzuna dut, 'harridura / harritzea' adierazteko'.

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa gehi daiteke aiez egon (Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegitik hartutako adibideak: Isilik dago, edo aiez eta negarrez, bere Erregek kontuak hartzera deitzen dionean / Aiez eta oiez daude / Aiez hasi)'.

 - [E116]: '(2002-04) Nik uste dut POren oharra bidezkoa dela. AUrena, berriz, hala dator proposamenean, baina aiez sarreraren azpisarrera gisa'.

 - Erabakia: EArau 119: 'ai Sin. aiei' eta AS gisa: 'ai ene interj.'

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): ai: ai-ai; ai-ai-ai Sin. aiei. [adibideak gehitu] // AS: ai ene interj.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.