Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza urratsean bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

urratsean
adb. Urratsaren abiadan, lasterka egin gabe. Ik. pausoan. Heldu da eskuinetik, urratsean. Lehen kilometroa urratsean, Lukuko bidegurutzea artio, eta bigarrenetik goiti lasterka.
Loturak

Aztergaia: urratsean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: URRATSEAN a) Andando. Ala geldirik, ala urhatsean, ala mintzo direlarik, ala daudenean ixil. JE Bur 24. b) Al paso, andando sin prisa. Heldu da eskuinetik, hurratsean. Barb Sup 51. Eta adarrak zabal, kopeta gora, badoa hurratsean. Ib. 95. Estüdiantek etziela gaiazko untzirik eta jeiki beharrian gertatzen zenak juan behar ziala, laster edo ürratsian, nula ere manatürik beitzen, zoko ülüntto batetan zen barne hartara. Const 21. c) Siguiendo, tras los pasos. Ta Maite-izar sona / dizdiz ta eder urratsean. "La sigue". Gazt MusIx 107. Urratsean dabil Fray Luis. Izan ere Oratik [...] olako gertakizun bat itxuratu zun. Ib. 66. d) Marcando el paso. Aterako dira [arizaleak] zoin bere atetik, urhatsean, musikari jarraikiz. Lf in Casve SGrazi 12.

adib: urrats 3 iz. Urratsen segida; ibiltzea edo ibiltzeko era. Beti urrats berean doa. Mahaiz mahai dabil emakumea, etxekoandre handi baten urratsean. Barraskiloaren urratsean goaz. Idiek ere segitzen dute nagusia urrats onean. Urrats bizia. Oinez bihurtzen dira eta urrats geldian. Adinak urritua zion urratsa. Orain arte ez zen gehiegizko urratsik egin bide honetatik.

urratsean 5: Berria (“Hala, hiru ordu eta erdi inguruko agerraldiaren amaieran, errejentak, aktore taldearen eta ikusleen aurrean, bipil ohartarazi egin zuen arizale batzuk oraindik ere ez direla «urratsean ibiltzen»”, “Denbora askorik ez bide da falta gerra buruaren aitzinean, antzara urratsean eta eskuineko besoa gora martzialki pasatzen ikus ditzaguntzat”), EiTB 2 (“Eskuarki, lehenik urratsean, gero trostan, eta azkenik lauoinka jartzen ditugu zaldiak”), Argia (“Omar Téllezek kontatu duenez Así es como El Salvador logró prohibir la minería metálica en todo el país kronikan, hierarkia katolikoaren urratsean erabakigarria gertatu zen 2015ean Frantzisko aita santuak argitaratu zuen Laudato si entziklika, zeinak kristauen konpromisoa aldarrikatzen baitu klimaren aldaketaren eta honek batik bat munduko txiroenen artean dakartzan kalamitateen aurrean”), Uztarria (“Zuk nahi duzun urratsean joanen gara”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

urratsean 55: Herria 34 (“Ez zen geldia Mañexen "budismoa": beti aitzina bazoan, itzain baten urratsean”, “Kanboko Xalbador eta Ziburuko Larzabal kolegioetatik jinik, berrogeitamar auto hurbildu dira, karakoil urratsean eta tutaka, suprefetura aitzinera, joan den larunbat arratsaldean”), Berria (“Arrosako zolatik Hazparneko tontor eta ezpondetara doan bidean, aldiz, Jacques Coumet Hazparneko auzapez eta kontseilari nagusiak xedarria eraiki du egitasmoaren urratsean amildegia eraikitzeko”), Marzel Etxehandi 4 (“Urratsean utzi genuen, hameka hilabete eta erdi lehenago ortutsik eta lasterka sartu ginen kanpalekua”), Joanes Urkixo 3 (“Cumhail, Fionn eta Mael zaldien urratsean zihoazen, kapusaiak buru gainean jarrita zirimiri atergabetik babesteko”), Itxaro Borda 3 (“Orduan, aita zaldien aitzinean zebilen urratsean eta bera ondotik, trinkili-trankala, eskuan matoa zatxikala”), Eneko Bidegain 2 (“Jakina da, ordea, administrazioa barearen urratsean dabilela, bertzenaz ere, gerla denboran, eta administrazioa etsaiarena delarik”), Koldo Izagirre (“Bi idi atxiki genizkien gure zortzi mandoei, eta tiro handi honek atoian hartuta urratsean egiten zuen aitzina diligentziak”), Matias Mujika (“arolinerekin beti bezala, dena atake-urratsean gertatu zen”), Aingeru Epaltza (“Idi urratsean, haatik, ezin nahi bezain fite bidaiatu”), Xabier Kintana (“Aurrean doazen abereen eta haurren urratsean”), Piarres Xarriton (“Hemendik aitzina badakit irakurleek zalantzak izanen dituztela eta bidean gelditzeko anitz oztopo gogoratuko zaizkiela, horra zergatik eskatzen diedan ene urratsean emeki aitzinatzea eta bururaino, dena irakurri arte, deus ez erabakitzea”), Menane Oxandabaratz (“Bainan hortako behar dira gauzak egin lehenik sanoki, emeki-emeki, ez lasterka, ez eta ere barekorkoilaren urratsean...”), Koro Navarro (“Utzi zuten herria, eta batzuetan trostan eta besteetan urratsean, Amezketaraino iritsi, eta han gelditu ziren”), Oskar Arana (“Harrigarria bada ere, Katty bere urratsean ibili da, dela bera motelago joan delako edo hura lasterrago joan delako”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke ‘mantso, presarik gabe’ adierarako.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa urrats sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.